Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hozteko Makinak eta Bero-Ponpak: Osaera eta Zikloak

Teknologia2,49 KB

Osaera

Hozteko makina erabilienak konpresiozkoak dira eta oinarrizko lau elementuz osatuta daude: konpresorea, kondentsadorea, hedapen-sistema eta lurrungailua.

Konpresorea

Fluido frigorigenoa lurrin-egoeran konprimitu egiten da. Hau egiteko, konpresorea motor elektriko batez eragiten da, eta horri W energia jakin bat eman behar zaio.

Kondentsadorea

Hemen fluido frigorigenoa hozketaren bidez likido bihurtzen da. Egoera honetan Q1 kaloria askatzen da.

Hedapen-sistema

Fluidoaren presioa txikiagotu egiten da, lurrungailuaren presiora egokitu arte.

Lurrungailua

Hemen lurrundu egiten da fluido frigorigenoa. Egoera-aldaketa hau egiteko, Q2 bero-kantitatea hartzen du ingurutik, elementuaren hozketa gertatzen delarik. Hozte-ganbaratik beroa hartzerakoan, ganbara...

Jarraitu irakurtzen "Hozteko Makinak eta Bero-Ponpak: Osaera eta Zikloak" »

Merkaturatze-sistema eta merkatuaren oinarrizko kontzeptuak

Ekonomia3,34 KB

Merkaturatze-sistema eta merkatu kontzeptuak

1. Zer da merkaturatze-sistema (marketing)?

Produktu bukatuak diru-sarreretan bihurtzen duen prozesuari merkaturatze-sistema (marketing) deitzen zaio. Prozesuaren azken etapa da, eta osagai nagusiak honako hauek dira: hornikuntza – ekoizpena – salmenta.

2. Zer da merkatuak? Zein merkatu mota daude?

Merkatua behar dituzten pertsona multzo bat da, eta horiek erosteko ahalmena eta prestasuna badituzte. Testuinguru hori kontuan hartuta, merkatu orokorraren barruan zein den iritsi nahi den merkatu-helburua aztertu behar da. Merkatu motak, adibidez:

  • Merkatu potentziala
  • Merkatu erreala

3. Enpresaren jarduera komertzialean inguruneak dituen eragina

Enpresaren jarduera merkatarian ingurune anitzen menpe dago....

Jarraitu irakurtzen "Merkaturatze-sistema eta merkatuaren oinarrizko kontzeptuak" »

Garapen etapak piaget

Psikologia eta soziologia7,07 KB

Afektibitatea 

Teoria eta autore asko. 

Afektibitatearen gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozio guztiak biltzen dira. 

Gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako, bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira. 

Teoria desberdinak:

  • Psikoanalisia: afektibitatea eta nortasuna lotu egiten ditu

  • Beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasuna zehazten duen alderdi bakarra, nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere. 

Emozioak 

Latinetik dator eta “astindua” edo “asaldura” esan nahi du. 

Estimuluaren ondorioz sortzen den bat-bateko erreakzio fisikoa da. Aldi baterako prozesua...

Jarraitu irakurtzen "Garapen etapak piaget" »

Gernu-Aparatuaren Asaldurak eta Gaixotasunak: Sintomak eta Definizioak

Biologia4,23 KB

Gernu-Kantitatearen Asaldurak

  • Poliuria: Gernu-kantitate handiegia kanporatzea (egunean 3000 mL baino gehiago).
  • Oliguria: Gernu-kantitate gutxi kanporatzea (egunean 100-400 mL baino gutxiago).
  • Anuria: Gernurik ez kanporatzea (egunean 50-100 mL baino gutxiago).

Gernuaren Konposizioaren Asaldurak

  • Hematuria: Gernuan odola (hematiak) agertzea.
  • Leukozituria: Leukozito asko agertzea gernuan. Kantitatea minutuko milioi bat baino handiagoa bada, Piuria deritzo.
  • Bakteriuria: Bakterioak agertzea gernuan.
  • Proteinuria: Proteinak agertzea gernuan.
  • Glukosuria: Glukosa agertzea gernuan.
  • Koluria: Bilirrubina agertzea gernuan (gernuak koñakaren kolorea hartzen du).

