Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

DNAren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena

Biologia2,4 KB

Itzulpena: Proteinen Sintesia

Itzulpena eukarioto zein prokariototan antzera ematen den proteinen sintesiaren azken fasea da; bertan, aminoazidoak lotura peptidikoen bidez elkartzen dira proteina bat osatzeko. Prozesu hau erribosometan gertatzen da eta RNAm (RNA mezularia) zein RNAt (RNA garraiatzailea) beharrezkoak dira.

RNAt-ek RNAm-ren kodon bakoitza (hiru basez osatua) irakurtzen du, bere osagarria den antikodona erabiliz. Horri esker, kodon bakoitzari dagokion aminoazidoa garraiatzen du, eta horiek lotura peptidikoz elkartzean lortzen da prozesuaren helburua: proteina sintetizatzea.

Transkripzioa: RNAm-ren Sintesia

Transkripzioa DNA gene baten osagarria den RNA mezulariaren sintesi-prozesua da. Prozesu anabolikoa da, energia kontsumitzen duelako,...

Jarraitu irakurtzen "DNAren Erreplikazioa, Transkripzioa eta Itzulpena" »

Filosofia Klasikoa: Sofistak, Platon, Sokrates eta Agustin

Filosofia eta etika10,29 KB

Sofistak: Erretorika eta Erlatibismoa

Hiritarrek asanbladetan parte hartzeko eskubideak ondo hitz egiteko premia sortu zuen. Horrek arrakasta izateko gaitasunak (arrazoitzen jakitea, iritziak defendatzea, tribunalen aurrean argudio onak erabiltzea) eskatzen zituen.

Horretarako sortu ziren sofistak, pertsona kultu eta jakintsuak, honako hauek irakasten zituztenak (diruaren truke):

  • Erretorika, oratoria eta pertuasioa.
  • Garrantzitsuagoa zen publikoa konbentzitzea egia bera baino.

Pentsamenduaren ezaugarriak

  • Arazoak kuestionatu, dudak sortu, dena kolokan jarri.
  • Legearen, moralaren eta jainkoaren aurrean eszeptikoak ziren.
  • Erlatibismo epistemologikoa: Ezin da ezer ziurtatu; egia erlatiboa da, eta edozein iritzi defendagarria da. Hau etikan eta politikan
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofia Klasikoa: Sofistak, Platon, Sokrates eta Agustin" »

Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Filosofia eta etika4,2 KB

Tomas Akinokoa: Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak

Erdi Aroan Jainkoaren existentzia frogatzen saiatu ziren kristau-pentsalari ugari, horien artean Tomas Akinokoa. Akinokoak Aristotelesengandik hartzen ditu bere izakiari buruzko teoria garrantzitsuenak, kristautasunaren ikuspuntua emanez: errealitatean ematen den mugimendu ororen funtsa Jainkoa da. Tomas Akinokoaren Jainkoaren existentziari buruzko azalpenak filosofia klasikoaren eredutzat hartu dira, azalpen osoenak eta sistematizatuenak baitira. Summa Theologiæ liburuan azaltzen ditu Jainkoaren existentzia frogatzeko eskema jakin bat jarraitzen duten bost ibilbide. Eskema honako hau da:

  • Abiapuntua: esperientzia datu bat, errealitatean, gauzetan hauteman dezakegun zerbait (mugimendua,
...
Jarraitu irakurtzen "Tomas Akinokoaren Jainkoaren Existentziaren Bost Ibilbideak" »

Pentsamenduaren Garapena eta Kontzeptuen Ulermena Haurrengan

Psikologia eta soziologia2,65 KB

Pentsamendu Logikoaren Gaitasunak

  • Analizatzeko gaitasuna
  • Kausalitatea: Fenomeno batzuk zergatik gertatzen diren ulertzea, funtsezko eta bigarren mailako kausak sailkatuz.
  • Sailkapenak egiteko gaitasuna
  • Hipotesiak egiteko gaitasuna
  • Erlazionatzeko gaitasuna
  • Deskribatu, alderatu, behatu, sintesiak egin eta adierazteko gaitasuna

Pentsamendu logikoa garatzeko, pentsamenduaren zenbait ezaugarrik errealitatearen ulermena oztopatu dezakete.

