Giza Zentzumenak eta Nerbio-Sistema: Egitura eta Funtzioak
Giza Zentzumenak
Usaimena
Zentzumen honekin aireko substantzien edo ahoan ditugun jakien estimuluak hautematen ditugu.
Organoak
- Sudur-hobiak: Airea sartzeko zuloak. Aho-barrunbearekin konektatuta dago.
- Hezur turbinalak: Sudur-hobien paretetan dauden inbaginazioak dira.
- Usainmen-mukosa: Hezur turbinalen paretak estaltzen dituen mukosa da.
Usaina Hautemateko Prozesua
- Aireko substantzia partikulak arnasten ditugu, eta sudur-hobietan sartzen dira.
- Usainmen-mukosako errezeptoreak ukitzen dituzte.
- Substantzia horiek errezeptoreak ukitzen dituztenean, nerbio-bulkada bat bideratzen da nerbio-zentroetara.
Dastamena
Zapore hauek hautematen ditugu: gozoa, gazia, garratza eta mingotsa.
Atalak
- Dastamen-papilak: Mihiaren inbaginazioak dira.
- Dastamen-botoiak: Egitura hauetan dastamenaren errezeptoreak daude.
Zaporeak Hautemateko Prozesua
Ahoan sartzen diren substantziak listuan disolbatu eta dastamen-papilak eta -botoiak ukitzen dituzte. Ondoren, papiletan eta botoietan sortzen den nerbio-bulkada nerbio-zentroetara iristen da.
Ukimena
Ukitzen ditugun gauzen forma, tenperatura eta abar ukimenaren bitartez ezagutzen ditugu. Ukimena gorputz osoko azalean daukagu.
Azalaren Geruzak (3)
- Epidermisa: Kanpoaldeko geruza da, ehun epitelialez osatuta. Bertan daude mina hautematen duten errezeptoreak.
- Dermisa: Erdialdeko geruza da, ehun konektiboz, muskulu-ehunez, kapilarrez eta guruinez osatuta dago. Bertan tenperatura, presioa eta ukituak hautematen dituzten errezeptoreak daude.
- Hipodermisa: Lodiera aldakorreko gantz-ehun geruza batez eta ehun konektibodun beste geruza batez osatuta dago. Organoak eta inguruko ehunak azalarekin konektatzen ditu.
Nerbio-Sistema
Zentzumen-organoek eta barne-errezeptoreek hautemandako estimuluak aztertzen ditu, dagokion erantzuna prestatzeko. Nerbio-bulkada neuronek eratu eta transmititzen dute.
Neuronaren Atalak (3)
- Neurona-gorputza: Atal handiena, nukleo eta zitoplasmaren zatirik zabalena hartzen dituelako.
- Dendritak: Neuronaren gorputzetik ateratzen diren adarkadura laburrak.
- Axoia: Dendritak baino luzeagoak eta adarkadura urriagoak diren luzakinak dira.
Nerbio-Bulkada Transmititzeko Prozesua (Sinapsia)
- Nerbio-bulkadak sinapsiaurreko neurona zeharkatzen du, dendritetatik axoiaren muturreraino.
- Nerbio-bulkaden ondorioz, sinapsiarteko gunean neurotransmisoreak askatzen dira.
- Neurotransmisoreak, espazio hori zeharkatuta, sinapsiaosteko neuronaren dendritei lotzen zaizkie.
Gai Grisa eta Gai Zuria
- Gai grisa: Neurona-gorputzak pilatzen diren eremua (kanpoaldean).
- Gai zuria: Axoiak sortatan bilduta (barrualdean).
Nerbio-Sistema Zentrala (NSZ)
Informazioa analizatu ondoren, erantzunak igortzen ditu.
Nerbio Zentroak (2)
- Entzefaloa: Garezurraren barruan dago. Atalak: Garuna, Zerebeloa eta Enbor Entzefalikoa.
- Bizkarrezur-muina: Bizkarrezurraren barruan babestuta dago. Entzefaloaren eta gorputzaren gainerako atalen arteko konexio-bidea da. Enbor entzefalikoaren luzapena da, soka mehe baten antzekoa. Barnealdean neurona-gorputzak dauzka, eta kanpoaldean, horiek inguratuz, axoiak. Oharkabeko ekintza sinpleak kontrola ditzake. Gorputzeko hainbat ataletatik datozen nerbio-bulkadak iristen dira entzefalora, edo alderantziz.
