Unibertsitatea mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Azterketa Akademikoak Prestatzeko Gida Praktikoa

Psikologia eta soziologia3,78 KB

Estratifikazio Azterketa:

Azterketak hiru orduko iraupena izango du (12:30-15:30), eta 4-10 orrialde artekoa izan beharko luke.

Azterketaren Egitura: Hiru Atal Nagusi

Azterketak hiru atal izango ditu:

  1. 1. Prestakuntza (40-45 minutu)

    Lehenengo atalak 40-45 minutu iraun beharko luke. Galdera ondo irakurri eta bertan agertzen diren alderdi nagusiak azpimarratu. Ondoren, kontzeptu nagusi horiek definitu, horrela benetan zer eskatzen zaigun eta zer galdetzen den zehazki jakingo dugu. Hau da, zein den galdera. Hipotesia esaldi batean formulatu, zer erantzun emango dugun adieraziz. Guretzat eskema zehatz bat prestatu, gero idazterakoan hurrengo urratsa zein den jakiteko.

  2. 2. Idazketa (2 ordu)

    Bi ordu izango ditugu idazteko azterketan.

  3. 3. Berrikusketa (10-15

...
Jarraitu irakurtzen "Azterketa Akademikoak Prestatzeko Gida Praktikoa" »

Elkarrizketa eta behaketa: informazioa lortzeko teknikak

Psikologia eta soziologia2,46 KB

Elkarrizketa

Sakontasunez eginiko elkarrizketa bat informazio lortzeko teknika bat da, komunikazio prozesu bat eskatzen duena, non elkarrizketatzaileak eta elkarrizketatuak elkarri eragin diezaioketen. Zenbakien azpian ezkutatzen den informazio konplexu eta aberatsa ezagutzen laguntzen digu. Etxekotasuna eta lagunarteko harremana lortu behar da.

Elkarrizketaren abantailak:

  • Esku artean daukagun gaia modu agerian aztertzeko arazoak daudenean egokia da.
  • Gaien arrazoiak, zergatiak eta ondorioak ezagutzeko balio du.
  • Ikerketa exploratorioa egin nahi denean egokia da.

Elkarrizketaren desabantailak:

  • Elkarrizketatuak arazoak izan ditzake bere iritziak behar bezala egituratzeko eta azaltzeko.
  • Elkarrizketatuak ez du ikertzailearentzako garrantzitsua den informazioa
...
Jarraitu irakurtzen "Elkarrizketa eta behaketa: informazioa lortzeko teknikak" »

Gizarte Nortasunaren Teoria eta Talde Arteko Gatazka

Psikologia eta soziologia2,63 KB

Teoria honen abiapuntua, gatazka errealaren paradigman agertu ziren “talde arteko konparazioak” noraino ziren gatazka eta ezinikusiaren sorburu aztertzea izan zen. Jendea taldeka kategorizatze hutsak portaera baztertzailea sortzen du? Erantzuna baiezkoa zelakoan hainbat esperimentu egin zituen “Bristol-eko taldeak” baldintza minimoen bila (“talde minimoaren paradigma”). Zeintzuk dira hori gerta dadin behar diren baldintzak?


Esperimentuak eginda, egiaztatu ahal izan zen nahikoa dela jendea taldeka banatzea, edonolako irizpidea erabiliz, talde haien arteko bereizkuntza sor dadin. Bi norabidetan: alde batetik, taldekideen arteko berdintasuna nabariaraziko dute eta bestetik, beste taldearekiko aldeak handiagotuko dira. Barne berdintasuna...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Nortasunaren Teoria eta Talde Arteko Gatazka" »

Kausa Egozpena: Besteen Jokaera Azalpenak eta Errakuntzak

Psikologia eta soziologia6,46 KB

Kausa Egozpena: Zelan Azaltzen Dugun Besteen Jokaera

Egozpenak gizarte-ingurumena kontrolatzeko bideak dira, gure jokaerak eta besteenak iragartzeko eta ulertzeko moduak.

Kontuan izan munduari zentzua ematen saiatzen garela, pertsonen ekintzak barneko edo kanpoko kausari egozten dizkiegula, eta logikaz eta funtsez eginda ere, maiz erratu eta okertu egiten garela.

