Literatur mugimendu nagusiak (Erromantizismoa eta besteak)
Literatur mugimendu nagusiak
Taula honetan hainbat mugimendu literarioren ezaugarri nagusiak eta ordezkariak agertzen dira.
Erromantizismoa | Sinbolismoa | Poesia soziala | Abangoardia | Surrealismoa |
|---|---|---|---|---|
Erromantizismoak gizabanakoaren banakotasuna eta nagusitasuna predikatzen du; haren nortasuna, bereizitasuna eta bakartasuna gora aldarrikatzen. | Bertsolaritzaren mugetatik aldentzen dira eta poesia kultua egin nahi dute. | Francoren diktadurapean sortutako errealitateari kritika egin nahi zioten idazle, eleberrigile eta poeta talde bat; egoera sozial eta politikoa salatzeko. | Gizartearen molde estetikoak aldatu nahi dituzte. | Gizakiaren kezka existentziala berreskuratu zuten. |
Gai orokor gogokoenak maitasuna eta izadia dira. | Hizkuntza maila jasoagoa erabiltzen dute, herrikoietik aldenduz. | Salaketa-literatura da. Bi helburu:
| Artea jolastzat hartzen dute. Itxura tipografikoa eta esperimentazioa erabiltzen dituzte. | Idazleak birpentsatu gabe sortu eta idatzi behar zuen; inkonszientean duena bere horretan azaldu behar du. |
Izadiaren mirespenarekin gizabanakoak babesa eta lasaitasuna bilatzen du. | Olerkiei musikaltasuna eman nahi izan zien. | Hizkuntza sinplea; helburua biztanleriak ulertzea zen. | Poesia sentimentalari uko egiten diote; nortasunaren agerpenak barregarriak suertatzen zaizkie. | Lotura logikoei ihes egiten diete, metaforak eta irudiak pilatuz. |
Bertsolaritzaren mugan mugitzen dira olerkariak. | Heriotzarrekiko larridura bizi dute. | Gaiak: aberastasunaren banaketa desorekatua, marjinazio soziala, gudaren oroimena, bizitza eta laneko egoera gogorrak, etsipena, bakardadea… | Gaia: gizakiaren askatasuna da, batik bat. | |
Abertzaletasunaren, izadiarekiko mirespenaren, pertsonaren sentimenduen eta gaien dramatikoen zabalpena agertzen da. | Abertzaletasuna presente dute eta euskararekiko kezka azaltzen dute. | |||
Erromantikoek iraganera, eta batez ere Erdi Aroara, jotzen dute beren eredu, gertaeren kokaleku eta iruditeriaren bila. | Sinboloak eta metaforak erabiltzen dituzte. | |||
Bilintx, Etxahun, J. M. Iparragirre eta Elizanburu | Lauaxeta, Lizardi eta Lete | Gabriel Aresti, Bitoriano Gandiaga | Joxe Antonio Artze | Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia |