Merkataritza Dokumentuen Zerga

Ekonomia3,09 KB

B) Merkataritza Dokumentuak

1. Egitate Zergagarria

Ganbio-letrak libratzea edo giro-funtzioa betetzen duten dokumentuen jaulkipena zergapetzen da. Zergaren xede dira:

  • a) Ganbio-letrak eta giro-funtzioa betetzen duten dokumentuak, edota letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Adibidez: txeke bat.
    Erantzukizun mugatuko elkarte batek enpresa bat sortu nahi du Europan eta dirua behar du. Akziodunak elkartu dira eta obligazioak jaulki dituzte 12 hilabeteko epearekin. Obligazio bakoitza 1000€-koa da, %4,5eko korrituarekin. Urtea amaitzean, inbertitzaileak 1000€ gehi %4,5eko korrituak jasoko ditu.
  • b) Pagareak, bonoak eta obligazioak, baldin eta 18 hilabeteko epea gainditzen ez badute.

2. Subjektu Pasiboak

a) Letren kasuan, libratzailea dago behartuta ordaintzera.

Giro-dokumentuen edo ganbio-letren ordezkoen gainean zergapetzen diren subjektu pasiboak, dokumentu horiek luzatzen dituzten pertsonak edo erakundeak dira. Adibidez: obligazioak jaulkitzen badira, Francisco Pérez SL elkartea bera izango da obligatu tributarioa. Eta obligazio horiek banku baten bidez merkatuan jartzen badira, banku hori ere erantzule solidarioa izango da.

Zergaren erantzule solidarioa izango da efektu horien kobrantzan edo negoziazioan parte hartzen duen erakundea edo pertsona.

3. Oinarri Zergagarria

33. artikulua.

33.1. Ganbio-letran, oinarri zergagarritzat giratutako zenbatekoa erabiliko da.

33.2. Ganbio-letren epemuga (bentzimendua) luzapen-datatik sei hilabetetik gorakoa denean, oinarriaren bikoitzari dagokion zerga eskatuko da. Ekitaldi edo negozio juridiko bati dagokion ganbio-letra baten ordez bi letra edo gehiago luzatuko balira, zergaren gutxitzea saihesteko, dagozkien oinarrien batura hartuko da kontuan. Ez da zatiketarik burututzat joko efektuen epemugen artean 15 egun baino gehiagoko aldea dagoenean, edo dokumentu bidez mailakatutako giroz epekako kobrantza hitzartu denean.

34. artikulua. Ganbio-letrak, derrigorrez, zenbatekoaren araberako agiri zigilatu motan egingo dira. Ganbio-letrak behar baino zenbateko txikiagoko agiri zigilatu batean eginez gero, legeak emandako eraginkortasuna galduko dute.

Ganbio-letren oinarritzat giratutako zenbatekoa hartzen da. Hala ere, ganbio-letren epemuga luzapen-datatik sei hilabetetik gorakoa denean, oinarriaren bikoitzari dagokion zerga eskatzen da. Ganbio-letrak ez diren dokumentuetan, zenbateko nominala hartzen da kontuan, eta etekin inplizituaren kasuan, itzuli behar den zenbatekoa.

Adibidez: Obligazioak jaulkitzean, oinarri zergagarria jaulkipena egin duen erakundeak itzuli beharreko zenbatekoa izango da. Obligazioak 1000€ baziren eta itzuli beharrekoa 1045€ bada, hori da oinarri zergagarria.

4. Kuota

24. artikulua.

Beste efektu batzuek (bonoak, pagareak, etab.) 0,01 € ordaintzen dute 1000 € bakoitzeko.

Deskargatu

PDF Word HTML