Haur Pentsamenduaren Ezaugarriak (6)

Egozentrismoa

Kanpoko mundua norbere barne-mundutik bereizteko zailtasuna da. Egozentrismoak eragina du haurrak munduaz duen irudikapenean.

Zentratzea

Haurrak duen joera da errealitatearen alderdi bakar bat aukeratu eta kontuan izateko, ikuspuntu desberdinak koordinatzeko edo objektu baten...

Jarraitu irakurtzen "Pentsamenduaren Garapena eta Kontzeptuen Ulermena Haurrengan" »

Uraren Propietate Fisiko-Kimikoak eta Funtzio Biologikoak

Kimika2,3 KB

Uraren propietateak eta funtzio biologikoak

Urak propietate eta funtzio ugari ditu:

Disolbagarritasuna

Urak ondo disolbatzen ditu substantzia polarrak. Substantzia ez-polarrek edo hidrofobikoek elkartzeko joera dute eta pasarteak sortzen dituzte urarekin. Disolbatzaile gisa, urak honako hau ahalbidetzen du:

  • Disolbatuta dauden substantziak garraiatzea eta barreiatzea.
  • Mintzak sortzea.
  • Erreakzio metabolikoak gertatzea.

Kohesioa eta atxikidura

Kohesioa molekula berdinen arteko loturak sortzeko gaitasuna da; atxikidura, berriz, molekula desberdinen artean loturak sortzeko gaitasuna. Hidrogeno-loturei esker, uretan kohesioa eta atxikidura beste likido batzuenak baino handiagoak dira, eta garrantzitsuak dira:

  • Landareetan, kapilaritatez izerdia garraiatzeko.
...
Jarraitu irakurtzen "Uraren Propietate Fisiko-Kimikoak eta Funtzio Biologikoak" »

Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Funtzioak eta Iturriak

Zuzenbidea2,97 KB

Zuzenbidea Definitu

Gizartean bizi ahal izateko arau multzoa da zuzenbidea. Justizia printzipioetan oinarrituta dago eta moralarekin zerikusia du.

Zuzenbidearen Funtzioak

  • Interes gatazken konponbideak eman.
  • Bizitza soziala bideratu.
  • Estatuaren boterea edo indarra mugatu.

Zuzenbide Publikoaren Barruan Dauden Zuzenbideak

  1. Zuzenbide Konstituzionala: Konstituzioa eta autonomia estatutuak arautzen ditu.
  2. Zuzenbide Administratiboa: Estatuen eta administrazio publikoen antolaketaz eta funtzionamenduaz arduratzen da. Hemen ere administrazio eta partikularren arteko harremanak arautzen dira.
  3. Zuzenbide Finantzarioa: Ogasun publikoan baliabideak antolatzen ditu. Dirua nondik lortu eta zertan inbertitu arautzen du.
  4. Zigor Zuzenbidea: Arau multzo bat da, non estatuari
...
Jarraitu irakurtzen "Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Funtzioak eta Iturriak" »

Musika barrokoa: forma musikal nagusiak eta ezaugarriak

Musika2,58 KB

Oratorio

Oratorio: Ahots eta instrumentuetarako konposizio erlijiosoa da. Bibliako testuan oinarritzen da eta zati liriko eta dramatikoak ditu, operaren antzekoa da, baina hemen ez dago antzezpenik. Narratzaileak errezitatibo-forma erabiliz ekintza kontatzen du.

Kantata

Kantata: Oratorio motz bat dirudi; bakarlari bat edo gehiago musika-instrumentuekin lagunduta drama motza abesten da. Profanoa edo erlijiosoa izan daiteke. Alemanian, kantata erlijiosoa landu zen, Erreformaren kantuari loturik.

Pasioa

Pasioa: Ebanjelioan oinarrituta, Jesu Kristoren heriotza eta pasioa kontatzen ditu. Interludioak, errezitatiboak, ariak eta koruak ditu. Narratzailearen papera ebanjelistak betetzen du; hark errezitatibo bidez gertakizun guztiak kontatzen ditu. Jatorria...

