Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Industria-guneen Banaketa Euskal Herrian

Geografia2,93 KB

INDUSTRIAREN KOKAPENA

Euskal Herriko eskualde industrialen ezaugarrietako bat banaketa desorekatua izatea da. Hiri industrial nagusiek triangelu bat osatzen dute (Donostia, Bilbo eta Gasteiz). Hala ere, Donostia eta Bilboren arteko lotura sendoagoa da Durangoaldea eta Deba haranak osatutako korridore industrialaren bidez. Bilbo eta Gasteiz, eta Donostia eta Gasteizen artean, berriz, hutsune bat nabari da.

Euskal Herriko Industria Gune Nagusiak

Orokorrean, Euskal Herriko industria-gune nagusiak hauek dira:

  • Bilbo Handia
  • Nerbioi itsasadarra
  • Ibaizabalgo harana
  • Debako harana
  • Urolako harana
  • Oriako harana
  • Donostialdea
  • Baionako ingurua

Bilbo Handia eta Nerbioi Itsasadarra

Guztietatik nagusia Bilbo Handia dugu. Bertako portuak eta burdin meategiak gertu egoteak...

Jarraitu irakurtzen "Industria-guneen Banaketa Euskal Herrian" »

Hirien Pizkundea Europan: XI. mendetik aurrera

Historia2,32 KB

Nekazaritzaren Garapena

XI. mendetik aurrera, Erdi Aroko gizartean aldaketa nabarmenak gertatu ziren Mendebaldeko Europan. Gerrak ugaritu eta bakea nahiz egonkortasun politikoa nagusitu ziren. Nekazaritzaren garapena handia izan zen landan, eta horri esker, uzta onak egon ziren eta jendearen elikadura hobetu zen. Horren ondorioz, biztanleria igo egin zen eta gizarte klase bat indartu zen: burgesia.

Biztanleriaren hazkundearen ondorioz, laborantza lur gehiago eta nekazaritzaren errendimendua handitu behar izan zen biztanle guztiak elikatu ahal izateko.

Biztanleria Hazkundea

Nekazaritzako ekoizpenaren hobekuntzarekin, elikadura hobetu zen. Horri esker, ez ziren hain erraz gaixotzen, bizitza luzeagoa zen eta haur gutxiago hiltzen ziren gosez. Horren...

Jarraitu irakurtzen "Hirien Pizkundea Europan: XI. mendetik aurrera" »

Isabel II.aren Erreginaldiaren Hasiera (1833-1874)

Historia4,12 KB

Liberal Eraikuntza (1833-1874): Isabel II.aren Adingabetasuna

Maria Kristina Erregordetza (1833-1843)

Lehen Gerra Karlista (1833-1839)

Gerraren hiru garai:

  • 1833-1835: Zumalakarregi Bilbon hil zen.
  • 1835-1837: Madrilgo gobernuarekin tratua txarra izan zen.
  • 1837-1839: Karlisten gainbehera; liberalek, Esparteroren gidaritzapean, Lizarra konkistatu zuten.

Euskal Herriko Karlismoaren Banaketa

Euskal lurraldeetan banaketa gertatu zen:

  • Gipuzkoa eta Bizkaia (Transakzionistak): Marotoren aldekoak.
  • Araba eta Nafarroa (Gerrarekin Jarraitu): Biak tratu baten aldekoak.

Bergarako Hitzarmena (1839): Isabel II.a erreginaren eta armadaren ordezkarien artean sinatua (Esparteroren gomendioz), Euskal Herriko foruen mantentzea agindu zuen, nahiz eta gerora ez bete.

Foruen Ezabaketa

...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erreginaldiaren Hasiera (1833-1874)" »

Industrializazioaren Gakoak: Lurrun Makina eta Garraio Iraultza

Gizarte zientziak3,24 KB

Energia eta Lurrun Makina

Energiaren eta lurrun makina asmatu aurretik, produkzioa muga oso estuetan geldituko zen. Lurrun makina asmatu eta aplikatu ezean, fabriken arteko distantzia ez zen gaindituko.

