DBH mailako Lan heziketa eta orientazioa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Industria eta Energiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Lan heziketa eta orientazioa2,9 KB

Energia eta Baliabideak

  • Meatzaritza: Meategietatik mineralak ateratzeko beharrezkoak diren jarduera multzoa.
  • Meatokia: Mineral kantitate handiak dauden lekua.
  • Berriztagarriak: Agortzen ez diren energiak edo modu naturalean berreskura daitezkeenak.
  • Berriztaezinak: Naturan kantitate mugatuan dauden energiak.
  • Energia primarioak: Zuzenean naturatik lortzen ditugun energiak (ikatza, eguzki-energia).
  • Energia sekundarioak: Energia primarioen bidez sortzen direnak.
  • LPEE (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea): Petrolioaren prezioa egonkortzen duen erakundea.

Industria eta Ekoizpen Ereduak

  • Industria: Natura-baliabide bat (lehengaia) produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak.
  • Fordismoaren eredua: XX. mendearen hasieran agertu zen ekoizpen-modu
...
Jarraitu irakurtzen "Industria eta Energiaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Industriaren bilakaera eta ezaugarriak

Lan heziketa eta orientazioa2,79 KB

Industria: definizioa eta ezaugarriak

Industrian natura-baliabide bat, hots, lehengaia, produktu landu bihurtzea xede duten jarduera guztiak sartzen dira. Bigarren sektoreko ekonomia-jarduera garrantzitsuena da.

  • Eraldatze-prozesuan makinak eta energia erabiltzen dira.
  • Eremu itxietan egiten da (fabriketan).
  • Langile askok egiten dute lan (industria-langileak).
  • Produktuak kantitate handitan ekoizten dira.

Industria garapenarekin oso lotuta dago.

Industriaren sorrera

Lehen industria-iraultza XVIII. mende bukaeran hasi zen Ingalaterran. Ekoizpen-modu hori honetan oinarritzen zen:

  • Berrikuntza teknikoak.
  • Lanaren banaketa.
  • Eskala handiko ekoizpena.

Industrializazioaren eraginez, hiriak asko handitu ziren. Landako herritar asko hirietara joan ziren fabriketan lan...

Jarraitu irakurtzen "Industriaren bilakaera eta ezaugarriak" »

Espainiako ekonomia 1959–1992: krisia eta susperraldia

Lan heziketa eta orientazioa5,61 KB

7.5 Espainiar ekonomia: krisia, trantsizio demokratikoa eta Europar Batasuna

DESARROLLISMOA (1959) eta finantzaketa

DESARROLLISMOA (1959) Espainian sortu zen: industrializazio-prozesu bat izan zen, bigarren industria-iraultzako ezaugarri berdinekin. Garapena finantzatzeko: turismo-dibisak, emigranteen dibisak eta banka mistoa (100 banku zeuden eta 7 handien artean, “el club de los siete grandes” (kontzentrazioa); 7 hauek kontrolatzen zuten baliabideen %70, kredituen %80 eta balore-karteraren %90).

Banku Erreformaren Legea (1962)

1962an ezarri zen Banku Erreformaren Legea (gobernu frankistaren ekimena). Lege hau bankuen bereizketa lortzeko egin zen, hau da, monopolioa hausteko eta banka mistoa apurtzeko, indar handia baitzuen.

Emaitza: legeak...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako ekonomia 1959–1992: krisia eta susperraldia" »

Nazioarteko Tratatuen Negoziazioa eta Onarpena

Lan heziketa eta orientazioa2,51 KB

Tratatu baten testuaren negoziazioa

Negoziazioari hasiera ematen zaionean, ordezkariak testua negoziatzen hasiko dira. Bi alderdien artean erraza da; aldiz, askoren artean edo Nazio Batuen Erakundearen (NBE) foroan, konferentzia berezi bat sor daiteke.

