Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen amaiera

Historia2,42 KB

1876ko uztailaren 21eko Legea

Aztergai dugun testu hau 1876ko uztailaren 21eko legearen atal bat da; beraz, lehen mailako testu historikoa da. Horrez gain, testu juridikoa eta publikoa da. Gorteek Alfontso XII.aren berrezarpenarekin eman zuten lege hau, Errestaurazioaren hasieran, hirugarren karlistaldia amaitu ondoren. Testu hau Espainiako herritar guztiei dago zuzenduta, baina Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako probintzietako herritarrei bereziki, lege honek aldaketak egiten baititu beren foru-erregimenean. Lege honen xedea probintzia horiek gainerakoekin parekatzea da.

Legearen edukia eta neurriak

Lege honek Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban autonomia fiskala eta soldadutzaren salbuespena ezabatzen ditu (1., 2. eta 3. artikuluak). Gainera, lege...

Jarraitu irakurtzen "1876ko uztailaren 21eko Legea: Foruen amaiera" »

Descartes: zalantza metodikoa eta arrazionalismoa

Filosofia eta etika3,83 KB

Descartes: zalantza metodikoaren pausoak

Descartesek zalantza-metodoa garatu zuen ideien nabarmenak aurkitzeko eta egia bilatzeko. Zalantza metodikoa dena zalantzan jartzean datza: helburua da zalantzaezina den zerbait aurkitzea, hori egia edo ideia nabaria dela konturatzeko. Nahiz eta zalantza erabili, ez da eszeptizismo hutsa; izan ere, Descartesek badaki gauza batzuk zalantzaezinak direla, baina zalantza metodo bat bezala erabiltzen du.

Zalantza honen bidez, momentu horretarte ikasitako guztia baztertu nahi du, tartean:

  • Zentzumenak: aldakorrak eta batzuetan engainagarriak direlako.
  • Errealitatea: askotan ametsak ditugula eta, beraz, ezin dugula ziurtatu benetan errealitatean gabiltzan.
  • Arrazonamendua: arrazoia erabiliz ere oker egin dezakegulako.
...
Jarraitu irakurtzen "Descartes: zalantza metodikoa eta arrazionalismoa" »

Klima eta Geografia: Mendiko, Kanarietako Klima eta Oinarrizko Kontzeptuak

Geologia5,72 KB

Mendiko Klima

Inguruak 1.000 metroko altitudetik gorako lurraldeak hartzen ditu. Klima honen ezaugarriak altuerak zehazten ditu: gora egin ahala, prezipitazioak gora eta tenperaturak behera egiten dute.

Prezipitazioak

Oso ugariak dira: urtean 1.000 mm-tik gorakoak.

Tenperaturak

Urteko batez bestekoa txikia da, eta neguak hotzak dira. Hori dela eta, elur itxurako prezipitazioak ugariak dira.

Aldakiak

  • Klima ozeanikoaren inguruko mendietan: Ez dago hilabete lehorrik eta udak freskoak izaten dira.
  • Inguru mediterraneoko mendietan: Prezipitazioek behera egiten dute udan, eta horren eraginez, hilabete bat edo bi lehorrak izaten dira. Udako tenperatura handiagoa da.

Kanarietako Klima

Klima subtropikala da. Zenbait faktore daude:

Hegoaldean daude:

Tropikotik eta...

Jarraitu irakurtzen "Klima eta Geografia: Mendiko, Kanarietako Klima eta Oinarrizko Kontzeptuak" »

Nazioarteko Harremanen Bilakaera (1931-1939)

Frantsesa2,93 KB

Nazien Harremanen Bilakaera (1931-1939)

1931

1931: Hau erabakigarria izan zen SB-rako (Segurtasun Batzordea). Japonia Nazioen Elkartea kontuan hartu gabe erabakiak hartzen ari da. N.E.-tik ateratzen da. Japoniak Mantxuria inbaditu du. Erabakitzen du estatu satelitea sortzea, teorian independentea, eta Japoniar Enperadore bat ipiniz politika inperialista ezartzen du.

