Clara Campoamorren hitzaldia Gorte Konstituziogileetan: emakumeen boto-eskubidea (1931)
CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)
1. AURKEZPENA / SAILKAPENA
Aurrean dugun testua, forma aldetik narratiboa da eta edukiaren aldetik, soziala. Jatorria kontuan hartuta, historikoa, lehen mailakoa, zuzena eta garaikidea da.
Egilea Clara Campoamor da. Emakume politiko espainiarra, militantzia feministaren aitzindarietakoa (Madril, 1888 - Lausana, 1972). Bigarren Errepublikaren hasierarekin (1931) diputatu eserlekua lortu zuen Madrildik, Alderdi Errepublikano Erradikalaren zerrenden bidez. Batzorde konstituzionalaren kide izan zen eta 36. artikulua onartzeko eztabaidetan nabarmendu zen. Artikulu horrek onartzen zuen lehen aldiz emakumeen boto-eskubidea.
Kolektibo bati zuzenduta dago eta helburu publikoa...