Negoziazioaren 3 alderdi azpimarragarri

  • Publizitate debekua: Negoziazioak sekretuak dira.
  • Bide diplomatikoak erabiltzea: Debekua bortxatuz gero, santzio penalak ezarriko dira, delitua baita. Espainiaren kasuan, Sekretu Ofizialen Legea urratuko litzateke. Salbuespena: Negoziazioa hitzarmen edo nazioarteko erakundeen baitan egiten bada, izaera publikoa izango du. Aldiz, praktikan hau ez da egia; testua irekia den konferentzian onartuko da, baina negoziazioa beti ateen atzetik egiten da.
  • Ordezkariek
...
Jarraitu irakurtzen "Nazioarteko Tratatuen Negoziazioa eta Onarpena" »

II. Errepublikako Politika Ekonomikoa eta Oligarkien Erreakzioa

Lan heziketa eta orientazioa3,12 KB

II. Errepublikako Politika Ekonomikoa (1931-1936)

Aurrekariak eta Testuingurua

Aurretik, telefonia sistema Estatu Batuetako enpresa monopolistiko baten esku zegoen. Errentaren birbanakuntzan, soldatak kontrolatzen hasi ziren, fiskalitate berdinarekin jarraitu zuten (zergetatik Estatuak jasotzen duen %40 dator), eta Estatuak esku hartu zuen errentaren birbanakuntzan, enpresarien mesederako.

1931. urtean udal hauteskundeetan monarkiak galdu egin zuen eta II. Errepublika ezarri zen. Errepublika berria burgesia txikiak, sozialistek eta anarkistek osatzen zuten.

Politika Ekonomikoaren Ardatzak

II. Errepublikako politika ekonomikoa aurreko joera monopolistikoetatik guztiz aldatu zen, beste mota bateko politika ekonomikoa bultzatuz:

  1. Moneta Politika

    Depresio

...
Jarraitu irakurtzen "II. Errepublikako Politika Ekonomikoa eta Oligarkien Erreakzioa" »

Ondarearen gaineko kenkariak: kargak, zorrak eta gastuak

Lan heziketa eta orientazioa4,43 KB

B.2. Karga kenkarriak

12. artikulua.

Beren gainean zuzenean ezarrita azaltzen diren betirako, aldi baterako, izaeradun edo redimibleak diren kargak, hala nola, zentsuak eta pentsioak soilik izango dira kengarriak ondasunen balio errealetik. Eta ez dira horrelakotzat jotzen hartzailearen obligazio pertsonala sortzen dutenak, ezta hipoteka eta bahitura bezala eskualdatutakoaren balioaren murrizketa ez dakartenak, kasua balitz, bermatutako zorrak kendu ahal izatearen kalterik gabe, hurrengo artikuluan ezarritako baldintzak ematen badira.

Karga kengarriak izateko, benetan gauzen balio erreala gutxitu behar du. Ez da hau gertatzen bermezko eskubide errealekin; adibidez, oinordetza batean agertzen badira gauza batzuk hipotekarekin bermatuak, gauzak...

Jarraitu irakurtzen "Ondarearen gaineko kenkariak: kargak, zorrak eta gastuak" »

Ekonomia Politika: Gida Osoa

Lan heziketa eta orientazioa8,53 KB

Ekonomia Politika

Helburuak

  • Enplegu betea
  • Prezioen egonkortasuna
  • Pagamendu balantzearen oreka
  • Ekonomi hazkundea
  • Errentaren berbanaketa

Politikak

  • Eskari politika
  • Errenta politika
  • Industria politika
  • Ongizate estatua
  • Egiturazko politika (lan merkatuaren erreforma, etab.)

Bitartekoak

  • Politika fiskala
  • Moneta politika
  • Kabio tasa
  • Kontrol zuzena (legea, etab.)
  • Aldaketak marku instituzionalean (legea, etab.)

