Unibertsitatea mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak

Psikologia eta soziologia2,81 KB

1. Zertarako eta zergatik behatu

  • Kezka batetik abiatzen gara, laguntza emateko edo lasai geratzeko.
  • Jakin-mina. Ikasleen jokabideak, premiak, beharrak, ahuleziak eta aukerak ulertu eta konprenitu ahal izateko.
  • Ahalik eta informazio objektiboena jaso nahi dugu.
  • Hezkuntza-jarduera egokia eta eraginkorra ziurtatzeko.

2. Nork egiten du behaketa

Erabaki garrantzitsua da, egoera naturalak aztertu nahi direlako:

Behaketa ez esku-hartzailea

Behatzaileak ez du egoeran parte hartzen, ez du ezagutzarik. Hau da, kanpoko pertsona bat gelan sartzea. Adibidez: taldearekin harreman zuzena ez duen beste irakasle bat, PTA, aholkularia...

  • Abantailak: Taldearekin inplikazio eza eta objektibotasuna mantentzen dira, egoeraren interpretazioak beste ikuspuntu bat eskainiz.
...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Behaketa: Helburuak, Metodoak eta Ikaslearen Ezaugarriak" »

Hartzailearen ezaugarriak pertsuasioan

Psikologia eta soziologia5,88 KB

Hartzailea: Pertsuasioaren gakoa

Adimena eta gogaberatasuna

Gogaberatasuna norbaitek konbentzitu dezaten duen erraztasun-gradua litzateke. Pertsona batzuk gogaerrazagoak izan ohi dira beste batzuk baino, nahiz eta desberdintasun horiek berez oso txikiak izan daitezkeen. Ez da egon aurrerapen handirik gai honi buruz. Kontsumitzaileen adimenak eragina du pertsuasioan.

Pertsona azkarrenek gogaerrazagoak izan behar dute hain azkarrak ez direnek baino, zeren eta lehenek mezuak ulertzeko eta interpretatzeko gaitasun handiagoa baitute. Jakin-min intelektualak eta informazioaren aurrean irekiago izateak laguntzen du. Hala ere, aldi berean, adimen eta eskola-heziketa handiagoko pertsonek gaitasun kritiko handiagoa dute. Nahiz eta adimena positiboki erlazionatuta...

Jarraitu irakurtzen "Hartzailearen ezaugarriak pertsuasioan" »

Ahozko Iturriak Historian: Garrantzia, Erabilera eta Elkarrizketak

Psikologia eta soziologia4,43 KB

Ahozko Iturriak Historian

Historiaren diziplina akademikoaren barruan, ahozko testigantzen erabilera denbora luzez alboratua izan da. XX. mendearen lehen erdira arte itxaron behar izan dugu, soziologoen eta antropologoen eraginari esker, historialarien artean, ahozko testigantzak ikerketarako iturri baliagarritzat jotzen hasteko. II. Mundu Gerraren ostean sortutako sentimenduek bultzada handia eman zieten ahozko iturriei, modu honetan, ezin izango zen gertatutakoa ahaztu. Ahozko iturrien erabilerak historiaren demokratizazioa ekarri zuen.

Ahozko Iturrien Erabileraren Helburua

Behekoen edo baztertuen (historia ofizialetik at gertatutako kolektiboen) historiak ezagutzeko helburuz zabaldu ziren, historia ofizialak jaso ez zituen egiak berreskuratzeko....

Jarraitu irakurtzen "Ahozko Iturriak Historian: Garrantzia, Erabilera eta Elkarrizketak" »

Komunikazioa eta Adimen Emozionala Hobetzeko Gida

Psikologia eta soziologia8,14 KB

Sarrera: Trebetasun Sozialen Garrantzia

  • Komunikazioa hobetzea
  • Enpatia hobetzea, entzuten ikastea
  • Asertibitatea hobetzea
  • Garapen morala eta adimen emozionala sendotzea
  • Autoestima hobetzea

Ahozko Komunikazioa

Hizketan ari garenean, jatoritasuna, interesa eta enpatia erakutsi behar ditugu.

