Langile mugimenduak XIX. mendean: marxismoa, anarkismoa eta sindikalismoa
Lehen gizarte-mugimenduak
XIX. mendearen azken herenera arte, langileen borroka protesta-mugimendu espontaneoen bidez azeleratu zen, zenbait herri, hiri edo eskualdetan. Aurreneko langile-elkarteak Katalunian sortu ziren. Bilbon eta Asturiasen ere langile asko zegoen. Ekintza luditak, makinismoaren kontrako borrokak iruteko makinak suntsitzera eraman zituen. 1855eko udan Espainiako historiako lehen greba egin zen. Landa eremuan, nekazarien haserreak matxinadak eta zalapartak eragin zituen.
Langile mugimenduaren sorrera
Bizi- eta lan-baldintzak oso gogorrak baziren ere, langile-mugimendua ez zen ongi antolatu 1868. urtera arte. 1833an Erreforma sozialen Batzordea sortu zen langile-klasearen bizi-baldintzak aldatzeko; izan ere, langileen higiene-...