Erakundeak

  • Administrazio publikoa
  • Banku zentrala
  • Enpresa publikoak

Ekonomia Politikaren Bitartekoak

  • Politika fiskala
  • Moneta politika
  • Kabio tasa
  • Kontrol zuzenak
  • Aldaketa marku instituzionalean

Banku Zentralaren Jarduerak

  • Banku sistemaren superbisioa
  • Gobernuari moneta politikari buruz informatzea
  • Bankua izatea beste bankuentzat
  • Dirua uztea gobernuari

Politika Fiskala

  • Gastu publikoa:
...
Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Politika: Gida Osoa" »

Industriaren Sorrera, Garapena eta Motak

Lan heziketa eta orientazioa2,35 KB

Industriaren Sorrera eta Garapena

Antzina, pertsonek behar zituzten objektuak fabrikatzen zituzten, edo, bestela, artisau-langileei ordaintzen zizkieten. XVIII. mendearen amaieran, ekoizpen modu berri bat sortu zen: industriala.

Ekoizpen modu hori honako hauetan oinarritzen zen:

  • Berrikuntza teknikoak: Makinak pertsonen lana egiten hasi ziren.
  • Lanaren banaketa: Pertsona bakoitza prozesuaren fase batean espezializatu zen; beraz, bakoitzak prozesuaren zati bat egiten zuen.
  • Eskala handiko ekoizpena: Produktu asko egiten zituzten; horregatik, prezioak jaitsi egiten ziren.

Industrializazioaren eraginez hiriak asko hazi ziren. Ondorioak oso sakonak izan ziren, eta prozesu horri Industria Iraultza deitzen diogu.

Industrializazioaren 2. Fasea

XIX. mendearen...

Jarraitu irakurtzen "Industriaren Sorrera, Garapena eta Motak" »

Jarduera Fisikoak eta Osasuna

Lan heziketa eta orientazioa2,48 KB

GAIA: JARDUERA FISIKOAK ETA OSASUNA

Osasuna gizartean

Zenbait arrazoi tarteko:

  • Komunikabideak.
  • Publizitatea: burgesia.
  • Egoneko lana.
  • Gaixotasun kardiobaskularrak.
  • Botere publikoetan, kezka: bizitza osasuntsuaren aldeko apustua.

Osasuna eskolan

  • Prebentzio-lana.
  • Aspaldian jorratutako gaia Natur Zientzietan
  • HF-an ere: gorputzaren jarrera, lehen sorospenak, segurtasuna, elikadura, hidratazioa, atsedena…
  • Zehar-lerroa ere bada.

Osasuna Gorputz Hezkuntzan

  • Higienismoa: XIX. mendetik dutxaren beharra, natura…
  • Gimnastika: jarrera, gorputzaren garapena, giharrak…
  • Fitness-a: egokitzapen fisikoa
  • Zientzia biomedikoak: eragina ikasketa-planetan eta saioaren egituran.
  • Hirugarren eduki-multzoa.

Bilakaera

Hiru ikuspegi (Devis et al., 2000)

Prebentzioa
  • Gaixotasunak agertu ez
...
Jarraitu irakurtzen "Jarduera Fisikoak eta Osasuna" »

Garapen Bidean Dauden Herrialdeen Zama eta Oztopoak

Lan heziketa eta orientazioa3,01 KB

Kolonialismoak Utzitako Ondarearen Zama

Europako herrialdeek ia mundu osoa konkistatu zuten, espainiarrek Amerika aurkitu zutenetik XX. mendera arte. Europako gobernuek beren mesederako ustiatu zituzten konkistatutako lurrak. Ekonomia-esplotazioaren egoera areagotu egin zen XIX. mendean.

Metropoliek kolonietatik ateratzen zituzten industriarako behar zituzten lehengaiak, eta ondoren kolonietan saltzen zituzten egindako produktuak. Metropoliek ez zuten utzi kolonietako industria garatzerik. Kolonien independentzia lortu zutenean, askok finantza-, industria-, eta teknologia-mendekotasuna izaten jarraitu zuten.

Kanpo-Zorraren Zama: Garapenaren Oztopoa

Urteetan zehar kanpo-zor handia pilatu dute zenbait herrialde pobrek. Horrek herrialde horien garapena...

Jarraitu irakurtzen "Garapen Bidean Dauden Herrialdeen Zama eta Oztopoak" »