1933

1933: Hitler agintera iristen da eta Nazioen Elkartea uzten du. Japoniak Mantxuriatik Txina inbaditu du. Japonia Nazioen Elkartetik atera da.

1934

1934: Frantzia eta SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) hurbiltzen dira. Nazioen Elkartean aldaketa garrantzitsuak.

1935

1935: Erreferendum baten bitartez Sarre Alemaniara itzuli da eta Versaillesen aurkako neurriak hartuko ditu....

Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Harremanen Bilakaera (1931-1939)" »

Lurrikaren eta Sumendien Arriskuak: Prebentzio Neurriak

Geografia2,54 KB

Lurrikarak

Lurrikara-arriskua handia izaten den eremuetan, esposizioa eta zaurgarritasuna murriztea izaten da oinarrizko legediaren helburua, eta horretarako hauek dira neurriak:

Neurri Orokorrak

  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Bertako topografia ahalik eta gutxien aldatuko duten eraikuntzak egitea
  • Populazio-pilaketak ekiditea (eraikuntzen artean tarte handiak izatea)
  • Eraikuntza sismoerresistenteak egitea

Sumendiak

Neurri Orokorrak

  • Arriskugarritasun mapak egitea
  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Laba-koladak biztanlerik gabeko eremuetara desbideratzea
  • Kraterretako
...
Jarraitu irakurtzen "Lurrikaren eta Sumendien Arriskuak: Prebentzio Neurriak" »

Metalen eta Altzairuen Ezaugarriak eta Sailkapena

Teknologia3,55 KB

Metalen Sailkapena

  • Burdin Aleazioak (F)
  • Aleazio Arinak (L)
  • Kobre Aleazioak (C)
  • Beste Batzuk (V)
  • Produktu Sinterizatuak (S)

Burdin Aleazioen Sailkapena

  • Burdinak
  • Altzairuak
  • Burdinurtuak
  • Ferroaleazioak
  • Burdin Aleazio Bereziak
  • Aldez Aurretik Erreduzituak

Burdinurtu Grisa eta Zuria

Material desberdinak dira. Hoztutakoan, bat zuria da eta bestea grisa.

Burdinurtu Grisa

Pieza moldatuak lortzeko erabiltzen da (karkasak, abiadura-kaxak...). Ongi mekanizatu daiteke eta erresistentzia handia du higaduraren aurrean.

Burdinurtu Zuria

Oso hauskorra da. Tratamendu termikoaren bidez burdinurtu xaflakorrak lortzeko bakarrik erabiltzen da.

Aluminioaren Abantailak

  • Dentsitate baxua (aleazio arin gisa sailkatua)
  • Erresistentzia handia korrosioari

Kobrea

Ezaugarriak:

  • Eroale elektriko eta
...
Jarraitu irakurtzen "Metalen eta Altzairuen Ezaugarriak eta Sailkapena" »

Bezeroaren hasierako balorazioa ariketa fisikorako

Kirola eta gorputz hezkuntza2,51 KB

Bezeroari buruz jaso beharreko informazioaren sailkapena

Bezeroari buruz jaso behar dugun informazioa 3 mailatan sailka daiteke:

  1. Bizi-ohiturak (galdetegia)
  2. Azterketa fisikoa
  3. Egoera fisikoaren ebaluazioa

Erabateko kontraindikazioak ariketa fisikoa egiteko

Pertsona hauek ezin dute ariketa fisikorik egin:

  • Eskoliosi larria (30º-ko kurbadura)
  • Bihotz gutxiegitasuna izatea
  • Erretina askatzea (desprendimiento de retina)
  • Humore beirakara/birtreoaren hemorragia

Bizi-ohituren balorazioa

Pertsonaren osasunaren estimazioa egin behar da, galdetegi baten bidez lortzen dena:

Galdetegian jasotako informazioa:

  • Iraganean edo oraingoan pairatutako gaixotasunen historia.
  • Senideen historia: gaixotasun genetikorik ote?
  • Kirol historia
  • Estres maila
  • Tabakismoa eta drogen kontsumoa

Galdetegia...

