Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Arkitektura Klasikoa Eskandinavian: Aalto, Asplund eta Lewerentz

Arteak eta humanitateak6,82 KB

Klasikotasuna Aalton, Asplunden eta Lewerentz

Eskandinaviar tradizioan hiru autore garrantzitsu aurkitzen ditugu: Erik Gunnar Asplund, Alvar Aalto eta Sigurd Lewerentz.

Hiru Arkitektoen Influentziak

Hiru arkitekto hauek hainbat influentzia izan zituzten beren estiloa garatzeko. Tessenow arkitekto alemaniarra, irakaslea eta urbanista, bere Jaietarako aretoan monumentaltasun sinplea eta klasikoa adierazi zuen. Torsten Stubelius arkitektoak konposaketa klasiko eta simetrikoa erakutsi zuen, garbitasun arrazionala defendatuz. Azkenik, Terragni arkitekto italiarrak, Jainkotiar komediaren egitura espazio kateatuekin sortu zuen.

Erik Gunnar Asplund: Neoklasikotik Modernora

Erik Gunnar Asplund arkitekto suediar neoklasikoa izan zen. Eskola erromantiko nazionalistatik...

Jarraitu irakurtzen "Arkitektura Klasikoa Eskandinavian: Aalto, Asplund eta Lewerentz" »

Datu-baseen Berreskuratze-prozesuak eta Egunkariratzea

Informatika3,74 KB

Datu-baseen Berreskuratze-prozesuak

ROLLBACK prozesua

ROLLBACK (I)

  • Transakzio batek ROLLBACK egiten badu:
    • Transakzioa ez da ondo amaitu, eta bere aldaketa guztiak bertan behera gelditu behar dira.
    • Eragiketa horiek egindako aldaketak egunkarian erregistratu egin dira, ROLLBACK barne dela.
    • Transakzioa hitzartze-puntura heldu da.

ROLLBACK (II)

  • Transakzio batek ROLLBACK egin ondoren:
    • Transakzioa bertan behera gelditu da.
    • Transakzioaren eragiketen eraginak desegin egiten dira.
    • Blokeoak, bufferrak, eta abar askatzen dira.

Berreskuratze-urratsak

Urratsak (I) - UNDO

  • Transakzio batek huts egiten badu, transakzioa atzera egin behar da: aldaketak desegin (UNDO) behar dira.
    • Transakzioa ez zen egiaztatze-puntura iritsi (egunkarian ez zen COMMIT erregistratu).

Urratsak

...
Jarraitu irakurtzen "Datu-baseen Berreskuratze-prozesuak eta Egunkariratzea" »

Espainiar Estatuko Hiri Sistema

Geografia2,32 KB

Espainiar Estatuko Hiri Sistema

Irudi-mapak Espainiar estatuko gaur egungo hiri sistemaren antolaketa irudikatzen du. Estatu bateko hirien arteko erlazio-maila adierazten du, eta neurri demografikoa (biztanle-kopurua), eragin-esparrua, funtzioak eta kokapenaren araberako sailkapena agertzen du.

Karratuak, zirkuluak, lerroak eta koloreak erabiltzen dira hirien hierarkian duten papera eta loturak islatzeko.

Hirien Hierarkia

Espainiar estatuko hiriak biztanleriaren, funtzioen eta eraginaren arabera hierarkizatzen dira:

  • Metropoliak
  • Hiri ertainak
  • Hiri txikiak

Metropoliak

Madril eta Bartzelona (karratu gorriak) nazioko metropoliak dira. Madrilek du biztanle-kopururik handiena eta lotura estua du ondoko hiri ertainekin. Bartzelonak lotura handiagoa du Mediterraneoko

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiar Estatuko Hiri Sistema" »

Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak

Geografia2,96 KB

  1. ERAIKUNTZA Gunea ETA KOKAPENA

Antigua auzoa egon zen, baina hiriaren lehenengo eraikuntza gunea Urgull izan zen, beranduago inguruko hedatuko zen. Kostaldean eta Urumea ibaiaren bokalean dago, hiru hondartza ditu eta mendiz inguratuta dago.