Mikzioaren Asaldurak

  • Disuria: Mina izatea txisa egiterakoan.
  • Enuresis: Gauean txisa egitea konturatu gabe.
...
Jarraitu irakurtzen "Gernu-Aparatuaren Asaldurak eta Gaixotasunak: Sintomak eta Definizioak" »

Giza Gorputzaren Anatomia eta Fisiologia: Oinarrizko Kontzeptuak

Biologia5,12 KB

1.1. Definizioak

  • Anatomia: Giza gorputzaren eta bere atalen forma eta egitura aztertzen dituen zientzia da.
  • Fisiologia: Giza gorputzaren eta bere atalen funtzionamendua aztertzen dituen zientzia da.
  • Patologia: Giza gorputzaren eta bere atalen gaixotasunak aztertzen dituen zientzia da.
  • Bizitza: Izaki bizidunek ondorengo funtzionamenduak bete behar dituzte:
    • Ugalketa
    • Ingurunearekin harremanak izan
    • Elikatu

1.2. Bizitzaren Antolaketa Mailak

  1. 1. maila: Atomoak (C, O, H)
  2. 2. maila: Molekulak (H2O)
  3. 3. maila: Makromolekulak
  4. 4. maila: Organulu zelularrak
  5. 5. maila: Zelula: Izaki bizidunen unitate funtzionala eta egiturazkoa, bizirik dagoena.
    • Prokariotak: Primitiboak dira, gutxi eboluzionatuak, oso sinpleak eta ez dute nukleorik.
    • Eukariotak: Bi mota daude (animali eta
...
Jarraitu irakurtzen "Giza Gorputzaren Anatomia eta Fisiologia: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Platonen Filosofia Politikoa: Intelektualismo Morala eta Estatu Ideala

Filosofia eta etika3,4 KB

Platonen Intelektualismo Morala

Intelektualismo moralaz hitz egiten du. Guztiaren kausa ongia da, hain zuzen ere, ongia zer den dakiena eta adimentsua dena, ongia egingo du. Eta ideia hau garrantzi handia dauka ideien munduan.

Iruzkina: Platon K.a. 427. urtean jaio zen filosofo atenastarra da, familia aristokratiko eta aberats batean jaiotakoa. Honek Platon saiatu zen eredu politiko perfektu bat egiten eta filosofia eta beste zientzia batzuk irakasteko eskola bat sortu zuen Atenasen: Akademia. Heldutasun garaiko liburuan (Errepublika) intelektualismo morala aurkezten du. Ongiaren ideia ezagutu gabe ezinezkoa dela ondo jokatzea defendatzen du Platonek. Alde batetik, Platonen teoriaren aldeko filosofo bat Sokrates izan zela esan dezakegu, izan...

Jarraitu irakurtzen "Platonen Filosofia Politikoa: Intelektualismo Morala eta Estatu Ideala" »

Taldeak, Gizarteratzea eta Giza Harremanak: Gida Osoa

Psikologia eta soziologia13,11 KB

Taldeak eta Gizarteratzea

Egokitu Ezin Soziala eta Gizarteratzea

Egokitu-ezinaren kontzeptua gizakia partaide den talde sozialak edo gizarteak jarritako arau sozialen hausturatzat definitzen da. Gizarteak zuzentzat daukanetik desbideratzen da. Egokitzeko arazoak dituenak, arazoak edo oztopoak izango ditu gizarteratze-prozesuan, taldetik desbideratzen baita.

Giza Taldea: Definizioa eta Ezaugarriak

Taldea bizipen-egitura kolektibo berean parte hartzen duten, elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa da. Bestalde, pertsona-multzoa bere inguruko pertsonekin eta helburu ezberdinekin elkarreragiten duten multzoa da.

Talde Motak eta Norberaren Parte-hartzea

Familia

Lehen mailako talde txikia da. Lotura afektibo estuko taldeak...