Saiatu:

  1. Agurtzen eta gure burua jator aurkezten
  2. Hitz egitean, begietara begiratzen
  3. Hirugarren pertsonei goraipamenak egiten, pertsona horretaz sentitzen edo ezagutzen ditugun alderdi onak nabarmenduz
  4. Biok bizi dugun egoera komun horretaz iruzkinak edo galderak egiten
  5. Ezagutzen dugunaz iruzkinak edo galderak egiten

Saihestu:

  1. Ironiaz edo topiko kaltegarrien bidez hitz egitea
  2. Inoren gainetik modu mespretxuz jartzea
  3. Esaldietan dogmatiko agertzea
  4. Elkarrizketari hasiera emateko iruzkin
...
Jarraitu irakurtzen "Komunikazioa eta Adimen Emozionala Hobetzeko Gida" »

Erakundeetako Botere-Egiturak eta Motak

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Erakunde guztiek kontrolatzen dituzte, nola edo hala, beren kideak edo partaideak. Erakundeek ofizialki egituratutako sistema bat behar dute sariak edota isunak/zigorrak banatzeko eta, horrela, ezarritako araudia eta emandako aginduak betearazteko. Hots, botere-egitura bat behar dute. Gaur egun, edozein erakunderen ikerketa soziologikoa egiterakoan, haren botere-egitura hartzen da ardatz gisa; izan ere, erakunde orok, biziraun nahi badu, botere-egitura bat beharrezkoa baitu.

Botere-egituraren sei mota

Botere-egitura sei motatakoa izan daiteke, sailkapen-irizpidetzat kideak kontrolatzeko erabiltzen diren modu desberdinak (sei, hain justu) hartzen baditugu:

  1. Botere koaktiboa edo koertzitiboa: Botere mota hau indar fisikoaren erabileran oinarritzen
...
Jarraitu irakurtzen "Erakundeetako Botere-Egiturak eta Motak" »

Obligazioen Sailkapena: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia3,49 KB

Obligazioen Sailkapena

Obligazioak hainbat modutan sailka daitezke, haien ezaugarrien arabera:

Emateko Obligazioak

Obligazio bat ematean datza. Saintzeko betebeharra, gehigarriak eman behar dira kontratuan jarri ez arren. Gaia zehaztua denean, amaitzeko obligazioa eta eman ezean honen pareko diru kopurua. Zehaztugabea bada, ez da amaitzen baina desagertu ezkero antzeko zerbait eman.

Egiteko Obligazioak

Baiezkoak ala positiboak dira. Bi aukera daude:

  • Jarduera Obligazioa: Eskatzen zaiguna jarduera bat da, hau bukatzerakoan gure obligazioa bukatzen da.
  • Emaitza Obligazioa: Eskatzen zaiguna emaitza bat da, hau lortu arte gure obligazioa ez da bukatu.

Ez Egiteko Obligazioak

Hasieratik egiten ez direnak edo zerbaiten ondorioz egiten ez direnak bereiz daitezke....

Jarraitu irakurtzen "Obligazioen Sailkapena: Gida Osoa" »

Prebentzioa, Garapena eta Hezkuntza

Psikologia eta soziologia4,99 KB

Prebentzio Kontzeptua

Etimologia: etorri aurretik (ante factum): gertakizunaren aurretik, zerbait gertatu aurretik.

Mailak (Caplan)

  • 1. Maila: arazoa agertu aurretik burutzen da Hezkuntzan, arazoa gertatu ez dadin. Kontzeptu komunitarioa da, proaktiboa eta prebenitzen duen bakarra eta merkeena.
  • 2. Maila: arazoa dagoela susmatzen dugunean edo ondorio bat ikusten dugunean. Arazoa identifikatu eta erantzun bat eman. Arazoak aurrera jarraitzen badu, ondorioak handitu egingo dira, eta guk txikitzea nahi dugu. Diagnostiko goiztiarra da, eta arrisku taldeei zuzenduta dago.
  • 3. Maila: arazoa nabarmena da. Kasu berriak agertu ez daitezen eta arazoa handitu ez dadin, erabat desagertzea dugu helburutzat. Arazoa dutenei zuzenduta.

