Nor gara gu? Identitatearen eraikuntza eta eraginak

Psikologia eta soziologia2,45 KB

Nor gara gu? Identitatearen enigma

Identitatea modu askotan eratzen da

  • Jaiotzen garenean, ez dugu identitate zehatz eta osatu bat izaten.
  • Bizitza osoan zehar ematen den prozesu konplexu baten bitartez (sozializazioa) gure identitate pertsonala eratzen joaten gara.
  • Zerk definitzen du nor garen?
    • Gure inguruan gertatzen dena, gertakariek gugan duten eragina, egiten duguna eta pentsatzen duguna.
  • Faktore ugari daude, eta hurrengoak dira garrantzitsuenak:
  • Identitatea, gizartea eta kultura.
  • Identitatea eta globalizazioa.
  • Identitatea eta kontsumoa.
  • Identitate morala.

Identitatea, gizartea eta kultura

  • Gizarte eta kultura zehatzetan hazten gara gizakiok. Ingurune soziokultural horretatik abiatuta, ohiturak, gustuak, zaletasunak, ezagutzak, sinesmenak, elikadura-ohiturak eta ama-hizkuntza barneratzen ditugu; gure identitatearen parte bihurtzen dira.
  • Talde, kolektibo edo komunitate jakin bateko kide bihurtzen gara.

Identitatea eta globalizazioa

  • Globalizazio prozesuak kultura eta gizarteetan eragina du:
    • Kultura homogeneizatzen ari da: denok janzten gara berdin, hitz egiten dugu berdin, ospatzen ditugun gauzak berdinak dira eta jateko ohiturak antzekoak dira.
    • Pertsonek eta herriek dituzten identitate-zeinu tradizionalak galtzen ari dira, edo mantentzeko zailtasunak dituzte.
    • Zenbait nazionalismo, ezaugarri bereizgarriei eusteko helburuarekin, globalizazioaren kontrako muturrean daude.
    • Belaunaldi berriek identifikazio-lotura mantentzen jarraitzea nahi dute.

Identitatea eta kontsumoa

  • Kontsumitzen ditugun gauzek (markak, bidaiak, etab.) eta kontsumitzeko moduak (azalera handietan, denda txikietan, etab.) eragina dute gure identitate pertsonalean.
  • Kontsumoak pistak ematen dizkigu guri eta besteei gure identitatearen inguruan.

Identitate morala

  • Gure identitate pertsonalak osagarri moralak ditu.
  • Gure jokatzeko moduak adieraziko du zer egitura morala daukagun.
  • Printzipio eta balore moral batzuekin identifikatzerakoan, gure identitate pertsonala eraikitzen joango gara.
  • Gainerakoen aurrean, zein gure buruaren aurrean, nolakoak garen eta zer jokabide bultzatzen dugun, balore moraletatik diseinatzen joango da.

Deskargatu

PDF Word HTML