Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarria
Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen den Izaki Absolutua da, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza. Arima gai da egia, beharrezkoa eta aldagaitza den Jainko hori ezagutzeko, baina hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentzia errebelatua gabe. Horren froga argudio kosmologikoetan dago, hauek gizakiaren eta munduaren zorrera Jainkoa dela diote; zein argudio gnoseologikoetan, egia Jainkoaren funtsa denez eta existitzen denez, Jainkoa existitzen da, ideiak eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak baitira, egiaren antzera: “zurea, nirea edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztioi berdin eskaintzen diena”. Hau adimena baino nagusiagoa da. Jainkoak, ideia honek gizakiaren arima-adimenean ipini ditu eta adimenak ezin ditu aldatu.
Ideia eredugarriak eta betierekoak izatean oinarritzen dira eta bere funtsa dute: ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik, aldagaitzaren funtsak aldagaitzean izan behar baitu.
Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
Agustinek dio gizakiaren jakituria fedean eta arrazoian datza, eta jakituria hori lortzeko ez du balio bata edo bestea izatea, baizik eta bien arteko harmonia bat egon behar da, hau da, Agustinentzat fedearen eta arrazoimenaren arteko elkarlan bat dago: Intellige et credas, crede ut intellicas.
Egiaren edukitzea, zientziaren objektua izan aurretik, jakinduriaren objektua da, arimak behar duen lasaitasuna eta atsedena lortzeko, horrek gizakia zoriontsu bihurtzen baitu. Agustinentzat, egiaren bilaketa ez da kontenplaziozkoa bakarrik, “aktiboa” da eta ezagutzaz gain, fedea eta maitasuna dakartza, zentzumenetan bakarrik oinarritu gabe.
Gizakia errebelazioaren bidez heltzen da Jainkoarengana, eta ondoren, errebelazio hori, sinesmen hori, arrazionalizatzen da.
Hau guztia kontuan hartuta, filosofoak ez ditu arrazoimena eta fedea banatzen, hauek elkarlanean aritzen baitira kristau-egia argitzeko. Elkarlan hori hurrengo erara izaten da; hasiera batean, arrazoiak gizakiari laguntzen dio fedea lortzen. Ondoren, fede horrek arrazoia gidatzen eta argitzen du eta azkenean, arrazoiak, era berean, fedearen edukia argitzen laguntzen du.