Berrikuntzarik Garrantzitsuena: Lurrun Makina

  • Ikatza erabiltzen zen, eta horrek metalurgia eta siderurgia sustatu zituen.
  • Hedapena ez zen azkarra izan hasieran, burdina eta harrikatza kantitate handiak eta teknika siderurgiko berriak behar zituztelako.
  • Ikatzak egurraren lekua hartu zuen, industrializazioaren ezaugarri nagusi bihurtuz.

Ikatza eta Burdinaren Erabilera

Industria siderurgiko berriak ikatz meatzetatik hurbil egotera behartu ziren. Horri esker, lehenengo trenbide linea sortu zen.

Britainia Handia: Munduko Lehen Industria Herria

Faktore hauek...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Gakoak: Lurrun Makina eta Garraio Iraultza" »

Lehen eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak eta Ondorioak

Frantsesa2,38 KB

1. Lehen Mundu Gerrako bandoak

Lehen Mundu Gerran bi bando nagusi borrokatu ziren:

  • Inperio Zentralak: Alemania, Austria-Hungaria, Turkia eta Bulgaria.
  • Aliatuak: Britainia Handia, Frantzia, Errusia, Italia (Aliantza Hirukoitza utzi ondoren), Estatu Batuak, Errumania eta Grezia.

2. Versaillesko Ituna

Aliatuek Alemaniari ezarritako neurri zigortzaile nagusiak hauek izan ziren:

  • Baliabide militarrak nabarmen murriztea.
  • Renania eskualdearen administrazioa galtzea.

3. 1929ko krisi ekonomikoa

  • Noiz: 1929ko urriaren 24an.
  • Non: Wall Street, New York.
  • Izena: Ostegun Beltza.

4. Faxismoaren ezaugarriak

Mussolinik sortutako faxismoaren ezaugarri nagusiak:

  • Esku-hartze ekonomikoa: Estatuak ekonomia kontrolatzen zuen herrialde autosufizientea lortzeko.
  • Totalitarismoa: Buruzagi
...
Jarraitu irakurtzen "Lehen eta Bigarren Mundu Gerra: Gakoak eta Ondorioak" »

Aseguru Motak eta Estaldurak

Ekonomia8,43 KB

1. Ustekabeko Arriskuak

  • a. Arrisku Materialak

    Ondasun ukigarrietan eragina duten arriskuak dira.

  • b. Ondare-Arriskuak

    Pertsonen ondasun ukiezinetan eragina duten arriskuak dira.

  • c. Arrisku Pertsonalak

    Arrisku hauek pertsonen bizitzan, osasunean, osotasun fisikoan edo psikikoan izango dute eragina.

2. Auto Asegurua

Auto bat gidatzeak eta edukitzeak sor ditzakeen arriskuei aurre egiteko kontratatzen da. Aseguru-produktu ezagunenetako bat da. Horren arrazoia autoentzat derrigorrezkoa dela da.

2.1. Erantzukizun Zibila

Pertsona batek autoarekin istripu bat duenean, besteen aurrean izan dezakeen erantzukizuna estalita egoteko bermea da. Auto guztiek, gutxienez, derrigorrezko erantzukizun zibila kontratatuta izan behar dute.

2.2. Gainerako Estaldurak

Estalduren...

Jarraitu irakurtzen "Aseguru Motak eta Estaldurak" »

San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Bi Hirien Filosofia

Filosofia eta etika5,72 KB

San Agustin: Izaki Absolutua eta Kontingenteak

Bi eratako izakiak bereizten ditu Agustinek: Absolutua edo Jainkoa eta hark sortutako izaki kontingenteak.

Jainkoaren existentziaren frogak

Jainkoaren izaera eta ezagutza

Jainkoa, izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona, Justua eta Aldaezina da. Arima fededunean frogatua agertzen da, arima gai baita Egia eta Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentziarik gabe. Jainkoaren existentziaren froga-saiakera ezagutzaren teoriaren ondorio zuzena da.