BILAKAERA HISTORIKOA

XII. mendearen bukaeran Urgulleko gazteluaren inguruan pilatu ziren etxeak eta eraikuntza zibilak. Harresiak toki estrategikoa zela 1813ko sutearen ondoren gero berreraiki zen Trinidad kalea baino ez zen gelditu. 1863an harresiak eraitsi zituzten. 1960tik aurrera hazkunde handia izan zuen hiriak eta inguruko auzoek. Hazkunde horren ondorioz inguruko herriekin egin du topo eta Donostialdea aglomerazioa sortu da.

MORFOLOGIA

* ALDE ZAHARRA

Gune historikoa da. Sutearen ondoren berreraiki eta plano...

Jarraitu irakurtzen "Donostiaren Hiri Garapena: Historia, Morfologia eta Ondorioak" »

Protekzionismoaren Azterketa: Industria Babesteko Estrategiak

Ekonomia2,64 KB

Protekzionismoa: Gobernuek merkatuaren funtzionamenduan esku hartzen dute, atzerriko produktuen sarrera mugatuz, herrialdeko industria babesteko. Protekzionismoa esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurri multzoari. Garapen bidean dauden herrialdeetan hartzeko, gero eta agerikoa baita herrialdeen arteko banaketa: Zentro bat dago, teknologia eta zerbitzu kualifikatuak saltzen dituzten herrialde aberatsek osatua, eta periferia bat, lehen sektoreko produktuetan espezializatuta dauden eta garapen bidean dauden herrialdeek osatua. Zentroan dauden herrialdeen sarrerak gero eta handiagoak dira eta periferiako herrialdeen sarrerek behera egiten dute, merkatu horietan...

Jarraitu irakurtzen "Protekzionismoaren Azterketa: Industria Babesteko Estrategiak" »

Platon eta Marx: Gizakiaren Kontzepzioen Talka

Filosofia eta etika2,86 KB

Filosofiaren historian, pentsalari gutxik izan dute Platon (K.a. 427-347) eta Karl Marx (1818-1883) bezainbesteko eragina. Biak gizakiari buruzko teoria bat garatu zuten, ikuspuntu erabat ezberdinetatik. Platonen pentsamendua konplexua da, Mendebaldeko filosofian funtsezkoa, eta Marxen teoria, berriz, modernitatearen oinarrietako bat.

Platonen Ikuspegia: Dualismo Antropologikoa

Platon dualista antropologikoa zen. Berarentzat, gizakia materiaz eta arimaz osaturik dago:

  • Arima: Hilezkorra da eta bere sorburua jainkotiarra. Aldez aurretik ideien munduan existitzen zen, eta sentipenezko mundu honetan gorputzean kartzelaturik dago. Bere destinoa ideien mundura bueltatzea da, Ongiaren ideia kontemplatuz. Askapena lortzeko bidea ezagutzaren bitartez purifikatzea
...
Jarraitu irakurtzen "Platon eta Marx: Gizakiaren Kontzepzioen Talka" »

Gerra Hotzaren Amaiera eta Aro Berria (1976-1991)

Historia4,14 KB

Gerra Hotzaren Susperraldia eta Amaiera (1976-1991)

Sobietarren Ofentsiba

1970eko hamarkadaren erdi aldera, Ameriketako Estatu Batuen nagusitasuna ahulduta zegoen. Herrialde horretan ekonomia-egoera larria zen, petrolioaren prezioa izugarri igo zelako eta kanpo-zorra handitu zelako. Sobietar Batasuna, berriz, sendotuta zegoen, Asiako herrialde batzuetan erregimen komunistak ezarri zirelako. 1977an, SESB irismen ertaineko misil nuklearrak kokatzen hasi zen Ekialdeko Europan. Sobietarren helburua Mendebaldeko Europako herrialdeak beldurtzea zen. Sobietar Batasunak areagotu egin zuen Hirugarren Munduko mugimendu iraultzaileentzako laguntza. Erregimen marxistak ezarri ziren:

