Unibertsitatea mailako Psikologia eta soziologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Gizartea, Burokrazia eta Nortasunaren arteko Gatazka

Psikologia eta soziologia2,72 KB

Gizartea eta gizabanakoaren arteko harremana

Gizarteak, rolen bitartez, gizabanakooi eragin egiten digu, gure nortasunari eragin egiten dio. Aldi berean, baina, gizabanakook, gizartearen osagai garen heinean, eragin egiten diegu bai gizarteari eta bai hark indarrean ipintzen dituen rolei. Hala ere, sarri askotan, gizarteak gizabanakoon nortasunaren garapen librea mugatzen eta trabatzen du. Beraz, hori horrela izanik, nola azal genezake lantzean behin gizartearen eta gizabanakoaren artean sortzen den gatazka?

Gatazkaren jatorria: gizabanakoa eta gizartea

Gizabanakoak grina eta irrika asko ditu; bertuteak eta, aldi berean, bizioak ditu, konbinazio ezberdinetan. Bestalde, gizartea bera ere arau eta instituzio ugari eta kontraesankorrez eratuta dago....

Jarraitu irakurtzen "Gizartea, Burokrazia eta Nortasunaren arteko Gatazka" »

Memoria motorra eta ikaskuntza: definizioak eta funtzioak

Psikologia eta soziologia2,34 KB

Memoria motorra eta ikaskuntza

Ikaskuntza motorrak ikasleak zer egin eta nola egin galderak erantzuteko, jasotzen eta batzen dituen ezagutzaren lorpena eta buruan gordetzea eskatzen du. Buruan gordetzea ikaskuntza motorraren ezaugarri esentziala da; horrek esan nahi du ikasitako ezagutza denboran mantentzen dela, baita praktika eten ondoren ere.

Ahaztea eta memoriaren definizioa

Ahaztea gizakiaren beste ezaugarri bat da, erantzuteko gaitasuna galtzea bezala definitzen dena. Memoria, berriz, egoerak eskatzen duenean erabiliko den informazioa gordetzen den espazioa da.

Memoriaren hiru konpartimentuak

Autore gehienek memorian hiru konpartimentu desberdin daudela azpimarratzen dute:

  • Memoria sentsoriala: Esperimentatu eta jarraian jartzen da funtzionamenduan.
...
Jarraitu irakurtzen "Memoria motorra eta ikaskuntza: definizioak eta funtzioak" »

Nor gara gu? Identitatearen eraikuntza eta eraginak

Psikologia eta soziologia2,45 KB

Nor gara gu? Identitatearen enigma

Identitatea modu askotan eratzen da

  • Jaiotzen garenean, ez dugu identitate zehatz eta osatu bat izaten.
  • Bizitza osoan zehar ematen den prozesu konplexu baten bitartez (sozializazioa) gure identitate pertsonala eratzen joaten gara.
  • Zerk definitzen du nor garen?
    • Gure inguruan gertatzen dena, gertakariek gugan duten eragina, egiten duguna eta pentsatzen duguna.
  • Faktore ugari daude, eta hurrengoak dira garrantzitsuenak:
  • Identitatea, gizartea eta kultura.
  • Identitatea eta globalizazioa.
  • Identitatea eta kontsumoa.
  • Identitate morala.

Identitatea, gizartea eta kultura

  • Gizarte eta kultura zehatzetan hazten gara gizakiok. Ingurune soziokultural horretatik abiatuta, ohiturak, gustuak, zaletasunak, ezagutzak, sinesmenak, elikadura-
...
Jarraitu irakurtzen "Nor gara gu? Identitatearen eraikuntza eta eraginak" »

AEN eta AFNH: Hezkuntza Esku-hartzerako Gida Praktikoa

Psikologia eta soziologia3,75 KB

Autismoaren Espektroko Nahastea (AEN)

Sozializazioa

Elkarrekiko interakzio sozialaren zailtasunekin lotutako alderdiak lantzeko gakoak:

  • Ingurune normalizatuenak eta ebaluazio ekologikoak (ingurune anitzetan).
  • Landu beharreko alderdiak: arreta partekatua, imitazioa, gauzak erakustea, txandak errespetatzea, elkarreragina hastea eta besteekin jolastea.
  • Sare sozialak ezartzeko laguntzak eskaintzea.