Jarraitu irakurtzen "Taldeak, Gizarteratzea eta Giza Harremanak: Gida Osoa" »

Merkatuaren, Hornitzaileen eta BEZaren Oinarriak

Ekonomia3,59 KB

1. Merkatuaren Oinarriak eta Hornitzaileak

1.1. Merkatuaren Elementuak

Merkatuak hiru elementu nagusi ditu:

  • Saltzailea
  • Eroslea
  • Produktua

Forma ugari har ditzake: leku fisikoa, Internet, edo harreman pertsonalak.

1.2. Hornitzaileak

Hornitzaileak enpresak behar dituen produktuak saltzen dizkioten beste enpresa batzuk dira.

1.3. Hornitzailearen Aukeraketa

Hornitzaileak aurkitzeko bideak:

  • Feriak
  • Telefono gidak
  • Prentsa
  • Internet

Eskaintzak baloratzeko irizpideak:

  1. Prezioa
  2. Kalitatea
  3. Konfiantza

1.4. Hornitzaileen Erregistroa eta BEZaren Kontzeptuak

BEZ (Balanza de Valor Añadido/Gehieneko Balioaren Zerga) gobernuarena da. Enpresariek zerga kobratzen dute eta azken kontsumitzaileak ordaintzen du (zerga zeharkakoa da).

BEZaren Jasandakoa eta Bildutakoa

  • Jasandako BEZa (Kengarria)
...
Jarraitu irakurtzen "Merkatuaren, Hornitzaileen eta BEZaren Oinarriak" »

Erosketak, Hornitzaileak eta BEZa: Funtzionamendua eta Kudeaketa

Ekonomia3,35 KB

1. Merkatua eta Hornitzaileak

Erosketa egin baino lehen, hornitzaile egokiena bilatu behar da. Prozesuak honako hauek hartzen ditu barne: produktuen informazioa biltzea (prezioa, kalitatea, deskontuak, ordaintzeko moduak...), baloratzea eta hornitzailea aukeratzea.

1.1. Merkatua

Produktu horren merkatua saltzaileek eta produktu bera eskatzen duten erosleek osatzen dute. Merkatuak forma ugari har ditzake: leku fisikoa, sare informatikoak, harreman pertsonalak (adibidez, Wallapop)...

1.2. Hornitzaileak

Enpresak behar dituen produktuez hornitzeko, beste zenbait enpresa behar izaten dira, produktu horiek ekoizten dituzten hornitzaileak, alegia. Hornitzaileen merkatua ikertu behar dugu: zenbat hornitzailek fabrikatzen duten guk behar dugun produktua,...

Jarraitu irakurtzen "Erosketak, Hornitzaileak eta BEZa: Funtzionamendua eta Kudeaketa" »

Motorren Kulatak, Errekuntza Ganberak eta Junturak: Galderak

Teknologia2,97 KB

Motorren Kulatak eta Errekuntza Ganberak: Oinarrizko Galderak

1. Zein da kulatak egiteko gehien erabiltzen den materiala?

Gaur egun, diesel motor txikietan eta gasolina motorretan, aluminio, silizio eta magnesioz egindako kulatak erabiltzen dira. Arinak eta bero-eroale onak direlako erabiltzen dira gehienbat.

2. Zein ezaugarri izan behar dituzte Otto motorretako errekuntza-ganberek?

  • Pizte-aldearen tarte txikia
  • Errekuntza azkarra
  • Turbulentzia altua
  • Detonazioari aurre egitea

3. Zein errekuntza-ganberak du errendimendu onena Otto motorretan?

Semiesferikoa edo hemisferikoa da. Honek errekuntzaren eragina ganberako azalera guztian berdina izatea ahalbidetzen du.

4. Deskribatu Heron motako ganbera. Zein abantaila ditu?

Heron formakoa da. Bere ezaugarria da...

Jarraitu irakurtzen "Motorren Kulatak, Errekuntza Ganberak eta Junturak: Galderak" »