Ingelesa ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bigarren Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Arrazoiak

Ingelesa2,28 KB

Bigarren Industria Iraultza

  • Industrializazio prozesua Britainia Handian hasi zen eta ehun urtetan zabaldu zen (1770-1870).
  • 1870. urtetik aurrera eman zen Bigarren Industria Iraultza:
    1. Kapitalismo industrialak ezaugarri berriak eta bereziak garatu zituen.
    2. Produkzioa edo ekoizpena modu handian igo zen.
    3. Potentzia edo protagonista berriak azaldu ziren.
    4. Mundu mailako fenomenoa izatera pasatu zen.

Aldaketa horren baldintzak edo arrazoiak

Ekonomikoak

  • A. 1873tik 1896ra bitartean, kapitalismoak krisi ikaragarri bat jasan zuen. Krisi erraldoi edo itzel horrek eraginda, enpresa asko desagertu ziren (zaharkituenak, txarrenak...) eta beste batzuek aurrera salto bat eman zuten (indartsuenak, aurrerapenak lortu zitzaketenak...), moderno bihurtuz. Horren ondorioz, iraun
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza: Ezaugarriak eta Arrazoiak" »

Euskal Hitzak eta Esanahiak: Glosario Txikia

Ingelesa14,74 KB

Euskal Hitzak eta Esanahiak

sasieskola
eskola ebatsi
piper egin
pira egin
kale itsu
etxartea
gandu
bruma, lainoa
irrinta
irrintzia, oihua
garratza
latza
koipetsu
oliotsua
garrasiak
oihuak
bortxaz
indarrez
orroka
marruka
temoso
burugogorra
tamalez
zoritxarrez
ozpinduta
minduta, garratztuta
petral
mokotea, egoskorra
lizundu
urdindu
lerratu
zerbaiterantz jo
kopetilun
atsekabetua
txima
ile-sorta, adatsa
otu
bururatu
lardaskatu
nahasi
ufaka
kexuka, arnasestuka
kalpar
buruko ile-apaingarria, txima
erregu
eskaera
ataka
estualdia, kinka
irmo
tinko
ezkaratza
ataria
zintzur
eztarria
zomorro
intsektua, mamua
ziztrin
eskasa, kaskarra
ubel
odolbildua
pikorta
koskorra, pikorra
zipriztindua
zirtatua, bustia
pitzadura
arteka, zartadura
iseka
burla
antzu
agorra
bekozko
kopeta iluna, amorrua
hegian
bazterrean
barrendik
barnetik
mahuka
mahuka
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Hitzak eta Esanahiak: Glosario Txikia" »

Bigarren Industria Iraultza eta Inperialismoa

Ingelesa2,69 KB

1. Bigarren Industria Iraultza eta Ondorioak

1.1 Bigarren Industria Iraultza

Ikerketa zientifikoak industriara aplikatu ziren:

  • Garraioak (petrolioa)
  • Telegrafia sareak (telefonoa)
  • Produktu berriak (beira...) (ekoizpen sektore berriak)
  • Taylorismoa (lana + kapitala)

1.2 Merkataritza Azkundea

  • Nazioarteko merkataritza x7 (garraiobide berriak: trena)
  • Barne merkataritza (soldatak igo eta kontsumismoa sortu)

1.3 Demografiaren Hazkundea eta Migrazioa

  • Elikagai hobeak + medikuntza hobetu = Europako biztanleria hazi (1850 = 275M / 1914 = 460M)
  • Enplegua ez handitu = emigrazioa asko handitu (AEB, Kanada, Siberia...)