Garapena: aldaketa multzo bat

...

Jarraitu irakurtzen "Prebentzioa, Garapena eta Hezkuntza" »

Ikerketa Metodoak: Behaketa, Esperimentua eta Laginketa

Psikologia eta soziologia2,55 KB

Behaketa motak

Helburuen arabera:

  • Esploratzaileak: Gutxi landutako gai bati buruzko hurbilketa.
  • Deskribatzaileak: Aurrez kodifikatuta dagoen protokolo edo fitxa bat erabiltzen da.
  • Esplikatzaileak: Kausa-hipotesiak frogatu nahi dira.

Egituraketa mailaren arabera:

  • Egitura gabeko behaketa: Informazioa jasotzeko ez da protokolo zehatz bat erabiltzen.
  • Egituratutako behaketa: Fitxa zehatz-mehatz antolatuta dago.

Behaketa egiten den baldintzen arabera:

  • Egoera artifizialetan
  • Egoera naturaletan

Behatzaileak hartzen duen paperaren arabera:

  • Parte hartzailea: Aztergai den portaera edo fenomenoan parte hartzen du.
  • Ez parte hartzailea: Aztergai den portaera edo fenomenoan ez du parte hartzen.

Esperimentua

Esperimentua behaketa zuzen bat da, ikerlariaren zentzumenak erabiliz,...

Jarraitu irakurtzen "Ikerketa Metodoak: Behaketa, Esperimentua eta Laginketa" »

Alkoholismoa: Tolerantzia, Menpekotasuna, Kontraerreakzioa eta Intoxikazioa

Psikologia eta soziologia2,13 KB

Tolerantziaz hitz egiten ari garenean, gorputzak bere efektuak jasateko erraztasunaz ari gara. Alkohola toleratzen duen gorputz batean eragina txikiagoa izatenda, hauda, tolerantzia ez duen pertsona batek baino kantitate gehiago edan behar du efektu berdina lortzeko. Tolerantzia hainabt faktoreen araberakoa izan daiteke: Faktore biologikoen artean pisua eta sexua aurkitzen dira. Pisuak eragin handia du, geroz eta pisu gehiago izan orduan eta tolerantzia handiagoa. Sexuari dagokionez, gizonezkoek tolerantzi handiagoa izaten dute, emakumeek adh entzina kantitate txikiagoa dutelako. Baina faktore metabolikoak ere badaude: Pertsona bat alkoholaren efektuetara ohitzen denean, errezago metabolizatzen du edari hau. Horrelakoetan esaten da tolerantzia...

Jarraitu irakurtzen "Alkoholismoa: Tolerantzia, Menpekotasuna, Kontraerreakzioa eta Intoxikazioa" »

Hezkuntza Antolaketaren Marko Teorikoak eta Ereduak

Psikologia eta soziologia2,78 KB

Hezkuntzaren eta prestakuntzaren kalitatea eta eraginkortasuna hobetu.

Sormena, berrikuntza eta espiritu ekintzailea indartu, hezkuntza eta prestakuntzaren etapa guztietan.

Ekitatea, kohesio soziala eta hiritartasun aktiboa bultzatu.

Hezkuntza Antolaketaren Ereduak

Egiturazko Marko Teorikoa

Eredu Burokratikoa

Antolaketak zentzua du aurrez planifikatutako helburuak lortzera bideratzen denean. Erakundeko kide bakoitzak garatzen duen ekintzan espezializatuta egon behar du, zereginaren arabera. Ezaugarriak:

  • Zentralizazioa
  • Autonomia eza
  • Formalizazioa

Eskola Eraginkorren Eredua

Eskola-sistemaren antolaketaz arduratzen da, funtsean, emaitzetan, errentagarritasunean eta bezeroaren itxaropenekin eta irakasleen interes profesionalekin asebetetzean pentsatuz.

Hobekuntzako

...
Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza Antolaketaren Marko Teorikoak eta Ereduak" »