Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Kant eta Erlijioa: Arrazoiaren Mugak

Filosofia eta etika2,18 KB

Inperatibo kategorikoaren postulatuak

Arrazoi huts teorikoak ukatzen dituen ideiak Jainkoa, arima eta askatasuna dira. Ez dago ezagutza posiblerik, baina bai fede arrazionala eta segurtasun morala. Lege moralaren posibilitate-baldintzen antzera, gure nahimenaren goreneko aspirazio moduan baieztatzen ditu arrazoi praktikoak:

  • Askatasuna: Moralitatearen aurre-suposizio argiena da. Gizakiak askatasunik ez badu eta zerbaitek behartzen badu edonola jokatzen, gure jokabideaz ezin dugu judizio moralik egin. Askatasuna giza esparruan soilik gauzatzen da.
  • Arima: Bizitza honetan gure helburuak behin betiko bete ezin ditugunez, hil ondorengo bizitzaren itxaropena pizten zaigu, merezitako saria edo zigorra justiziaz erabakitzen ez delako.
  • Jainkoa: Gizakiak
...
Jarraitu irakurtzen "Kant eta Erlijioa: Arrazoiaren Mugak" »

Filosofiaren Oinarriak, Historia eta Metodoak

Filosofia eta etika5,03 KB

Filosofia eta beste jakintza arloak

Filosofia eta mitoa

  • Berdintasunak: Helburu bera; errealitatea osotasunean azaltzea.
  • Desberdintasunak: Pentsamolde desberdinak.
    • Mitoa: Pentsamolde antropomorfoa eta erakusten duen errealitatea arbitrarioa da.
    • Filosofia: Arrazoimenean oinarritzen da eta ez ditu pentsamolde mitikoaren ezaugarriak.

Filosofia eta literatura

  • Berdintasunak: Hitzaren bidez adierazten dira.
  • Desberdintasunak:
    • Literatura: Irudimenean oinarritzen da; errealitatearen imitazioa da eta alegiazko pertsonaiak eta egoerak asmatzen ditu.
    • Filosofia: Arrazoimenean oinarritzen da; argudioen bidezko erantzunak, soluzioak eta diskurtso sistematikoak sortzen ditu.

Filosofia eta erlijioa

  • Berdintasunak: Erlijioaren eta filosofiaren gai batzuk berdinak dituzte.
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Oinarriak, Historia eta Metodoak" »

Desgaitasuna duten pertsonekin komunikatzeko gida

Psikologia eta soziologia2,85 KB

Mugikortasun urriko pertsonekin komunikazioa

  • Normaltasunez hitz egin behar zaie: ez astiroago, ezta beste pertsonei baino ozenago ere.
  • Pertsonak gurpil-aulkia erabiltzen badu, bere aurpegiaren parean eta altuera berean kokatuko gara; horretarako, komenigarria izaten da esertzea.
  • Ohiko hutsegitea izaten da gurpil-aulkian doan pertsonarengana zuzendu ordez, haren laguntzaileari hitz egitea. Egokiena pertsonari zuzenean hitz egitea da.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonekin

  • Erabiltzailearekin komunikatzeko, harentzat ezagunak diren inguruneetan saiatu behar da.
  • Pertsona bere adinaren arabera tratatu behar da, baina bere ulertzeko ahalmenera egokituz: hizkuntza bakuna eta esaldi laburrak erabiliz.
  • Pertsona horien adierazpen- eta erantzun-denborak luzeagoak
...
Jarraitu irakurtzen "Desgaitasuna duten pertsonekin komunikatzeko gida" »

Enpresa: definizioa, motak eta ingurunearen eragina

Ekonomia6,51 KB

Enpresa: kontzeptua eta alderdiak

Enpresa: hainbat alderdi koordinatu: alderdi teknikoa (transformazio-ekoizpen-prozesu), finantzaria (merkatuan), giza alderdia, juridikoa, soziologikoa eta politikoa. Enpresa ikus daiteke hainbat ikuspuntutik: zuzenbidea, ekonomiaren ikuspegitik eta soziologiaz. MOTAK:

MOTAK: ekonomia-jarduera eta sektoreak

a) ekonomia-jarduera:

  • 1., 2. eta 3. sektoreak (natura, produkzio-industria, zerbitzuak — turismoa, ostalaritza…)

MOTAK: tamainaren arabera

b) tamainan oinarrituta: handiak, ertainak eta txikiak (ETE). Europar Elkarteko 2013ko direktiba baten arabera 3 irizpide:

  • Mikro — langile kop.: < 10; aktiboak: < 1.000.000 €; salmentak: < 2.000.000 €.
  • Txikia — langileak: 10–50; aktiboak: 1 M–2,85 M €;
...
Jarraitu irakurtzen "Enpresa: definizioa, motak eta ingurunearen eragina" »

Mineralak, Arrokak eta Prozesu Geologikoen Gida

Geologia2,89 KB

Mineralak eta Arrokak

Mineralak: Prozesu ez-organiko geologikoen bidez sortutako solido natural eta homogeneoak dira.

Arrokak: Mineral baten edo batzuen agregatu naturalak dira; edo, bestela, animalia-jatorriko substantzia ez-mineralen agregatuak, kontsolidatu gabeko metakinak eta fase likido lurrunkorretan daudenak.

