Antropologia: Kultura, Etnozentrismo eta Pobrezia

Psikologia eta soziologia10,11 KB

1.G: ANTROPOLOGIA: Pertsonak ditu aztergai. Antropologiak gizadiari buruzko azterketa sistematikoa egitean datza. Gizarte antropologia: Iraganeko eta gaur egungo kulturak deskribatzen eta aztertzen ditu etnografiaren bidez. Etnografiak gaur egungo kulturen deskribapen sistematikoa egiten du. Metodo antropologikoa: 1. fase deskriptibo/etnografiko, 2. fase analitiko/entonologiko. Teoria antropologikoen kezkak: 1. eboluzionismoa, 2. difusionismoa, 3. partikularismo historikoa, 4. britainiar funtzionalismoa, 5. estrukturalismoa, 6. antropologia sinbolikoa.


2.G: KULTURA (letra larriz) gizakiaren berezko ezaugarritzat hartzen duena eta bigarrenak, testuinguru bakoitzean gertatzen den kultura horren zehaztasunak aztertzen dituena, kulturak (pluralez/txikiz). KULTURA gizakien nortasuna definitzen duena. KULTURAK ikuspegi partikulista. 1.1 Kulturaren ikuspegi unibertsalista: Kultura Naturari kontrajartzen zaion guztia da. Gizakiak gainontzeko izaki bizidunengandik bereizten gaituena da, giza izaeraren berezitasuna. K ezaugarri guztiz gizatiarra da. K ezaugarri unibertsala giza espeziearen behar oinarrizko bati erantzuten baitio, ingurura egokitzeko beharra. LINTON-ek kultura herentzia sozialaren sinonimotzat hartu zuen. K, belaunaldi batetik bestera transmititzen den guztia moduan definitu zuen. Taldean konpartitutako ezaugarria da, transmititzeko modua ikasketa prozesua da. Ikasketa prozesua, enkulturazioa da (kontziente edo inkontziente izan ahal da). K taldekoa eta kolektiboa da beti. K, estatikoa eta dinamikoa da. Sinesmenak, balioak eta ezaugarriak eraldatu gabe mantendu behar dira. Aldatzekotan, kultura hori izateari utziko dio eta beste batean bilakatuko da. Kulturak aldatzea posible dela jakitea garrantzitsua da, praktika diskriminatzailea. Giza-ekintza ere da, kultura aldatzen duena. Holistikoa da, hartzen ditu bere baitan elementu guztiak; balioak… sistema integrala osatu. 1.2 Kulturaren ikuspegi partikularista: Kulturaren interpretazio unibertsalista pentsamendu ilustratuaren inguruan sortu bazen, ikuspegi partikularista Erromantizismoan (XIX) garatu zen. K espazio eta denbora zehatz batean zehaztea da. Kultur partikulartasunak aniztasun kulturalaren azterketari ekarpen nabariak egiten dizkio. 2. K. Materiala eta K. Ideazionala: Materialismoak kulturen objektuei eta teknologiari jartzen dio arreta. Idealismoak kultura osatzen duten elementu ez materialetan eta ideietan jartzen du arreta. Kultura baten osagarri ideazionalak osatzen duten ideiak, helburuak, esanahi kolektiboak, balioak eta arauak dira. K egoteko pentsamendu sinbolikoa egon behar da. Ikuspegi materialistak K bat identifikatzeko orduan objektuak eta materiak duten garrantzian jartzen du arreta (kotxea). 3. Definizio antropologikoak: E. Tylor: sarrera da jakintza arloarentzat. Alfred Kroeber: kultura naturatik at dagoen errealitatea da. Clifford Geertz: kultura sistema sinbolikoen multzo bezala definitzen du. Marvin Harris: kultura eta gizartea batzen ditu. 4. Sinboloak (errealitatea azaltzeko): Sinboloak errealitatea irudikatzeko erabiltzen ditugun esanahiez hornitutako hautazko unitate edo ereduak dira, elkarri ideia abstraktuak komunikatzeko erabiltzen ditugun kontzeptuzko tresnak dira. Arbitrarioak dira, beraien esanahia taldean erabakitzen da. Sinboloak sortzeko ahalmenaren bidez gizakiok esanahiak ikasi eta sor ditzakegu. Kultura-ereduak, sinbolo-sistemak dira. Sistema sinbolikoa aldakorra da.