Komunikazioa

Hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio-asaldurarekin lotutako esku-hartzea:

  • Ebaluazio ekologikoak (zer komeni den zehazteko).
  • Komunikazio-estrategiak lantzeko egokitzapenak, ikuspuntu funtzional batetik (hitzezko eta hitzik gabeko komunikazio funtzionala).
  • Komunikatzeko trebetasunak: begiradaren erabilera, imitazioa, irakurketa eta idazketa.
  • KSGA (
...
Jarraitu irakurtzen "AEN eta AFNH: Hezkuntza Esku-hartzerako Gida Praktikoa" »

Planifikazioa: Definizioa, Elementuak eta Helburuak

Psikologia eta soziologia2,54 KB

Planifikazioa

Planifikatzea arrazionalitateak gidatutako prozesua da, eta errealitatearen ezagutzan oinarritzen da. Hainbat erabaki hartu beharreko prozesua da. Hartzen ditugun erabakiak helburuetara zuzenduak daude.

Planifikazioaren Elementuak

  • Hasierako diagnostikoa
  • Helburuak
  • Edukiak
  • Metodologia
  • Ebaluazioa

Zertarako Planifikatu

  • Ikasgelako esku-hartzea planifikatzeko.
  • Inprobisazio negatiboa eta zoria ekiditeko.
  • Ziurtasun eza galerazteko.
  • Programak osatzeko eta koordinatzeko.
  • Hausnarketa konpartitzeko eta erabakiak elkarrekin hartzeko.
  • Lan taldeak sustatzeko.

Planifikazioaren Hastapen Orokorrak

  • Hausnarketa egitea eta erabakiak hartzea.
  • Hausnarketa eta erabakiak praktikarekin erlazionatzea.
  • Ikastealdeak dituen arazoez eta beharrez ohartzea, eta gure proposamenekin
...
Jarraitu irakurtzen "Planifikazioa: Definizioa, Elementuak eta Helburuak" »

Hitz Jolasak eta Aho Korapiloak: Jatorria eta Onurak

Psikologia eta soziologia2,74 KB

Hitz Jolasak eta Aho Korapiloak

Hitz jokoak: Antzinako Grezian dute jatorria. Garai hartan, igarkizunak, paradoxak eta hitz jokoak asmatzen zituzten hezkuntza sustatzeko. Denbora-pasak dira, jolasteko eta dibertitzeko egokiak izateaz gain, hezkuntzarako ere oso onuragarriak dira, sormena eta hizkuntza, ortografia eta erredakzioa garatzen laguntzen baitute; horrela, hizkuntza zabalagoa izango da. Pentsamendua erne mantentzea eskatzen dute; horregatik, uste da honelakoak lantzean adimena aktibo mantentzen dela eta denboraren poderioz gaitasunak garatzen doazela.

Hitz joko batzuk:

  • Anagrama: Beste hitz bateko letrak edo silabak era batera ordenatuz sortzen den hitz berria da. Literaturan figura erretoriko moduan erabiltzen da.
  • Paradoxa: Kontraesana
...
Jarraitu irakurtzen "Hitz Jolasak eta Aho Korapiloak: Jatorria eta Onurak" »

Ebaluazioaren prozesua, motak eta funtzioak

Psikologia eta soziologia2,32 KB

Ebaluazioaren definizioa eta faseak

Ebaluazioa: egoera edo objektu bat ezagutzeko helburuz, informazioa eta nabaritasunak biltzeko azterketa-prozesu sistematikoa da. Prozesu honek 5 fase ditu:

  • 1. Ebaluazio-objektua eta irizpideen definizioa: Zer ebaluatu nahi dugun eta zertan fijatu behar garen zehaztea.
  • 2. Ebaluazio-estrategiaren diseinua: Plangintza bat egitea (nork, nola eta noiz).
  • 3. Informazio, datu eta nabaritasunen bilketa: Datuak bildu eta aplikatzea.
  • 4. Azterketa eta balorazio fasea: Bildutako informazioa aztertzea.
  • 5. Ebaluazioaren ondorioak.

