Batxilergoa mailako Teknologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Materialen Propietateak eta Saiakuntzak: Gida Osoa

Teknologia5,66 KB

Materialen Propietateak

Materialen propietateak material batek egoera fisiko baten aurrean hartzen duen jarrerari deritzo. Material horren jarrera frogatzeko eta bere propietateak ezagutzeko, beharrezkoa da saiakuntza egitea. Propietateak hiru taldetan banatzen dira:

  • Propietate fisikoak: Tradizionalak hedadura eta zeharkaiztasuna dira, hau da, materialaren beraren ezaugarriak.
  • Propietate kimikoak: Ezagunenak oxidazioa eta korrosioa dira metaletan, eta gainerakoak materiala lortzeko prozedurekin eta tratamenduekin erlazionatuta daude.
  • Propietate mekanikoak: Hauek dira interesgarrienak, materialek indarrek edo desplazamenduek bezalako kanpo-eragile mekanikoen aurrean duten portaera zehazten digutelako.

Propietate Mekanikoak

  • Kohesioa: Materialaren molekulek
...
Jarraitu irakurtzen "Materialen Propietateak eta Saiakuntzak: Gida Osoa" »

Fusibleak, babes-gailuak eta motor asinkrono trifasikoak: gida laburra

Teknologia-n eguneratua3,42 KB

Fusiblea: Funtzioa eta Babesa

Fusiblea konexio-aparatu bat da, zirkuitu elektriko bat irekitzeko balio duena. Horretarako, korronteak balio jakin bat denbora-tarte batez gainditzen duenean, korrontea eteten du, zirkuitua babestuz.

Errele Termikoa: Gehiegizko Intentsitatearen Babesa

Errele termikoa babes-gailu bat da, gehiegizko intentsitateak gailu termiko baten bidez detektatzen dituena, zirkuitua eta konektatutako ekipoak babesteko.

Etengailu Magnetotermikoa: Zirkuituaren Kontrola

Etengailu magnetotermikoa konexio-aparatu mekaniko bat da, zirkuituaren baldintza normaletan korronteak ezartzeko, jasateko eta eteteko balio duena. Era berean, zirkuituaren baldintza anormaletan (adibidez, gainkarga edo zirkuitulaburra) korrontea eteteko ere erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Fusibleak, babes-gailuak eta motor asinkrono trifasikoak: gida laburra" »

Materialen propietate mekaniko, fisiko eta termikoak: laburpena

Teknologia-n eguneratua4,69 KB

Materialen Propietate Mekanikoak

Gogortasuna

Material batek beste batek marrarik ez egiteko duen erresistentzia da.

Harikortasuna

Trakzio indar bat eraginez, deformazio iraunkorra hartzeko gaitasuna.

Hauskortasuna

Aldez aurretik apur bat edo ezer ez deformatu gabe apurtzen diren materialen ezaugarria.

Zailtasuna

Apurtzea eragiteko behar den energia kantitatea neurtzen du.

Trakzioarekiko Erresistentzia

Apurtzea eragiten duten karga egoerak aplikatzen direnean, azalera-unitate bakoitzeko sortzen den indarra da.

Elastikotasuna

Deformazioa eragiten duen indarra desagertzean, aurreko forma berreskuratzeko gaitasuna.

Nekeari Erresistentzia

Aldian aldiko esfortzuak, behin eta berrirokoak, jasateko gaitasuna.

Xaflakortasuna

Konpresio indar bat eraginez, deformazio...
Jarraitu irakurtzen "Materialen propietate mekaniko, fisiko eta termikoak: laburpena" »

Materialen propietate fisikoak, mekanikoak eta teknologikoak

Teknologia-n eguneratua835 bytes

1) Nola sailkatu daitezke materialak? Jatorriaren arabera Osaketaren arabera Euren propietateen arabera. 2) Zein dira materialen propietateak? • Propietate fisikoak: Berez dituzten ezaugarriak dira eta neurtu egiten dira. Adib: dentsitatea, fusio Tenperatura... Datu zehatzak dira. • Propietate mekanikoak: Esfortzu baten aurrean nola erantzungo duen ahalmena da. Adib: beira Kolpatuz gero hautsi egingo da. Esfortzua kolpea da beraz, berak ezin ditu Kolpeak jasan, hauskorra delako. • Propietate teknologikoak: Saio teknologikoak eginez zehazten dira. Materialak aldaketa batzuk eragin eta Jokatzeko duen ahalmena da. Adib: soldagarritasuna.