3. Inperialismoa

3.1 Inperialismoaren Zergatiak

Industrian potentziak garapen oso handia izan zuten, beraz, munduatik zehar zabaltzen hasi ziren: 3 arrazoi

  • Politika

...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza eta Inperialismoa" »

Ilustrazioaren Pentsamendu Politikoa eta Liberalismoa

Ingelesa2,26 KB

Ilustrazioaren Pentsamendu Politikoa

  • Abiapuntua: Teorialari Ingelesak (Hobbes, Locke)

    Gizakiak libreak dira, eta berezkoa dute nahi duten oro eskuratu nahi izatea. Horretarako, besteak menderatzea, borroka jarraian eta beldurrez bizi behar izatea dakar (Homo homini lupus - Hobbes). Gizartean, berriz, elkarrekin bizi ahal izateko, norbanako askeek "kontratu" moduko bat egiten dute: askatasun naturalaren eta burujabetza pertsonalaren zati bat borondatez uzten diote agintean dagoenari, elkarbizitza bermatu dezan derrigorrezko arau eta legeen bidez. Hobbesen ikuspegia aginte absolutu baten beharraren eta justifikazioan islatu zen, baina Lockeren proposamenak bozkatutako parlamentu bat jartzen zuen elkarbizitzaren berme gisa.

  • Frantziarren Ekarpena

...
Jarraitu irakurtzen "Ilustrazioaren Pentsamendu Politikoa eta Liberalismoa" »

Euskal Herriko Euskalkiak: Ezaugarriak eta Aldakuntzak

Ingelesa3 KB

Euskal Herriko Euskalkiak

EUSKALKIAK

  • Mendebaldekoa (Bizkaiera), Erdialdekoa (Gipuzkera), Nafarrera, Lapurtera, Behe-Nafarrera, Zuberera.
  • Trantsizio zonaldeak: leku batzuetan euskalkien arteko nahasketa.
  • Euskalkiak, garai bateko tribuetatik eratorriak dira.
  • Beste hizkuntzetatik gehien mailegatutako euskalkiak Bizkaiera Gaztelaniatik eta Lapurtera Frantsesetik hartuak dira.
  • Erdi Aro hasieran euskara indartu egin zen.
  • Gipuzkerak eta Lapurterak desagertzeko aukera dute euskara batuaren antza handia baitute. Desagertzeko aukera gehien dituen euskalkia Zuberera da, demografia arazoegatik; gutxi dira eta gainera oso zaharrak, ondorioz, haiek hiltzean, ez da inor geratuko euskalki hori hitz egingo duenik.
  • Pertsona bat euskalki batean hitz eginez, asma dezakezu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Euskalkiak: Ezaugarriak eta Aldakuntzak" »

Kapitalismoa, Depresio Handia eta Inperialismoa XIX. Mendean

Ingelesa3,26 KB

Industria-potentzia handien produkzioa mundu osora heltzen zen. Sistema kapitalista berriaren krisiak gehiegizko industria-produkzioaren ondoriozkoak ziren. Merkatuan kontsumitzeko modukoak baino merkantzia gehiago egotean, prezioek behera egin zuten, irabaziak murriztu ziren eta langabeziak gora egin zuen.

Kapitalismoko lehen Depresio Handia (1873-1896)

1873an krisi ekonomiko handia sortu zen, Depresio Handia izena jarri zitzaion. Lehen biktimak nekazariak izan ziren. Europako milioika emigrante itsasoz bestaldeko lurretara joan ziren. Europako merkatuetara nekazaritza produktuen inbasioa heldu zen, eta Europako nekazariei prezioak eta irabaziak %30eraino murriztu zitzaizkien. Gero eta nekazari gehiagok landa-inguruak utzi behar izan zituzten...

Jarraitu irakurtzen "Kapitalismoa, Depresio Handia eta Inperialismoa XIX. Mendean" »

XIX. mendeko Hego Euskal Herriko literatura: prosalariak, bertsolariak eta antzerkigileak

Ingelesa3,26 KB

XIX. mendeko Hego Euskal Herriko literatura

Sarrera

XIX. mendean, Iparraldeak bezala, astindu ederra hartu zuen Euskal Herriak ere: gudu karlistak izan ziren nagusi, eta azken karlistadarekin betiko ezabatu ziren foruak. Gorabehera hauek ondorioak ekarri zituzten, bai politika eta gizarte mailan, bai hizkuntza eta kultura aldetiko susperraldia bultzatu baitzuten mendearen hondarrean. Industria iraultzak eragindako marko ekonomiko berriak estatu mailako merkatua eskatzen zuen. Gure artera ere haize modernoagoak etorri ziren, Bizkaia eta Gipuzkoara, batez ere: lantegi eta komunikabide berriak zabalduz joan ziren pixkanaka, demografia hazi egin zen eta langileen mugimenduak eratzen hasi ziren.