Ebaluazio motak

  • Helburuaren arabera: Formatiboa, sumatiboa.
  • Bildutako informazioaren arabera: Kuantitatiboa, kualitatiboa, mistoa.
  • Agentearen arabera: Autoebaluazioa, kanpo-ebaluazioa, koebaluazioa.
  • Egoeraren
...
Jarraitu irakurtzen "Ebaluazioaren prozesua, motak eta funtzioak" »

Hezkuntzaren Soziologia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Durkheim-en Ekarpenak

Psikologia eta soziologia16,07 KB

Hezkuntzaren Soziologiaren Oinarriak

1. Hezkuntzaren Soziologiaren Objektu Okerra

Zein izan da orain arte hartu den objektua Hezkuntzaren Soziologian? Zergatik deuseztatzen dizkigu Soziologia egiteko aukera guztiak objektu oker honek?

Soziologia gizarte zientziak edo giza zientziak bezala ezagutzen dugun horietako bat da. Bere ikerlana gizartea da eta gizakia bere barnean; baita gizakiek osatzen dituzten elkarte, talde, erakunde edo instituzioak aztertzea ere. Sozialak diren erlazioak, fenomenoak, gertakizunak, estrukturak, taldeak eta instituzioak ere aztertzen ditu.

Hezkuntzaren Soziologiak hezkuntza-erlazioak, fenomenoak, taldeak eta instituzioak aztertuko ditu. Baina aurreko kontzeptu hauek definitu ahal izateko eta objektua (Hezkuntzaren Soziologiarena)...

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntzaren Soziologia: Oinarrizko Kontzeptuak eta Durkheim-en Ekarpenak" »

Antolakunde Formala eta Nortasuna: Gizarte-Izaera eta Burokrazia

Psikologia eta soziologia2,04 KB

Antolakunde Formala eta Nortasuna

4.1. Laburpen-eskema: Honako ideia hauek aurkezten ditugu

  1. Nortasunak, funtsean, izaera soziala (edo gizarte-izaera) dauka.
  2. Hala eta guztiz ere, gizartearen eta gizabanakoaren artean gatazka dago.
  3. Nortasunaren garapena gehien oztopatzen duen antolakunde sozialetako bat antolakunde burokratikoa da.
  4. Parte-hartzea bultzatzen duten erakundeek, azken buruan, parte-hartze horri era egokian erantzuten dioten gizabanakoak sortzen dituzte.
  5. Ez dago alienazio mota oro konponduko duen sendagai idealik.

4.2. Antolakundearen eta nortasunaren arteko harreman dikotomikoa

Egungo gizartearen burokratizazio-maila hazkorraren testuinguruan, bi kontzeptuk berebiziko garrantzia hartu dute soziologian: burokrazia eta nortasuna. Burokraziak...

Jarraitu irakurtzen "Antolakunde Formala eta Nortasuna: Gizarte-Izaera eta Burokrazia" »

Psikologiaren Ikerketa Metodoak: Deskribapena eta Esperimentazioa

Psikologia eta soziologia2,93 KB

1.4. Psikologiaren Ikerketa Metodoak

Psikologian hainbat metodo desberdin erabili ohi dira.

1.4.1. Metodo Deskribatzailea

Kasuen Azterketa

  • Helburua: Pertsona bat edo gehiago sakonean aztertu ondoren, orokorrean aplika daitezkeen ezaugarriak aurkitzea.
  • Freudek metodo honen bidez ezarri zuen bere nortasun teoria.
  • Piaget haurren psikologiaren aitzindaria izan zen.

Inkesta

  • Helburua: Talde bati bere jokabideari buruzko galderak egitea, ondoren, lortutako datuekin, biztanle guztien jokabideari dagozkion ezaugarriak zehazteko.
  • Prozedura baliagarria izateko baldintzak: galdera argiak eta zehatzak, aukeratutako pertsonak ahalik eta anitzenak izatea.

Behaketa Zuzena

  • Helburua: Pertsonen jokabidea behatzea eta erregistratzea da.
  • Laborategian egindako behaketak zehatzagoak
...
Jarraitu irakurtzen "Psikologiaren Ikerketa Metodoak: Deskribapena eta Esperimentazioa" »