3.G: ETNOZENTRISMOA ETA ERLATIBISMO KULTURALA 1. Komunitatea: Kontzeptu garrantzitsua, bi disziplina hauen behaketa unitatea. Oinarrizko unitate soziala da. Ikuspegi holistikoa erabili. Lurraldea, gizatalde batek sozialki eraiki duen espazioa. Espazioa, zonalde geografiko baten ezaugarri fisikoak adierazteko erabiltzen dugu eta lurraldea edo tokia, berriz, bertako ezaugarri kulturalak adierazteko. Erlazio multzoen emaitza da. Lurraldearen arteko erlazio dialektikoa: komunitate gehienetan lurraldekiko identifikazio osoa (komunitate mapatzea). Talde kohesioa ere berresten da. Komunitate kideak diren zihurtatzeko hainbat ekintza antolatzen dira. Talde kohesioaren berrespenak komunitatearen jarraikortasuna indartzeko balio du. Komunitatearen giza harremanak bereziak dira, berezko izaera dutenak. Partaide izatearen sentimendua eta konpartitutako nortasuna. Sentimendu hau komunean duten tradizio eta herentzia sozial batetik dator. Tokiko sinboloak (ikurrina). Historikoki, antropologiak komunitate hitza gizarte primitibo edo sinplearen sinonimotzat hartu izan da. 2. Etnozentrismoa: E hitzak jarrera mota bat izendatzeko erabiltzen du antropologiak. Kultura baten arauak, balioak, pentsamoldeak, etb. Gure kultura egokia eta aukeretan onena dela pentsatzen datza, kultura propioari gainontzekoei baino balio handiagoa emanez, bestea gure kulturatik ebastea. Jarrera unibertsala da (gizakiak, onak, osoak). Toki guztietako norbanakoek nahiz gizataldek uste dute beraien azalpen, gure eredutik aldentzen den jarrera azpikoa eta basatia iruditzen zaigu. Norberaren kultura erreferentzia baliotzat. Gu/bestea oinarrizko dikotomia honekin jarraituz, beste kulturak gutxiago direla sinestea dakar. Aurreiritzi etnozentrikoetatik dator arau zientifiko etnozentrikoa deritzona. Metodo antropologikoa oso lagungarria izan daiteke etnozentrismotik aldentzeko. Diziplina antropologikoan etnozentrismoaz ohartu eta salatu zuen lehenengo antropologoa Bronislav Malinowski izan zen XX. mendean. Norberaren nortasun indibiduala eta taldekoa eraikitzeko, gu eta bestea azpimarratzen da. “Bestea” beti izan da kategoria analitiko garrantzitsua. Askotan antropologoaren lana “bestea” aztertzea da. Lan egiteak, jarrera behatzaile izatea eta norberaren izaera eta kulturarekin kritikoak izaten jakitea dakar. 3. Erlatibismo kulturala: (“bestearen” lekuan jartzea da). XIX. mendean antropologia akademikoa sortu zenetik, etnozentrismoa izan zen lehen antropologoek buruturiko akatsik larriena kulturen ikerketan. Jarrera etnozentrista, “beste” kulturetan hezitako pertsonen jokamoldeak eta sineskerak ikertzailearen balore kulturalen arabera aztertzean eta epaitzea da. Erlatibismo kulturala printzipio teoriko eta metodologikoa sortu zen. Honen arabera, kultura bakoitza bere aru eta baloreen arabera ulertu behar da. Erlatibismo kulturala antropologiak proposatutako jarrera eta irizpide metodologikoa da, ikerketa etnozentristen aurreiritziengandik babesten gaituena. Kontzeptu hau Franz Boas. Muturreko interpretazio erlatibistaren arabera, ez da existitzen inolako ezaugarri unibertsalik. Aniztasun kulturala errealitate bat da gaur egun eta kultura bat ez dela beste kultura bat baino hobea onartzen ikasi behar dugu.