Prosa

Prosa erlijiosoa

Frantziako Iraultzak Hegoaldeko...

Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko Hego Euskal Herriko literatura: prosalariak, bertsolariak eta antzerkigileak" »

Bizkaiko Meatzarien Bizimodua: Industria eta Gizarte Errealitatea

Ingelesa3,56 KB

Sarrera: Meatzaritza eta Gizartea

Honako testu hau, meategietan kokatzen den istorio baten narrazioa da, meatzaritzako gertakizunak kontatzen dituena. Honen autorea Valentziako idazle bat da, gizartearen inguruan idazten duena hain zuzen. Testua nobela bat da, eta 1904an idatzi zuen. Testuinguruari dagokionez, Hirugarren Gerra Karlistaren ondoren kokatzen da, eta burdinaren sektorearekin du zerikusia. Burdin sektoreko meategiak Bilbo inguruko kanpoaldean kokatzen ziren. Britainia Handitik ikatza inportatu zen, eta hori izan zen burdingintzara bideratzeko arrazoi nagusietako bat.

Ondorio Ekonomikoak eta Migrazioa

Ondorio ekonomikoak hauek izan ziren:

  • Industria-eredu modernoaren garapena.
  • Atzerritarrak sektore honetara lan egitera etorri izana.

Migrazioan...

Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Bizimodua: Industria eta Gizarte Errealitatea" »

Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa

Ingelesa3,31 KB

Industrializazioaren Desabantailak

Lan antolaketa berria: Iraultza baino lehen, nekazariek independienteki lan egiten zuten haien etxeetan, haien tresnak erabiltzen zituzten eta beraiek produzitzen zituzten produktuak merkatuan saltzen zituzten. Baina industriako makinak agertu zirenean ezin izan zuten haien produkzioarekin borrokatu eta, aldi berean, ezin zituzten horietako makinak erosi haien prezio altuengatik. Honen ondorioz lan antolaketa berri bat sortu zen, manufakturazioa, non nekazariek beste batentzako lan egin behar zuten produktuak produzitzen diruaren truke eta gainera ezin zuten etxean lan egin, egunero fabriketara joan behar zuten lanera.

Gizarte klase berriak sortu: Burgesia, produkzio osoaren jabea zena, eta proletalgoa, haientzat...

Jarraitu irakurtzen "Industrializazioaren Desabantailak eta Balorazioa" »

1929ko Krisia eta Estatuaren Esku-hartze Ekonomikoa

Ingelesa6,03 KB

1929ko Krisiaren Arrazoiak eta Ondorioak

Moneta Politika Aldakorra (1927-1928)

1927an, atzerakada txikiak gertatu ziren industrian eta nekazaritzan. Horren aurrean, moneta politika hedatzailea ezarri zen eta interes-tasak jaitsi ziren. Ondorioz, ekoizpena, hipoteka-bolumena, zorpetzea eta prezioak handitu ziren, inflazioa sortuz.

1928an, tentsio inflazionistak nagusitu zirenez, moneta politika murriztailea ezarri zen, interes-tasak handituz. Horrek AEBetara kapitala erakarri zuen. Merkataritza-inbertsioak jaitsi ziren eta lurralde zordunek arazoak izan zituzten. 1929ko krisiaren oinarrian oreka eza zegoen, espekulazioa sortuz.

Burtsa Krisia (1929)

1929tik 1933ra erorketa gertatu zen. Enpresen emaitza txarrak agertu zirenean, burtsa krisia piztu...

Jarraitu irakurtzen "1929ko Krisia eta Estatuaren Esku-hartze Ekonomikoa" »