Zuzenbidearen Oinarriak: Definizioa, Funtzioak eta Iturriak
Zuzenbidea Definitu
Gizartean bizi ahal izateko arau multzoa da zuzenbidea. Justizia printzipioetan oinarrituta dago eta moralarekin zerikusia du.
Zuzenbidearen Funtzioak
- Interes gatazken konponbideak eman.
- Bizitza soziala bideratu.
- Estatuaren boterea edo indarra mugatu.
Zuzenbide Publikoaren Barruan Dauden Zuzenbideak
- Zuzenbide Konstituzionala: Konstituzioa eta autonomia estatutuak arautzen ditu.
- Zuzenbide Administratiboa: Estatuen eta administrazio publikoen antolaketaz eta funtzionamenduaz arduratzen da. Hemen ere administrazio eta partikularren arteko harremanak arautzen dira.
- Zuzenbide Finantzarioa: Ogasun publikoan baliabideak antolatzen ditu. Dirua nondik lortu eta zertan inbertitu arautzen du.
- Zigor Zuzenbidea: Arau multzo bat da, non estatuari ematen zaion ahalmena zehapenak jartzeko falta edo delitu bat egin ondoren.
- Zuzenbide Prozesala: Auzitegien antolamendua, funtzioak eta abar arautzen ditu.
Zuzeneko Iturri Subsidiarioak
- Ohitura: Gizartean sarritan errepikatzen den usadioa, erkidegoak betebeharrezkotzat jotzen duena.
- Zuzenbidearen Printzipio Orokorrak: Ordenamendu juridikoa egiteko kontuan hartzen diren idatzirik gabeko ideiak dira.
Zeharkako Iturriak
- Nazioarteko Ituna: Espainia eta beste estatu batekin edo hainbat estatuekin egindako akordioa.
- Jurisprudentzia: Auzitegi Gorenak antzeko kasuetan emandako epaiek osatzen duten zuzenbide irizpidea.
Zuzenbidearen Bi Ezaugarri Nagusiak
- Aginduzkoa edo Derrigorrezkoa: Ez da aholku bat, baizik eta denok bete behar ditugun arau multzoa da.
- Kojarduera: Arau bat betetzen ez duenari dagokion zehapena jarriko diote.
Zuzenbide Pribatuaren Barruan Dauden Zuzenbideak
- Zuzenbide Zibila: Partikularren arteko harremanak arautzen ditu.
- Zuzenbide Merkantila: Enpresarien arteko edo enpresarioaren eta bezeroaren arteko harremanak arautzen ditu.
- Lan Zuzenbidea: Enpresaburuaren eta langilearen arteko harremanak arautzen ditu.
Lege Berriak Sortu edo Aldatzeko Proposamenak
- Lege Proposamena: Kongresuak eta Senatuak egin dezakete.
- Lege Proiektua: Gobernuak egin dezake.
Lege Dekretua Definitu
Premiazko egoeretan eta beharrizan larria dagoenean, gobernuak behin-behineko arauak onar ditzake, lege dekretu izena hartuko dutelarik.
Arau Juridikoak Nahitaezkotasun Graduaren Arabera
- Aginduzkoa: Derrigorrez bete behar direnak.
- Dispositiboa: Arauan agertzen den jokaeraz gain, beste jokaerak ere onartzen dituzten arauak dira.