4.G: POBREZIA ETA BAZTERKETA SOZIALA: XIX. mendean, ezberdintasun sozialaz hitz egiten hasi zen gizarteko hainbat sektorek bizi zuten ezberdintasun egoerari buruz hitz egiteko. Gogoeta eta hausnarketa hauek emakumeek eta pertsona beltzek bizi zuten egoeraren hausnarketatik hasi ziren. Azaldutako prozesuak ez daude faktore bakar baten menpe, baina prozesu bakoitzean faktore batzuk gailentzen dira: -Bazterketa: faktore ekonomikoak, merkaturako sarrera eta espazioaren antolamendua. -Diskriminazioa: botere faktoreak, berdintasun printzipioaren haustea. -Segregazio edo bereizketa: kultur eta etnia faktoreak. Estatu Batuetan errealitatearen analisiaren saiakera garrantzitsuak sortzen hasi ziren. Robert Park Chicago Eskola fundatu zuen. Bere inguruko errealitate sozialak sortu zion interesa. Talde hauen marjinazioa lurralde, ekonomi zein kultura fragmentazioagatik ematen ziren. Ezaugarri soziokultural bereziak dituzten talde minoritarioak gizarte dominantetik at bizi dira. Chicagoko eskola eta Pobreziaren Kulturarenak errealitatearen analisirako ikerketa etnografiko ugari egin zituzten. Biak XVIII. mendean Europan pobreziaren inguruko teoria handietan oinarritzen dira. Pobreziaren teoriaren arabera, pobreek garatzen ari zen merkatu ekonomiara egokitzeko arazoak zituzten pertsonak ziren. Chicagoko eskola: 1920. hamarkadan Robert Park. Gizarte hegemonikora egokitzeko eta integratzeko arazoak dituzten subjektu multzoen inguruan hausnartzen hasi ziren. Hiri espazioan arreta handia. Korronte honen arabera, hiri berrantolaketak norbanako eta gizataldeen integrazioa bidera dezake. Espazioaren berrantolaketak espazio marjinalen osasungarritasun ezaren inguruko eztabaidari konponbidea ematen dio. C.E. lehen aldiz antropologia eta soziologiaren arteko banaketa egin. Beste ekarpen garrantzitsua, guetto kontzeptua izan zen (eduki soziokulturala eta espaziala). Pobreziaren Kulturaren Eskola: C.E. aipatutako hainbat ideiekin jarraitzeko asmoarekin baina baita honen muga teorikoak gainditu nahiarekin ere. Aldaketa soziala ahalbidetu zituzten ezaugarriak: 1920. hamarkadan ONGIZATE ESTATUA garatu. Lan munduan aldaketa handiak ematen dira sindikatuak taylorismo izeneko lan prozesua onartzen dutenean. Pertsona guztientzako oinarrizko soldata. Industrian inbertsioa egitea. Pobrezia eta marjinazioa desagerrarazteko ahalmena dago, baina ez da gertatzen. Ezaugarri ekonomikoei gehitu behar zaie momentu historiko honetan gizartearen osaketa multietniko berriak sortzen dituen aldaketak. Teoria kritikoa: -Lanaren banaketa internazional berria. -Gizarte garatuen desindustrializazioa. -Hirugarren sektorearen zabalkuntza azkarra. -Hegoaldeko industrializazioa eta metropolizazioa. Lan prozesuen segmentazioa eta berregituraketa prozesua, Ongizate Estatuaren galera azkarra ekarri.

Deskargatu

PDF Word HTML