Udalerriaren kontzeptua eta toki administrazioaren araudia

Zuzenbidea-n eguneratua2,57 KB

Laburpena

Dokumentuak toki erakundeen autonomia konstituzionala azaltzen du, eta toki administrazioaren iturri nagusiak sailkatzen ditu: Estatuko oinarrizko arauketa, autonomia erkidegoen arauketa, tokiko arauketa autonomoa eta Estatuko arauketa osagarria. Gero, udalerriaren definizioa eta bere osagaiak (lurraldea, biztanleak eta antolaketa) eta gainerako toki erakundeekiko harremana aztertzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Konstituzioaren 137. artikuluak udalerriei eta probintziei autonomia bermatzen die beren interesak kudeatzeko.
  • LRBRL (toki erregimenaren oinarri legea) eta TRRL (toki erregimenaren testu bateratua) dira Estatuko arauketa nagusiak.
  • Autonomia erkidego batzuek Toki Erregimenerako Lege Orokor propioa egin dute (Katalunia, Nafarroa, Galizia, Aragoi, Errioxa eta Madril).
  • Tokiko erregelamendu organikoa osoko bilkurak gehiengo absolutuz onartzen du.
  • Udalerriak lurraldea, biztanleak eta antolaketa ditu osagai.
  • Udalerriak lehen mailako izaera du, eta gainerako toki erakundeak udalerrien gainean oinarritzen dira.

Frogatu zeure burua

Ikasgai: Toki Administrazioa

1. Toki Erakundeak

Toki Autonomia

Konstituzioaren 137. artikuluak honela dio: Udalerri eta probintziek autonomia dute beraien interesak gestionatzeko orduan, eta autonomia hori garantizatuta dute.

Hala ere, konstituzioak ez ditu zehazten zein interes diren eta legegileak zehaztu behar izan ditu.


2. Toki Administrazioaren Inguruko Iturriak


a) Estatuko Oinarrizko Arauketa: batez ere LRBRL– toki erregimenaren arauketari buruzko oinarri legea. Lege horrek udalerri eta probintzien autonomia bermatzea du helburu. LRBRL-rekin batera TRRL aipatu behar da– toki erregimendu buruzko testu bateratua.


b) Arauketa Autonomikoa: toki erregimena arautzeko orduan, autonomi mailan 2 joera:

Autonomi erkidego batzuk (Katalunia, Nafarroa, Galizia, Aragoi, Errioxa eta Madril) Toki Erregimenerako edo Administraziorako Lege Orokor propioa egin dute, LRBRL-ren xedapenak garatuz.

Beste autonomia erkidego batzuek puntu zehatz batzuek arautu baino ez dute egin.


c) Tokiko Arauketa Autonomoa: Toki Erakunde bakoitzeko erregelamendu organikoa, osoko bilkurak gehiengo absolutuz onartutakoa.


d) Estatuko Arauketa Osagarria: batez ere TRRL-ko xedapenak, oinarrizko izaera ez dutenak + Tokiko Korporazioen Antolaketa eta Funtzionamenduari buruzko Estatu Erregelamendua.



2. Udalerria

Kontzeptua


LRBRI-ren 1.1. artikuluak honela definitzen du udalerria: Estatuaren toki antolakuntzaren oinarrizko erakundeak, non herritarrek zuzenean hartuko duten parte gai publikoetan, eta autonomia dutenak interes propioak gestionatzeko. Udalerria 3 elementu osatzen dute: Lurraldeak, biztanleak eta antolaketak.


Badira konstituzioak ezarritako beharrezkoak diren beste toki erakunde batzuk ere: probintzia, uharteak… Nola desberdindu hauek eta udalerria? Udalerriak lehen mailako izaera du. Gainerako toki erakundeek (probintziak barne) udalerria hartzen dute oinarri gisa: hau da, adibidez, probintzia udalerrien multzoa baino ez da. Horrek esan nahi du, gainerako toki erakundeak dituzten eskumenak udalerriek dituztenen menpe egongo direla. Zentzu horretan 2 aukera dauz: edo, toki erakundeen eskumenak udalerriak dituzten berdinak dira, ala udalerriek dituztenak garatzera mugatzen dira. Gainera, udalerrien gobernu organoak dira gainerako toki erakundeen gobernu organoen oinarri.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein artikuluak bermatzen du udalerrien autonomia?

Konstituzioaren 137. artikuluak udalerri eta probintziei autonomia bermatzen die beren interesak kudeatzeko. Konstituzioak ez ditu zehazten zein diren interes horiek, eta legegileak zehaztu behar izan ditu.

Zer da LRBRL?

LRBRL toki erregimenaren arauketari buruzko oinarri legea da, eta udalerri eta probintzien autonomia bermatzea du helburu.

Zein dira udalerriaren osagaiak?

Udalerriak 3 elementu ditu: lurraldea, biztanleak eta antolaketa.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein artikuluak bermatzen du udalerrien autonomia?
2. Zein da LRBRL-ren helburu nagusia?
3. Zein autonomia erkidegok ez du toki erregimenerako lege orokor propiorik egin?
4. Zenbat gehiengo behar da tokiko erregelamendu organikoa onartzeko?
5. Zein dira udalerriaren hiru osagaiak?
6. Zein toki erakunde ez da udalerrien multzoa?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.