Zentral termikoak eta nuklearrak: funtzionamendua, erregaiak eta erreaktore motak

Teknologia-n eguneratua3,2 KB

Zentral Termikoak

Zentral termikoek elektrizitatea sortzen dute erregai fosilekin.

Zentral Termikoen Funtzionamendu Etapak

  1. Erregaiaren energia bero bihurtu.
  2. Beroa lurrunarekin energia potentzial eta zinetiko bihurtu.
  3. Lurrunaren energia mekaniko bihurtu.
  4. Energia mekanikoa energia elektriko bihurtu.

Ziklo Konbinatuko Zentralak

Ziklo konbinatuko zentraletan gas naturaleko eta lurrun turbinak daude, ikatzaren gasifikazioa gas errekuntzarekin egiten da.

Hiru Unitate Nagusiak:

  • Gasifikazio unitatea (erregai solidoa).
  • Ziklo konbinatuko unitatea: Bi turbina eta berreskuratze galdara.
  • Airea zatikatzeko unitatea: behar den oxigenoa sortu.

Erregai Fosilak: Kalteak eta Neurriak

Erregai Fosilaren Kalteak:

  • Baliabide naturalak agortzea.
  • Atmosfera, ura eta lurzorua kutsatzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Zentral termikoak eta nuklearrak: funtzionamendua, erregaiak eta erreaktore motak" »

Tornua: oinarriak, ebaketa higiduren, eragiketen eta erremintenak laburpena

Teknologia-n eguneratua2,85 KB

Tornuaren Oinarriak

Bankada: Tornuaren gainerako elementuen euskarria da. Gidari batzuk ditu goiko aldean, kontrapuntua eta orga nagusia alde batetik bestera mugi daitezen.

Buru finkoa: Bankadaren muturrean finkatutako kaxa bat da. Barruan zenbait mekanismo ditu (motorra, ardatz nagusia...).

Kontrapuntua: Luzera jakin bateko piezei eusteko erabiltzen den elementua. Puntu 1 du. Aukera ematen du pieza 2 punturen artean jartzeko.

Ebaketa Higidurak

Ebaketa higidura: Higidura hori piezak egiten du, ardatz nagusiak transmitituta.

Aintzinamendu higidura: Erremintak lantzen ari garen piezaren ardatzarekiko luzetara edo zeharka egiten duen mugimendua da. Higadura nolakoa den, zilindraketa edo aurpegiketa lortuko da.

Iraganaldi sakonerako higidura: Erremintak...

Jarraitu irakurtzen "Tornua: oinarriak, ebaketa higiduren, eragiketen eta erremintenak laburpena" »

Hozteko makinak eta bero ponpak: Carnot-en zikloa eta funtzionamendua

Teknologia-n eguneratua5,02 KB

Carnot-en Ziklo Teorikoa

Hozteko makinaren ziklo teorikoa motor termikoaren zikloaren alderantzizko noranzkoan gertatzen da.

  1. A puntutik B puntura fluidoaren konpresioa gertatzen da: haren bolumena V1etik V2ra jaitsi eta presioa P1etik P2ra igotzen da. Fase honetan makinak konpresoreak jarduteko behar duen energia (W) hartzen du.
  2. B puntutik C puntura fluidoaren likidotze edo kondentsazioa gertatzen da, ia presio konstantean; bolumena, aldiz, V2tik V3ra jaisten da. Fase honetan, makinak Q1 bero kantitatea askatzen du iturri berora.
  3. C puntutik D puntura fluidoaren hedapena gertatzen da. Bolumena V3tik V4ra pixka bat igo eta presioa P2tik P1era jaisten da.
  4. D puntutik A puntura lurrunketa gertatzen da, presio konstantean, eta bolumena V4tik V1era igotzen
...
Jarraitu irakurtzen "Hozteko makinak eta bero ponpak: Carnot-en zikloa eta funtzionamendua" »

Energia: sorkuntza, erabilera eta ingurumen inpaktua

Teknologia-n eguneratua24,78 KB

FormulaFormula
FormulaFormula
Formula

Fisio nuklearra: nukleo astunak apurtu, arinak sortu.

