Giza Harremanen Teoriaren Kritika eta Ezaugarriak
Giza Harremanen Teoriari Kritika
Bere ekarpenak aipagarriak izan badira ere, Giza Harremanen teoriak hainbat kritika eta xehetasun jaso ditu:
- Egia da langileek emozioz eta samurki jokatzen dutela beren kideekiko eta nagusiekiko harremanetan, eta egia da, halaber, sarritan beren interes pertsonalen aurretik jartzen dutela taldearekiko elkartasuna. Hala eta guztiz ere, aurrekoa egia den arren, ez dago ondorioztatzerik langileen jarrera nagusiki afektiboa denik.
- Langilea ez da “homo economicus” abstraktu bat, bere jokaera ongizate material gorena lortzera zuzentzen duena. Baina, dena dela, ez dago dirua bigarren maila batera zokoratzerik, beti aintzat hartu behar den faktorea baita.
- Hawthorne-ko esperimentuetatik abiatuz, Mayo-ren jarraitzaileek