Existentziaren hiru argudio nagusiak

  1. Argudio gnoseologikoa: Egia existitzen denez, Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da.
  2. Argudio kosmologikoa: Kreazioak ezin dio eman gizakiari bilatzen duen zoriontasuna;
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin: Fedea, Arrazoia eta Bi Hirien Filosofia" »

Motor Termikoak: Zikloak eta Bi Aldikoak

Teknologia2,62 KB

Motorraren Ziklo Teorikoa: Carnot-en Diagrama

  1. Sarrerako ibiltartea: Nahasteak kanpoko P1 presioa du. Zilindroaren bolumena V1-etik V2-ra handitzen da.
  2. Konpresioko ibiltartea: B puntutik C puntura. Bolumena V2-tik V1-eraino murrizten da. Presioa P1-etik P2-ra handitzen da eta tenperatura T1-etik T2-ra igotzen da.
  3. Pizketa: C puntuan gertatzen da. Sistema C puntutik D puntura igarotzen da.
  4. Espantsioko ibiltartea: D puntutik E puntura. Errekuntzako gasak V2 bolumena okupatzen dute. Ondorioz, presioa P3-tik P4-ra eta tenperatura T3-tik T4-ra jaisten dira.
  5. Ihesa (lehen zatia): E puntuan, iheseko balbula ireki eta sistema E puntutik B puntura igarotzen da. Gasen presioa eta tenperatura hasierako balioetaraino jaisten dira (P1 eta T1). Motorrak Q2 kilokaloria
...
Jarraitu irakurtzen "Motor Termikoak: Zikloak eta Bi Aldikoak" »

Jolasa Historian Zehar: Teoriak eta Garapena

Psikologia eta soziologia3,37 KB

XIX. Mende Aurreko Ikuspegiak

Platon

Matematika Sagarrrekin eta Jolasak.

Irakaskuntzak balio praktikoa izan behar du.

Aristoteles

Umeak jolasaren bidez ohituko da helduen lanak egitera.

Quintiliano

Umea ez nekatzeko, prozesu hezigarria jolasaren bidez burutu behar da.

XIX. Mendeko Teoriak

Beharrari buruzko Teoria (F. Schiller)

Bi motatako jolasa bereizten ditu: fisikoa eta estetikoa.

Gehiegizko Energiari buruzko Teoria (H. Spencer)

Schiller-en teoriari oinarrituta, energia soberan jolasera bideratzen da.

Erlaxazioaren Teoria (Lazarous)

Jolasak ez du balio energia agortzeko, baizik eta berreskuratzeko.

Laburketaren Teoria (G. Stanley Hall)

Gizakiak, jolasaren bidez, arbasoen pauso guztiak ematen ditu (adibidez, urarekin jolastea).

Prestatzeko Ariketaren Teoria

...
Jarraitu irakurtzen "Jolasa Historian Zehar: Teoriak eta Garapena" »

Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa: Ondorioak eta Blokeen Sorrera

Matematika2,64 KB

Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa

Bigarren Mundu Gerraren Ondorioak

  • Demografiaren arloan: Gerran 55 milioi pertsona hil ziren, eta milioika pertsona zaurituta edo elbarrituta geratu ziren, bai militarrak, bai herritarrak. Hau, aireko bonbardaketen eta kontzentrazio esparruetan sartzearen ondorioz gertatu zen.
  • Gizarte arloan: Gerraren ankerkeriak eta egindako genozidioek krisi moral handia eta herritarrengan aztarna sakona utzi zituzten.

Mundua Bloketan Banatzea (1946-1947)

Blokeen Sorrera

Munduko gatazkak ez ziren bake konferentzien bidez amaitu. Bi superpotentzia irabazlek, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak, sistema politiko, ekonomiko eta sozial desberdinak zituztenez, horien artean gatazkak sortu ziren, mundua elkarren kontrako bi bloketan...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Hotza eta Munduaren Banaketa: Ondorioak eta Blokeen Sorrera" »