Protekzionismoaren Azterketa: Industria Babesteko Estrategiak
Protekzionismoa: Gobernuek merkatuaren funtzionamenduan esku hartzen dute, atzerriko produktuen sarrera mugatuz, herrialdeko industria babesteko. Protekzionismoa esaten zaio herrialde batean, herrialdeko industria babesteko helburuz, atzerriko produktuen sarrera mugatzeko hartutako neurri multzoari. Garapen bidean dauden herrialdeetan hartzeko, gero eta agerikoa baita herrialdeen arteko banaketa: Zentro bat dago, teknologia eta zerbitzu kualifikatuak saltzen dituzten herrialde aberatsek osatua, eta periferia bat, lehen sektoreko produktuetan espezializatuta dauden eta garapen bidean dauden herrialdeek osatua. Zentroan dauden herrialdeen sarrerak gero eta handiagoak dira eta periferiako herrialdeen sarrerek behera egiten dute, merkatu horietan gehiegizko eskaintza izaten delako.
Neurriak
- Interes orokorrerako estrategikotzat jotzen diren industriak babestea
- Industrializazioa eta enplegua sustatzea: Atzerriko produktuak herrialdekoekin ordezkatzea eta enpresen etekinen eta langileen soldaten bidez herrialdeko irabaziak handitzea.
- Oraingo industriak garatzea: Sortu berriak diren sektoreetan eratzen diren enpresak behar bezala babestu ezean, ez dute lortuko behar adina denbora irautea, hazteko eta atzerriko enpresekin baldintza berdinetan lehiatzeko gai izan arte irauitea.
- Diru biltzea: Herrialde bateko edo aduana lurralde bateko egintariek inportatzaileei zenbateko jakin bat kobratzea oso diru iturri garrantzitsua da.
Inportazioak Murrizteko Neurriak
- Inportazioak zergapetzea: Muga zergak, espezifikoak (zebateko finko bat) eta ad valorem (balioarekiko proportzionala).
- Inportazioak mugatzeko kuotak edo kontingenteak ezartzea: Ondasun jakin bat zenbat kantitate inporta daitekeen mugatzean datza.
- Herrialdearen barneko industriak babesteko eta hedatzeko lagungarriak diren merkataritza eta industria politikak: Herrialdeko enpresek laguntzak jasotzen dituzte.
- Mugak zergak ez diren oztopoak: Oztopoak jartzen dira baina zergak ibili gabe (burokraziak, izapide konplexuak, kalitate-arauak…).