  • Afrikan: Angola, Mozambike, Etiopia.
  • Latinoamerikan: Nikaragua, El Salvador
...
Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotzaren Amaiera eta Aro Berria (1976-1991)" »

Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean

Historia6,95 KB

Euskal Herria Bigarren Errepublikan

Euskal Herria 1931n ez zen Errepublikarekin identifikatzen. Jende askok Foruen kontrako eta zentralismoaren aldeko jarrera gogorrenekin eta sektore antiklerikalekin lotzen zuen.

Euskal Herriko alderdi indartsuenak karlistak eta abertzaleak ziren. Euzko Alderdi Jeltzalea aurreko urtean, 1930ean, batu zen Bergarako biltzarrean. 1931n, bere antolaketa oso ona zen, eta 1931ko hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Abertzaleak indartsuak ziren hirietan eta herri txikietan; karlistak, berriz, indartsuagoak ziren herri txikietan. Abertzaleek indar gehiago zuten Bizkaian eta Gipuzkoan; karlistek, Nafarroan eta Araban.

1930ean, Errepublikaren aldeko ituna Donostian sinatu zen. Jarrera antiklerikalek asko ikaratu

...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herria Bigarren Errepublikan eta Gerra Zibilean" »

Errealismoa Literaturan: Ezaugarriak eta Idazle Nagusiak

Hizkuntza eta literatura6,05 KB

Errealismoa: Mugimendu Literarioa

1850etik aurrera mugimendu berri bat sortu zen, prosaren munduan nagusitu zena: errealismoa. Aldaketa honen oinarrian daude urte horietan gertatu ziren gizarte-aldaketak, korronte filosofiko berriak eta zientzian nahiz teknologian hedatu ziren aurrerapenak.

Errealismoaren Ezaugarriak

XIX. mendearen bigarren erdialdeko arkitektura, musika eta pintura baldintzatu zituen. 1850etik 1870era izan zuen mugimendu honek indarrik handiena.

  1. Zehaztasuna: Analisi zientifikoa.

  2. Behaketa irudimenaren gainetik: Hizkuntza-erregistro desberdinak.

  3. Jarrera salatzailea: Gizarte-egoera salatu nahi dute. Hiri industrial berrietako bizi-baldintzak aurkezten dituzte. Dirua, boterea eta arazo politikoak dira nobeletako gaiak.

  4. Sinesgarritasuna:

...
Jarraitu irakurtzen "Errealismoa Literaturan: Ezaugarriak eta Idazle Nagusiak" »

Kapitalaren Nazioarteratzea eta Desberdintasun Ekonomikoa

Matematika3,31 KB

Kapitalaren eta Ekonomiaren Nazioarteratzea

Nazioarteratzearen Faseak

  • 1820-XIX. mendearen amaiera: Merkantzien salerosketa.
  • XIX. mendearen amaiera-II. Mundu Gerra: Kapitalen nazioarteratzea.
  • 1950eko hamarkadatik aurrera: Jarduera produktiboaren nazioarteratzea.

Nazioarteratzearen Protagonistak

Nazioarteratze honek bi protagonista nagusi ditu: finantza sektorea eta enpresa transnazionalak (herrialde batean baino gehiagotan kokatutakoak).

Herrialde Azpigaratuen Arazo Nagusiak

  • Lazeria (miseria) egoera.
  • Elikagaien gabezia.
  • Alfabetatze eza.
  • Hazkunde demografiko nabarmena.
  • Langabezia.
  • Estatu ahulak eta korrupzioa.

Azpigarapenaren Zergatiaren Bi Ikuspuntu

Klasikoa: Rostow-en Etapen Teoria

Rostow-en ikuspuntu klasikoaren arabera, azpigarapena atzerapen bat da. Teoria...

Jarraitu irakurtzen "Kapitalaren Nazioarteratzea eta Desberdintasun Ekonomikoa" »