Lurrazaleko Prozesu Dinamikoak

Lurrazalak hainbat prozesu dinamiko jasaten ditu denbora geologikoan zehar, arroka mota batzuk beste mota bat bihurtzeko:

  • Material guztiak urtuta daude (magma). Tenperatura altua dutenez, magmaren dentsitatea jaitsi eta gainazalerantz doa. Intrusio magmatikoak sortzen dira, inguruan dauden arroka solidoak zeharkatzean.
  • Magma lurrazalaren barnean poliki hozten da, plutoiak edo batolitoak eratuz.
  • Magma lurrazalaren
...
Jarraitu irakurtzen "Mineralak, Arrokak eta Prozesu Geologikoen Gida" »

Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa

Hizkuntza eta literatura2,19 KB

Etxeahun. Bizitza: Bizimodu zaila izan zuen Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak esanda, gurasoek ez zuen maite izan "edertasunez pobre nintzalako sortu". Neskame zuten neskatxarekin maintemindu zen baina gurasoek ez zuten onartzen bere aukera eta etxe aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Ezkontza behartu horrek ez zuen gauza onik ekarri, harreman eskasak eta adarrak tarteko. Etxeahun, bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen, ez zuen izan gaiak asmatu beharrik bere bizitzako gorabeherek eskaini zizkioten kantagaiak. Olerkari erromantikoa dugu, zinez, bizitza pertsonalaren harian gauzatzen baita haren ekoizpena.


Obrak: Etxekoek bere obrak erre zituzten baina herriaren oroimenari eta bertso biltzaile aspergaitzen
...
Jarraitu irakurtzen "Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa" »

Nietzscheren Bitalismoa: Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari

Filosofia eta etika5,58 KB

Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari: Bitalismoa

Sokratesetik Nietzscheren garaira, gure kultura oker egon dela esan zuen Nietzschek, bizitzaren aldaketei eta tragikotasunari izan zaion beldurrean baitago oinarriturik. Horrela, tradizio judeo-kristauetik eta platonismotik edan duen gure kulturak bizitza eta naturarekin zerikusia duen oro gaitzetsi du, zentzumenak, bulkadak eta senak zokoratuz. Honek gaixo bihurtu gaitu, dekadente, gizakiak bere burua ez den moduan ulertarazi baitu.

Moralaren Kritika

Moralak, esaterako, bulkadekin eta senekin zerikusia duen oro gaiztotzat jo du eta gizakiari ez den gizaki arrazionala eta bizitzatik at dagoena izatea exijitu dio. Honen adibide garbia da bekatuaren kontzeptua, Ongiaren ideia edota Kanten inperatibo...

Jarraitu irakurtzen "Nietzscheren Bitalismoa: Kritika Mendebaldeko Zibilizazioari" »

Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Egilea: Pablo Ignacio de Barrutia

"Gabonetako ikuskizuna" Hegoaldeko lehen antzerkia da, Gabonetan Arrasaten antzezteko idatzia. Arestik aztertu ondoren, oso interesgarritzat jo izan da, denboran lehena baita. Pablo Ignacio de Barrutia aramaioarrak, Arrasaten 1711-1752 bitartean eskribau lanetan jardun zuenak, izenpetzen du eskuizkribua. Barrutiaren lantzat jotzen da datu falta dela eta.

2.1. Obraren kokapena

Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko Europako Mendebaldeko antzerki erlijiosoen testuinguruan aztertu behar dugu. Lehen euskal teatro idatzia da, balio apartak dituelako, nahiz eta inguruko herrietan egiten zirenen antzekoa izan. J. A. Lakarrak teatro erlijioso erromanikoari buruzko azterketa egin ondoren, obra mota berekoa dela ondorioztatu...

Jarraitu irakurtzen "Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera" »

Egungo Migrazio-Fluxuen Aldaketak eta Saldoen Joerak

Geografia2,59 KB

Egungo Migrazio-Fluxuen Aldaketak

Migrazio-korronte mota berrien sorrera azaltzeko, kontuan hartu behar dira migrazio-fluxuetan izan diren aldaketa nagusiak:

1. Eskualdeen arteko migrazioek pisua galdu dute

Beste eskualde batzuetako probintzietarako migrazioek pisua galdu dute, eta horrek era askotako migrazio-saldoak eragin ditu:

  • Saldo positiboak: Beren ekonomiaren aniztasunagatik edo hirugarren sektoreko jarduerak izateagatik probintzia dinamikoenek dituzte; baita garai batean emigrazio-probintzia izanik joera hori irauli dutenek ere, inguruko probintzietako hiri handietatik ekonomia-jarduerak eta biztanleria hartzen dituztelako.
  • Saldo negatiboak: Biztanleria urria dutelako, jarduera tradizionalak gailentzen direlako, periferian daudelako eta
...
Jarraitu irakurtzen "Egungo Migrazio-Fluxuen Aldaketak eta Saldoen Joerak" »

Determinismo motak eta askatasunaren kontzeptua

Filosofia eta etika2,32 KB

Determinismo kosmologikoa: patua

  • Estoikoen ustea: “Beharrezkoa da kosmosaren ordena zein den jakitea, hartan nola jokatu jakiteko”.
  • Heraklito Efesokoaren doktrina: “Denak arrazoiren bat du”.
  • Patuaren arabera: “Den-dena halabeharrez gertatzen da” eta “gizakiak ezin du ezer egin patuaren aurka”.
  • Barneko bakea: Kanpoko zoriontasuna patuaren esku dagoela onartzea.
    • Beharrezkoa da sufrimendua eta besteen iritziak ez sentitzea (barneko askatasuna).
    • Zoriona lortzeko bide bakarra ez asaldatzea da.

Determinismo teologikoa: predestinazioa

  • Jainkoak dena baldin badaki, gauza guztiak berak determinatu dituelako da. Zergatik dira gizakiak beren ekintzen erantzule?
    • Zertara datoz bekatua, damua, barkamena eta salbamena?
    • Teologo katolikoen esanetan, giza
...
Jarraitu irakurtzen "Determinismo motak eta askatasunaren kontzeptua" »