Egozpen Errakuntza eta Joerak

Ikusi ditugun eredu hauek ez dute beti balio, eredu analitikoak dira eta egozpenak deskribatzen dituzte kontesturik gabe eta gizartean egozpenak dituen betekizunak aztertu barik: ingurua kontrolatu, norberaren autoestimua defendatu, nork bere burua modu positiboan aurkeztu, eta abar. Horretarako tranpak eta azpilanak egiten ditugu. Hemen ikusiko ditugu horrelako...

Jarraitu irakurtzen "Kausa Egozpena: Besteen Jokaera Azalpenak eta Errakuntzak" »

Gorputz Hezkuntza eta Praxiologia Motorraren Oinarriak

Psikologia eta soziologia2,31 KB

Kontsigna Motak

Kontsigna Kualitatiboak

Norberaren gorputzean oinarritzen diren ekintzetan erabiltzen dira, hau da, ekintzaren garrantzia keinu teknikoan oinarritzen denean. Adibidez: kolokazioa boleibolean edo itzulipurdiak.

Kontsigna Dibertsifikatua

Inguruko ezaugarrietan oinarritzen diren ekintzetan erabiltzen dira, ekintzaren inguruko baldintzei ematen diete garrantzia. Adibidez: saskibaloia, piraguismoa.

Gorputz Hezkuntza

Jokabide motorren pedagogia da. Praktika kurrikularra garatzeko espazioa da, eta hauek praktikatzerakoan, esku-hartze motorrak gauzatzen ditu.

Praxiologia Motorra

Akzio motorren zientzia da, baina batez ere jarduera hori garatzeko baldintzei, funtzionatzeko moduei eta emaitzei dagokien zientzia da. Barne logikaz arduratzen da...

Jarraitu irakurtzen "Gorputz Hezkuntza eta Praxiologia Motorraren Oinarriak" »

Ikaskuntza Teoriak eta Eredu Konstruktibista: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia2,48 KB

Ikaskuntza: Eredu Konstruktibista eta Oinarriak

Ikasteko prozesuan, eredu konstruktibista gailentzen da. Teoria multzo honek printzipio komun batzuk ditu:

  • Subjektuaren paper aktiboa
  • Aurrezagutzaren garrantzia
  • Ezagutzak aktibatzeko beharra

Ikaskuntza Baliagarria: Printzipioak Bateragarri?

Ikaskuntza baliagarria den ala ez aztertzean, hainbat printzipio eta galdera sortzen dira:

  • Edozein materia edozein adinetan ikasi daiteke (Bruner).
  • Ikasi daiteke, baldin eta beharrezko eragin kognitibo minimoak garatu badiren (Piaget).
  • Bakarrik da garapen kognitiboa ekartzen duena ikaskuntza ona (Piaget).
  • Ikaskuntza ona da ulertu egin dena (Ausubel). Baina, zer gertatzen da ahazten bada?

Ikaskuntza Printzipioak eta Teoriak: Adibideak

Zein printzipioari jarraitu behar zaio?...

Jarraitu irakurtzen "Ikaskuntza Teoriak eta Eredu Konstruktibista: Gida Osoa" »

Pentsamendu eta Jokabide Osasungarriak Sustatzeko Gida

Psikologia eta soziologia3,65 KB

Pentsamendu Irrazionalak eta Haien Eragina

  • Muga pertsonalen gehiegikeria: "beti", "inoiz ez", "ezer ez" bezalako hitzak erabiltzea.
  • Akatsen edota porrotaren zerrenda: Iraganeko esperientzia negatiboak gogoratzea ("berdin gertatu zitzaidan...").
  • Hitz itsusien oroitzapena: Norbere buruari buruzko adierazpen negatiboak ("lelo hutsa naiz", "oso txarra naiz...").
  • Pentsamendu negatiboen kateatzea: Pentsamendu negatiboen segida etengabea.
  • Autoefikazia gutxiko itxaropenak: Gertaera negatiboak aurreikustea ("Banekien nik hau gertatuko zela...").
  • Itxaropen negatiboa elkarrekintzetan: Besteekiko harremanetan aspertuta edo pazientzia galtzen ari direla pentsatzea ("Nitaz aspertuta dago, pazientzia galtzen ari da...").
  • Balio eta arau idealekin konparazioa: Norbere
...
Jarraitu irakurtzen "Pentsamendu eta Jokabide Osasungarriak Sustatzeko Gida" »