Jarraitu irakurtzen "Bezeroaren hasierako balorazioa ariketa fisikorako" »

Adin-nagusitasun intelektuala: Eskubide unibertsala ala ametsa?

Filosofia eta etika3,02 KB

Adin-nagusitasun intelektuala lortzeko aukera?

Gaur egungo gizartean maiz planteatzen da ea pertsona guztiek adin-nagusitasun intelektuala lortzeko aukera duten. Arrazoimena gizaki ororen baitan dagoen ahalmena bada, zergatik ez dute denek modu askean garatzeko aukera? Ilustrazioaren testuinguruan sortutako galdera da, eta gizakiak bere kabuz pentsatzeko duen gaitasunarekin lotuta dago zuzenean. Modernitatetik aurrera, adin-nagusitasun intelektuala gizakiaren emantzipazioaren helburu nagusietako bat bihurtu zen, baina gaur egun ere eztabaida irekia da ea aukera hori benetan unibertsala den.

Immanuel Kant eta autonomiaren filosofia

Alde batetik, Immanuel Kanten filosofiak ikuspegi baikorra eskaintzen du. Kanten ustez, gizaki guztiak izaki arrazionalak...

Jarraitu irakurtzen "Adin-nagusitasun intelektuala: Eskubide unibertsala ala ametsa?" »

Osasuna, Gaixotasunak eta Fisiopatologiaren Oinarriak

Psikologia eta soziologia5,49 KB

Osasunaren Ezaugarriak eta Mailak

Osasunaren faseak dinamikoak dira, denbora eta pertsonaren baldintzaren arabera aldatzen baitira. Osasuna objektiboa da, eguneroko baldintzan jarduteko eta aurrera egiteko gaitasuna adierazten du, eta jarraitua da. Ez dago osasun/gaixotasun egoera absolutu bat. Maila desberdinak daude, eta muturreko puntak hauek dira:

  • Osasun handia: Erabateko ongizatea.
  • Gaixotasun handia: Heriotza.

Osasunean Eragina duten Faktoreak

  • Genetika: Geneetan daramagun informazioak eragina du gure osasunean. Baliteke gaixotasun genetikoak izatea, edo aldaera genetiko alteratuak, berez gaixotasunik sortzen ez dutenak, baina bien konbinazioak bai, beharbada.
  • Osasun-sistema: Osasun-zerbitzuetatik osasuntsu egoteko jasotzen dugun informazioak
...
Jarraitu irakurtzen "Osasuna, Gaixotasunak eta Fisiopatologiaren Oinarriak" »

Jolasen Estrategiak eta Hezkuntza-Irizpideak

Psikologia eta soziologia3,67 KB

Jolasen estrategiak

Jolasaren parte-hartzaileen artean sor daitezkeen harremanak kontuan hartuta, bai eta inplikazio kognitiboa eta afektiboa ere, jolasetan gertatzen diren oinarrizko estrategiak hauek dira: banakako estrategia, lankidetza, aurkaritza, lankidetza-aurkaritza eta anbibalentea.

Banakako estrategia

  • Jolas psikomotorretan edo egiturarik gabeko jolasetan gertatzen da.
  • Estrategiak ingurunetik erabiltzen dituen elementuetatik eta irudimen aldetik dituen mugetatik datorren ziurgabetasunak emango ditu. Erabakiak pertsonalak dira eta ez dituzte beste pertsona batzuek mediatizatzen, ekintzak bakarka egiten baitira.
  • Adibidea: objektuekin bakarrik jolasten den haurra (indioak, autoak, panpinak, etab.).

Jokoa lankidetza-estrategia gisa

  • Helburu komun
...
Jarraitu irakurtzen "Jolasen Estrategiak eta Hezkuntza-Irizpideak" »