Sentsazioa eta Pertzepzioa: Giza Zentzumenak
Sentsazioa eta Pertzepzioa
Sentsazioa: Garunean sortzen den inpresioa da, kanpoko edo barruko ingurunetik etorritako estimulu baten ondorioz.
Pertzepzioa: Estimuluak antolatu eta objektu batzuk besteengandik bereizi ahal izateko aukera da.
Gestalt-aren legeak: "Forma" edo "irudia" esan nahi du. Teoria horrek hau azaltzen du: pertzepzioaren fenomenoa osotasun gisa ematen dela, eta elementu edo zati txikiagotan banaturik aztertzen saiatuz gero (elementalismoa) osotasun hori desagertu egiten dela.
Sentsazio Motak
- Esterozeptiboak: Kanpoko mundutik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
- Intrazeptiboak: Organismoaren barne-ingurunetik datozen estimuluak jasotzen dituzten sentsazioak dira.
- Propiozeptiboak: Muskuluetatik informazioa garunaren