Tornua: oinarriak, ebaketa higiduren, eragiketen eta erremintenak laburpena

Teknologia-n eguneratua2,85 KB

Laburpena

Dokumentu honek tornuaren oinarrizko osagaiak azaltzen ditu: bankada, buru finkoa eta kontrapuntua. Gainera, ebaketa higiduren motak, arbastatze, akabera eta tarteko eragiketak eta torneatzeko erremintak aztertzen ditu. Ariztaketa, moleteaketa eta piezak kokatzeko metodoak ere jorratzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Bankada tornuaren euskarria da; gidariak ditu kontrapuntua eta orga nagusia mugitzeko.
  • Ebaketa higidura ardatz nagusiak transmititzen du, eta aintzinamendu higiduraren araberakoa da zilindraketa edo aurpegiketa lortzeko.
  • Eragiketak hiru motatakoak dira: arbastatzea (R), tarteko arbastatzea (M) eta akabera (F).
  • Posizio angelua eta eragin angelua erremintaren geometriaren oinarrizko kontzeptuak dira.
  • Ariztaketa iraganaldi batzuetan egiten da, erremintaren punta gainkargatu ez dadin.
  • Pieza zilindraketan kokatzeko metodo ohikoenak puntuen artekoa, mandrilekoa eta lunetarekoa dira.

Frogatu zeure burua

Tornuaren Oinarriak

Bankada: Tornuaren gainerako elementuen euskarria da. Gidari batzuk ditu goiko aldean, kontrapuntua eta orga nagusia alde batetik bestera mugi daitezen.

Buru finkoa: Bankadaren muturrean finkatutako kaxa bat da. Barruan zenbait mekanismo ditu (motorra, ardatz nagusia...).

Kontrapuntua: Luzera jakin bateko piezei eusteko erabiltzen den elementua. Puntu 1 du. Aukera ematen du pieza 2 punturen artean jartzeko.

Ebaketa Higidurak

Ebaketa higidura: Higidura hori piezak egiten du, ardatz nagusiak transmitituta.

Aintzinamendu higidura: Erremintak lantzen ari garen piezaren ardatzarekiko luzetara edo zeharka egiten duen mugimendua da. Higadura nolakoa den, zilindraketa edo aurpegiketa lortuko da.

Iraganaldi sakonerako higidura: Erremintak egiten duen higidura da, eta horren araberakoa izango da iraganaldi bakoitzean kenduko den material sakonera.

Eragiketak

Arbastatze eragiketak (R): Ahalik material gehien kentzeko egiten direnak.

Tarteko arbastatze eragiketak (M): Tarteko arbastatzerako eta arbastatze arinerako dira.

Akabera eragiketak (F): Ebaketa sakonera eta aintzinamendu txikiak erabiltzen dira.

Torneatzeko Erremintak

Material nagusiak: Metal gogorrak, zeramikak, boro nitruro kubikoa, diamante polikristalinoak.

Posizio angelua: Aintzinamendu noranzkoaren eta plakatxoaren sorbatzaren angeluaren artean osatutako angelua da.

Eragin angelua: Erremintaren sorbatzetik abiatuta piezan eragiteko joera duen gainazala.

Jaulkitze angelua: Txirbila bertan hausten da.

Inklinazio angelua: Plakatxoak plakatxo etxean muntatuta izan behar duen angelua.

Piezak Kokatzeko Metodoak Zilindraketan

  • Airean
  • Plateraren eta puntuaren artean
  • Puntuen artean
  • Mandrilean edo torneatzailean
  • Atzapar independentedun plateran
  • Plater lauan
  • Luneta bidez

Nerurri Anitzeko Torneaketa eta Artekaketa

Nerurri anitzeko torneaketa: Iraganaldi bat baina gehiagoko artekaketa. Zenbait arteka egiten dira txandaka.

Artekaketa eta torneaketa: 2 noranzkotan torneatzen da.

Ariztatzeko Formak

  • Ardatzak eta terrailekin
  • Hariaren forma duen erreminta bidez

Ariztaketa Tornuan

Iraganaldi batzuen bidez egiten da. Hariaren guztizko sakonera iraganaldi txikiago eta egingarrietan banatzen da eta horrela erremintaren punta ez gainkargatzea lortzen da.

Moleteaketa

Pieza biraketaren higiduraren eta erramientaren desplazamendu erradial eta axialaren aldiberekotasunaren esker egiten da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer da tornuaren kontrapuntua?

Luzera jakin bateko piezei eusteko erabiltzen den elementua da. Puntu bat du eta pieza bi puntuen artean jartzeko aukera ematen du.

Zein dira tornuan egiten diren eragiketa nagusiak?

Arbastatze eragiketak (R), tarteko arbastatze eragiketak (M) eta akabera eragiketak (F). Lehenengoek material gehiena kentzen dute, eta azkenekoek sakonera eta aintzinamendu txikiekin akabera ematen dute.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein elementuk ematen dio euskarria tornuaren gainerako osagaiei?
2. Zein eragiketa egiten da material gehiena kentzeko?
3. Zer da kontrapuntuak puntu kopuruari dagokionez?
4. Zergatik banatzen da ariztaketa iraganaldi txikiagoetan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.