Gizarte Zientzietako Oinarrizko Kontzeptuak eta Prozesuak

Psikologia eta soziologia2,71 KB

Adimena

Adimena bizitzako eguneroko beharrak osatzeko, natura aldatzeko eta tresna berriak erabiltzeko gaitasuna da.

Zentzu Zabalean

Gaitasun hau animalia batzuek ere badute, adibidez, txinpantzeek.

Zentzu Hertsian

Gauzak errealitatetzat hartzeko, zeinuak sinbolo bihurtzeko eta ideia konplexu eta abstraktuak sortzeko gaitasuna da. Gaitasun hau gizakiok bakarrik dugu.

Birsozializazioa

Birsozializazioa beti gertatzen ez den etapa bat da. Gizartean aldaketa handiak daudenean gertatzen da, edo gizartez aldatu gabe ere. Beste kultura bat bereganatzen da, eta horrek aldaketa eta egoera berriak dakartza.

Bi baldintza daude birsozializazioa gertatzeko:

  1. Momentu horretarainoko ikuspegiak bertan behera uztea.
  2. Identifikazio berri bat sortzea.

Nor Bere Baitan Biltzea

Nor bere baitan biltzea norberaren barnean sortzen da, proiektuak eta ideiak planifikatuz. Azken finean, norberaren barnean sortzen da, gogoeta eginez, norberaren buruan galderak planteatuz, gauza batean kontzentratuz eta ingurukoa alde batera utziz. Gizakiok egin dezakegu, giza kontzientzia baitugulako: intimitatea, askatasuna eta adimena.

Tradizioa

Tradizioa sozializazio-prozesuaren bidez, aurreko belaunaldietatik iritsi zaigun errealitatean egoteko modu bat da; ingurunea interpretatzeko, eta interpretazio honen arabera, moldatzeko modu jakin bat. Beraz, tradizioa gure aurrekoek landu eta guk gaur egun jaso dugun hori da, atzetik dakarguna.

Hainbat ezaugarri ditu:

  • Aginpe mota bat da, mugatua eta baldintzatzen gaituena.
  • Gizakiaren autodeterminazioaren, aurrerapenaren eta arrazoimenaren kontra doa.
  • Jakinduria eskerga, ordainezina.
  • Tradizioak bizirik irauteko, beharrezkoa da hura onartzea.

Sozializazioa

Sozializazioaren bidez, gizabanako bakoitzak bere gizarteko kultura bereganatzen du, bere identitatea garatzen du eta pertsona bihurtzen da. Bizitza osoa ematen dugu sozializatzen, baina etapa hauek bereizi ditzakegu:

  • LMZ (Lehen Mailako Sozializazioa): Haurtzaroa.
  • BMZ (Bigarren Mailako Sozializazioa): Nerabezarotik aurrera.
  • Birsozializazioa: Beti gertatzen ez den prozesua.

Kontrakultura

Kultura nagusiaren kontrako mugimenduei kontrakultura esaten zaie, hau da, kultura eta gizarte alternatiboak.

Bi mota daude:

  • Hiri tribuak:

    Rockerrak, punkiak, skinheadak… Idolo edo lider baten inguruan biltzen dira.
  • Gizarteari erasotzen dioten taldeak:

    Gaizkile taldeak dira.

Deskargatu

PDF Word HTML