Gaixotasun Ohikoenak: Fisikoak, Psikikoak eta Endokrinoak

Psikologia eta soziologia2,79 KB

Asaldura Fisikoak

Alzheimerra

Garun-azaleko neuronak endekatzearen ondorioz sortzen da. Sendaezina da. Galerak handitzen joaten dira. Aurreratzean, hitz egitea zaildu, jarraibideak ezin bete eta portaeran aldaketak gertatzen dira.

Genetikak eta ingurumen-faktoreek eragiten dutela uste da.

Parkinsona

Mugimendua eta jarrera kontrolatzen duten organoak endekatzea da. Sintomak honako hauek dira:

  • Gihar zurrunak
  • Ibiltzeko zailtasunak
  • Esku, beso eta hanketako dardara
  • Koordinazioan zailtasunak

Genetikak eta substantzia toxikoek eragin dezakete. Gehienetan adinekoei eragiten die.

Asaldura Psikikoak

Antsietatea

Emozio desatsegina da, beldurrarengatik gertatzen diren fisiologia- eta portaera-aldaketak eragiten ditu. Sintomak:

  • Urduritasuna
  • Kontzentrazio-falta
  • Loaren gorabeherak

Arreta Falta eta Hiperaktibitatea (AFH)

Inpultsibotasuna eta oldarkortasuna dira sintomak, eta normalean haurtzaroan gertatzen da.

Depresioa

Gorputzari eta aldarteari eragiten die. Norberak nahi duelako ezin da kendu, eta tratatu ezean, urteak iraun ditzake; baina tratamendu egokiak desagerrarazi dezake.

Eskizofrenia

Garuneko asaldura larria da, eta bizitza osoa irauten du, nahiz eta kontrolatu daitekeen. Sintomak:

  • Pertsonak ezin du argi pentsatu
  • Bere emozioak ez ditu kontrolatzen
  • Erabakiak ezin ditu hartu
  • Besteekin harreman onak ezin ditu eduki

Asaldura Obsesibo-Konpultsiboa (AOK)

Biak batera agertzea da gaixotasunaren ezaugarria. Konpultsioak portaera errepikakorrak dira, eta obsesioaren ondorioz izaten dira.

Sistema Endokrinoko Gaixotasunak

Diabetea

Gaixotasun kroniko eta sendaezina da. Intsulinaren ezak sortzen du, eta horren ondorioz, gorputzak ezin du odoleko glukosa xurgatu, ezta energia gisa erabili ere. Horrelakoetan, odolak azukre kantitate gehiegi izaten du. Bi motatakoak izaten dira:

  • 1. mota (intsulinaren mendekoa): Gazteei eragiten die, eta egunero intsulina sartu behar da injekzioekin.
  • 2. mota (ez da intsulinaren mendekoa): 40 urtetik gorakoei eragiten die. Zelulek intsulina ez dutelako egoki erabiltzen gertatzen da. Zelulek glukosa gutxiago erabiltzen dute, eta azukre kantitatea handitzen da. Urteek aurrera egin ahala, bihotzeko gaixotasunak eragiten ditu.

Tiroideko Gaixotasunak

Tiroide-hormona gehiegi edo gutxiegi sortzeagatik gertatzen da. Ondorioz, metabolismoa, haserretasuna, urduritasuna, hiperaktibitatea eta pisu-galera handitzen ditu. Bestalde, gorputzeko funtzio garrantzitsuak moteltzen ditu.

Nanismoa edo Gigantismoa

Hazkuntza-hormonak sortzerakoan arazoak direla eta gertatzen da.

Deskargatu

PDF Word HTML