Zilindro pneumatikoen ezaugarriak, elektrobalbulak eta detektagailuak
Laburpena
Dokumentuak zilindro pneumatikoen ezaugarri nagusiak azaltzen ditu: efektu bakuneko eta bikoitzeko zilindroak, ibilbidea, aire kontsumoa, eragintza abiadura eta moteltzea. Gainera, elektrobalbulen funtzionamendua eta igarobideko eta hurbiltasun detektagailuen lana deskribatzen ditu.
Funtsezko puntuak
- Zilindro pneumatikoak bi motatakoak dira: efektu bakuneko eta efektu bikoitzeko zilindroak.
- Ibiltartea edo ibilbidea enboloak zilindroaren barruan aire konprimatuak bultzatuta egiten duen distantzia da.
- Eragintza abiadura enboloak zilindroaren barruan duen desplazamendu abiadura da.
- Moteltzea enboloak ibilbidearen azken tartean duen abiadura murrizten duen prozesua da.
- Elektrobalbulak elektroiman batez gidatzen dira; korrontea kendutakoan zurtoina hasierako posiziora itzultzen da.
- Igarobideko detektagailuek emisorea eta hargailua bereizita dituzte, eta objektu bat dagoenean seinalea moztu egiten da.
- Hurbiltasun detektagailuek emisorea eta hargailua gorputz berean izaten dituzte eta aireak islatzen duen seinalea erabiltzen dute.
-Zurtoinak eginiko indarra: 2 zilindro mota desberdintzen dira, efektu bakuneko eta efektu bikoitzeko zilindroak.
-Ibiltarte edo ibilbidea: enboloak zilindroaren barnean aire konprimatuaren bultzadaz egiten duen distantzia da.
-Aire kontsumoa: Zilindroak higiduran xurgatzen duen aire konprimatu bolumenaz ari gara.
-Eragintza lastertasuna: enboloak zilindro barnean duen desplazamendu lastertasuna da.
-Moteltzea: Enboloak aurreranzko edo atzeranzko ibilbideetako azken tartean duen lastertasuna murrizten duen prozesua da.
Elektrobalbularen funtzionamendua: Noranzko batean edo bietan elektrikoki gidatzen diren balbulak dira. Balbula hauek elektroiman batez osatzen dira, eta hauen harilak, korronte elektrikoak zeharkatzen duenenan, balbularen zurtoin edo nukleoari eragin eta honek lan posizioa aldatzen du korronte elektrikoak hariletik igotzeari uzten dionean, zurtoina hasierako geldialdi posiziora itzultzen da.
Igarobideko detektoreak:
kontaktu fisikorik gabeko posizio kaptadoreak dira, seinale pneumatiko bat kaptatzen duten eta bereizita dauden bi elementuz osatzen dira.Detektorearen eraginpeko zonan pieza edo objeturen bat dagoenean edo ez erabiltzen dira. Objeturik ez dagoenean: emisorearen eta hargailuaren artean objekturik ez dagoenean,emisorearen ahotik irteten den presiopeko aire zorrotadak hargailuaren airea X irekiduratik irtetera behartzen du. X irekiduratik emititzen duen seinale pneumatikoak objektu detektagarririk ez dagoela esan nahi du. Objekturik badagoenean: Emisorearen eta hargailuaren artean A pieza bat dagoenean, hargailuan sartzen den presiopeko airea ahotik irteten da, X irekiduratik irten ordez. X irekidurak seinale pneumatikorik ez emititzeak emisorearen eta hargailuaren artean objektu bat badagoela esan nahi du
Hurbiltasun detektoreak:
Kontaktu fisikorik gabe detekta ditzake,aireak haiengan duen islatzeaz baliatuz, aldiz, aurrekoan ez bezala, emisoreak eta hargailuak gorputz bera osatzen dute.Objekturik ez dagoenean: detekzio zonan objekturik ez dagoenean, presio baxuko airea (0,1-0,2 bar artean) P irekiduratik sartu eta A irekiduratik libre irteten da. X irekiduratik seinale pneumatikorik ez emititzeak objektu detektagarriak ez dagoela esan nahi du.Objekturik badagoenean: Objektu bat A irteeraren aurrean jartzean, emititzen den airearem zati bat islatu eta X irekiduratik irteten da, seinale pneumatiko bat sortuz. X irekidurak emititzen duen seinale pneumatikoak detektorearen inguruan objektu bat badagoela esan nahi du
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zein dira zilindro pneumatikoen bi mota nagusiak?
Efektu bakuneko zilindroak eta efektu bikoitzeko zilindroak. Dokumentuak bi mota hauek bereizten ditu zurtoinak egiten duen indarraren arabera.
Zer da zilindro pneumatiko baten ibilbidea?
Enboloak zilindroaren barruan aire konprimatuaren bultzadaz egiten duen distantzia da.
Nola funtzionatzen du elektrobalbula batek?
Elektrobalbula elektroiman batez osatuta dago. Harilak korrontea jasotzen duenean zurtoina aldatzen du lan posizioa hartzeko, eta korrontea kentzen denean hasierako posiziora itzultzen da.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.