Fusio nuklearra: nukleo arinak elkartu, astunagoak sortu.

Formula
Formula

Intentsitatea

A

PotentziaW
TentsioaV
EnergiaJ
ErresistentziaΩ
Elektrizitate kantitateaC (Coulomb)
KapazitateaF (Farad)


Energia Elektrikoa: Ezaugarriak eta Erronkak

Energia elektrikoa: erraz kontrolatzeko modukoa, garbia, erraz bihurtzen da lan, eta garraiatzeko arazorik ez du. Arazo bat: ezin da gorde. Hori lortuko bagenu, teknologia-iraultza handienetarikoa litzateke.

Zentral Elektrikoaren Osagai Nagusiak

  • Sorgailua
  • Turbina
  • Kondentsadorea
  • Transformadorea (alternadorea)
  • Hozte-dorrea (ura hozteko)

Energia Elektrikoaren Banaketa-Katea

  1. Zentral elektrikoa
  2. Igotzeko estazioa
  3. Garraio-sarea
  4. Transformazio-azpiestazioa
  5. Banaketa-sareak
  6. Transformazio-zentroak
  7. Tentsio
...
Jarraitu irakurtzen "Energia: sorkuntza, erabilera eta ingurumen inpaktua" »

Bankada motak tailerrean: abantailak eta ezaugarriak

Teknologia-n eguneratua2,4 KB

Talka Motak eta Ondorioak Ibilgailuetan

Atzeko Talka (90-100 km/h)

Abiadura handiko atzeko talketan, autoak atzetik altxatzeko joera izan dezake. Ibilgailua trabatu eta maletegia altxa daiteke.

Alboko Talka

Aurreko eta atzeko talken desberdina da. Deformatzeko leku gutxi dagoenez, ahaleginak egiten dira autoa ez deformatzeko eta talka egindako objektua bidaiarien lekura ez sartzeko. Ondorioak abiaduraren arabera:

  • 20-30 km/h: Kontaktuko gunea deformatzen da (ateak, erdiko zutabea...).
  • 40 km/h: Bidaiarien lekua albo batera mugituko da gurpilak geldirik dauden bitartean. Ondorioz, autoa zapaldu egin daiteke (estriboa, goiko luzetarako habea, zorua, sabaia...).
  • 60 km/h: Gurpilak mugaraino iritsi eta irristatu egingo dira. Ondorioz, autoa albo batera desplazatuko
...
Jarraitu irakurtzen "Bankada motak tailerrean: abantailak eta ezaugarriak" »

Zilindro pneumatikoen ezaugarriak, elektrobalbulak eta detektagailuak

Teknologia-n eguneratua3,47 KB

Zilindro pneumatikoen ezaugarriak
-Zurtoinak eginiko indarra: 2 zilindro mota desberdintzen dira, efektu bakuneko eta efektu bikoitzeko zilindroak.
-Ibiltarte edo ibilbidea: enboloak zilindroaren barnean aire konprimatuaren bultzadaz egiten duen distantzia da.
-Aire kontsumoa: Zilindroak higiduran xurgatzen duen aire konprimatu bolumenaz ari gara.
-Eragintza lastertasuna: enboloak zilindro barnean duen desplazamendu lastertasuna da.
-Moteltzea: Enboloak aurreranzko edo atzeranzko ibilbideetako azken tartean duen lastertasuna murrizten duen prozesua da.
Elektrobalbularen funtzionamendua: Noranzko batean edo bietan elektrikoki gidatzen diren balbulak dira. Balbula hauek elektroiman batez osatzen dira, eta hauen harilak, korronte elektrikoak zeharkatzen
...
Jarraitu irakurtzen "Zilindro pneumatikoen ezaugarriak, elektrobalbulak eta detektagailuak" »