Entzefaloaren Organoak
Garuna
Organorik konplexuena da.
Garunaren Egitura
- 2 Hemisferio
- Garun-azala: Kanpoaldeko atala, tolesdura ugariz zeharkatuta dago. Garun-azala gai grisez osatua dago, gai zuriak barrualdean daude.
- Garun-zirkunboluzioak: Garunaren azalera handiagoa egiten dute.
Garun-Azaleko Eremuak
- Azal motorra: Nerbioen bidez seinaleak bidaltzen dizkie muskuluei, mugimenduak gauzatu ditzaten.
- Azal sentsoriala: Ukimenaren, tenperaturaren, minaren eta dastamenaren errezeptoreek bidalitako informazioa jasotzen dute nerbioen bidez.
- Ikusmen-azala: Begiek hautemandako estimuluak jasotzen ditu.
- Entzumen-azala: Hotsen estimuluak jasotzen ditu.
- Asoziazio-azala: Informazioa analizatzen du, eta horren araberako erantzunak prestatzen ditu.
Zerebeloa
Mugimenduen koordinazioaz eta gorputzaren jarreraz arduratzen da.
Ezaugarriak
- Garunaren azpian dago, enbor entzefalikoaren atzealdean.
- Bi hemisferio ditu eta erdian bermisa izeneko zerrenda luze bat.
- Gai grisa eta gai zuria garunean bezala kokatuta daude.
Informazio Iturriak
- Belarriko kanal erdizirkularretatik.
- Giltzaduretan dauden barne-errezeptoreetatik.
Enbor Entzefalikoa
Garunaren eta bizkarrezur-muinaren artean dago.
Bi Parte Nagusi
- Pedunkulua: Garunaren hemisferio bakoitzetik datozen bi axoi multzo dira. Arnasaren erritmoa, bihotz-taupadak eta abar kontrolatzen ditu. Eta garunera heltzen den informazioa behatzen du.
- Bizkarrezur-erraboila: Konkor moduko bat da. Gorputz guztiarekin komunikatuta dago.
Funtzioak
Arnasaren erritmoa, bihotz-taupadak, eztula, doministikua (usinak)... kontrolatzen ditu, eta garunera heltzen den informazioa behatzen du, informazio garrantzitsuena soilik pasaraziz.
Nerbio-Sistema Periferikoa (NSP)
Nerbio-sistema zentrala, zentzumen-organoak eta erantzunak gauzatzen dituzten organoak konektatzen ditu.
Nerbio Motak (2)
- Nerbio sentsoriala: Sentimen-neuronez osatuta daude, eta informazioa helarazten dute zentzumen-organoetatik nerbio-sistema zentralera.
- Nerbio motorra: Neurona motorrez osatuta daude, eta nerbio-bulkadak helarazten dituzte nerbio-sistema zentraletik erantzuna gauzatu behar duten organoetaraino.
Nerbio Sareak (2)
- Nerbio-sare somatikoa: Borondatezko mugimenduak kontrolatzen ditu.
- Nerbio-sare autonomoa: Oharkabeko mugimenduak kontrolatzen ditu.
Nerbio-Sistema eta Osasuna
Anxietatea
- Kausa: Egoera zail bati aurre egiteko erantzun gisa sortzen da.
- Sintomak: Desoreka psikikotzat jo behar da: dardarak, bihotz-erritmo bizkorra, beldurra, etab.
- Tratamendua: Laguntza psikologikoa edo botikak.
Alzheimerra
- Kausa: Buruko gaitz larria da. Neuronak goizegi galtzen hasten direlako edo haien komunikazioa asaldatuta dagoelako.
- Sintomak: Oroimena eta orientazio-ahalmena galtzea, ikasteko eta informazioa gordetzeko ezintasuna, gaitasunak eta trebetasunak galtzea.
- Tratamendua: Ez dago sendatzeko tratamendurik, baina bai bizimodua hobetzeko tratamendua.