Jarraitu irakurtzen "Musika barrokoa: forma musikal nagusiak eta ezaugarriak" »

Geografia eta Klimatologia: Ariketak eta Didaktika

Gizarte zientziak2,34 KB

1. Lurraren mugimenduak eta ondorioak

  • 1. Nola dago lurraren ardatza, bertikala ala inklinatua? Zer ondorio ditu horrek? Esplika ezazu grafiko baten bidez.
  • 4. Zeintzuk dira errotazioaren ondorioak?
  • 5. Esplika ezazu solstizioa (negukoa, udakoa) edo ekinozioa. Grafikoa egin.
  • 6. Zein da urtaroen alderantzizketaren zergatia?
  • 8. Translazio mugimendua: adierazi grafiko batean eguzkia, lurra lau jarrera nagusietan, ardatza, ekuadorea, tropikoak eta poloak. Marraztu eguzkiaren izpiak eta argiztapen zirkulua.
  • 9. Translazio mugimenduaren azalpena: zer gertatzen da Lur planetan abenduaren 21ean?

2. Koordenatu geografikoak eta orientazioa

  • 10. Zeintzuk dira koordenatu geografikoak? Defini itzazu.
  • 13. Zein norabidetan mugitzen dira eguzkiak eragindako itzalak? Grafikoa
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Klimatologia: Ariketak eta Didaktika" »

Desberdintasuna, Generoa eta Boterea: Teoria eta Praktika

Beste ikasgaiak3,63 KB

Natura, Kultura eta Desberdintasuna

Desberdintasuna ez da ekonomikoa bakarrik; dimentsio ekonomikoaz gain, kapital kultural, sozial eta sinbolikoaren bidez eratzen da, Bourdieu-ren eskeman bezala. Sinbolismoak (ritualak, hizkuntza, objektuak eta espazioak) “normaltzat” aurkezten ditu hierarkiak, eta horrela boterea ikusezinez legitimatzen da eta belaunaldiz belaunaldi erreproduzitzen da.

Patriarkatua Botere Sistema Gisa

Patriarkatua ez da konstante biologikoa, baizik eta praktiketan oinarritutako sistema kultural eta historikoa da. Honako hauek eusten dute:

  • Lanaren banaketa sexuala.
  • Soldata arrakalak.
  • Arau sozial eta sinbolikoak.

Erlijioak, hezkuntzak, hizkuntzak eta iruditeria mediatikoak emakumeen mendekotasuna naturalizatzen dute, baina feminismoak...

Jarraitu irakurtzen "Desberdintasuna, Generoa eta Boterea: Teoria eta Praktika" »

Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Mota eta Funtzioak

Beste ikasgaiak2,51 KB

Zer da Zuzenbidea?

Zuzenbidea gizartean bizikidetza ordenatzen duten arau juridikoen multzoa da.

Zuzenbide Objektiboa eta Subjektiboa

  • Zuzenbide Objektiboa: Estatuak ezarritako arau juridikoen multzoa da, guztiontzat baliagarria.
  • Zuzenbide Subjektiboa: Pertsonak zuzenbide objektiboan oinarrituta dituen eskubide konkretuak dira.

Zuzenbidearen Esanahia

Zuzenbideak hainbat esanahi har ditzake:

Eskubidea Gaitasun Gisa (Zuzenbide Subjektiboa)

Pertsona bakoitzak zerbait egiteko edo besteei eskatzeko duen ahalmena da.

Zuzenbidea Arau Gisa (Zuzenbide Objektiboa)

Gizartea antolatu eta ordenatzeko arauen multzoa da.

Zuzenbidea Ezagutza Zientifiko Gisa (Zientzia Juridikoa)

Zuzenbidea aztertzen duen diziplina akademikoa da.

Zuzenbidea Justiziaren Ideal Gisa (Zuzenbide

...
Jarraitu irakurtzen "Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Mota eta Funtzioak" »