Lehen hezkuntza mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak

Historia-n eguneratua8,11 KB

Mugimendu Iraultzaileak XIX. mendean

5.2. 1820ko Mugimendu Iraultzaileak

Mugimendu hauek ezaugarri hauek zituzten:

  • Klandestinitatean zeuden sozietate sekretuek antolatu zituzten iraultzak, horien artean masoneria eta karbonarioak nabarmentzen ziren.
  • Altxamendu militarra izan zen gobernuen kontra joateko modua.
  • Estatu iraultzaile gehienak Mediterraneo aldean aurkitzen ziren: Grezia, Napoli eta Piemontera, Turin, Espainia eta Portugal.
  • Helburu politikoak: monarkia absolutuekin bukatu nahi zuten eta kasu batzuetan mugimendu abertzaleak izan ziren.
  • Buruzagiak, orokorrean, intelektualak eta militarrak izaten ziren, gutxiengo bat.
  • Iraultza hauek oso gogor zapalduak izan ziren aliantza sistemak martxan jarri baitziren eta buruzagiak exekutatuak izan ziren.
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. mendeko iraultzak: 1820, 1830 eta 1848ko mugimenduak" »

XX. mendeko euskal literatura (1900-1936): Pizkundea eta Aitzol

Historia-n eguneratua4,68 KB

XX. Mendeko Euskal Literatura (1900–1936)

1. Sarrera: Pizkundea eta Garaiak

XX. mendea hiru garaitan banatzen da:

  • 1936ko Gerra aurrekoa (Pizkundea)
  • Diktadura sasoia
  • Gerra ondorengoa

Pizkunde literarioa XIX. mende amaieran hasi eta XX. mende hasierara luzatu zen. Euskal Herriko historian garai emankorrenetako bat izan zen; 1936ra arte 300 liburu inguru argitaratu ziren. Literaturaren inguruan festa, azoka eta lehiaketa ugari antolatu ziren, eta horrek mugimendu kulturala bizirik mantendu zuen.

Espainiako Testuinguru Historikoa

Testuinguru politikoak eragin handia izan zuen:

  • 1898ko Gatazka: Espainiak koloniak galdu zituen (Kuba, Puerto Rico, Filipinak), eta krisi politiko eta sozial handia sortu zen. Honek euskal idazleentzat kontzientzia eta nortasuna
...
Jarraitu irakurtzen "XX. mendeko euskal literatura (1900-1936): Pizkundea eta Aitzol" »

1839ko urriaren 25eko Legea: euskal foruen murrizketa eta Bergarako Hitzarmena

Historia-n eguneratua5,63 KB

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politiko-juridikoa da; hain zuzen,1839ko urriko legearen zati bat, Euskal lurraldeen eta Nafarroako foruen murrizketari buruzko legea. Egilea kolektiboa da, Gorteek egin eta estatuko buruak, aria Kristina erregeordeak sinatua. Publikoa da eta herriari zuzenduta dago.

Testuaren helburu nagusia Euskal lurralde eta Nafarroako foruak berrestea zen 1837ko konstituzio progresista errespetatuz. Testua Hirurteko moderatuan (1837-40) kokatzen da, hots, Maria Kristinaren agintaldiaren azken garaian. Lehen karlistadaren bukaeraren eta Maroto eta Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren arteko oondorioa da. Esparterok foruei eusteko konpromisoa hartzen zuen, baina foruen izaera lege honen bidez aldatu...

Jarraitu irakurtzen "1839ko urriaren 25eko Legea: euskal foruen murrizketa eta Bergarako Hitzarmena" »

Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Iraultza Liberalak: laburpena

Historia-n eguneratua16,69 KB

Ekonomia

Nekazaritza: Iraupenekoa eta Autokontsumoa

  • Urteko txandaketaren teknika: lurraren zati bat urte batez ez erabiltzea eta urteen zehar txandakatzea (lugorria).
  • Lurjabeak: Nobleak edo Kleroa (nekazariek zergak ordaintzen zituzten).
  • Uzta txarrak: Krisialdia (gosea).

Hazkunde Demografiko eta Ekonomikoa

  • Bake-garaia Utrechteko Ituna sinatu ondoren (1713).
  • Izurrite handirik ez zen izan, eta labore berriak lantzen hasi ziren (patata, artoa, etab.).
  • Monarkek erreformak bultzatu zituzten ekonomian, merkataritza nabarmenduz (batez ere kolonietan, beraz, komunikazio-bideak asko hobetu ziren).

Gizartea

Pribilegiadunak (%5 edo gutxiago)

Noblezia

  • Zergak ez zituzten ordaintzen: pribilegio fiskalak zituzten.
  • Lanik ez zuten egiten: errentetatik bizi ziren.
  • Kargu publikoen
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Iraultza Liberalak: laburpena" »

Lege Itundua (1841): Nafarroako foruen amaiera eta Lehen Gerra Karlista

Historia-n eguneratua4,69 KB

1. Testuaren Iruzkina eta Analisia

Esku artean dugun testua 1841eko foruak aldatzeko legea da, Lege Itundua izenez ezaguna. Lehen eskuko iturria da, izaera publikokoa (legeak publikoak baitira). Gaiari dagokionez, testu juridikoa da.

  • Egilea: Espainiako Gorteak.
  • Hartzaileak: Berez denentzako da, baina, bereziki, Nafarroako erakunde eta biztanleentzat.
  • Data eta Lekua: Madril, Espainiako Gorteetan, 1841ean.

Testuak Nafarroako Erresumaren berezko erakundeak eta foruak ezabatzeko balio izan zuen. Garai hartan, Isabel II.a zegoen erreinatzen, baina adinez txikia zenez, Espartero liberal erradikala zen erregeorde. Testuak dioen bezala, Nafarroak erresuma izaera galdu zuen eta probintzia bilakatu zen. Horrez gain, nafarrek zituzten hainbat pribilegio deuseztatu...

Jarraitu irakurtzen "Lege Itundua (1841): Nafarroako foruen amaiera eta Lehen Gerra Karlista" »

Lehen Mundu Gerra: Ezaugarriak eta Ondorioak

Historia-n eguneratua3,32 KB

Lehen Mundu Gerra

2.1. Indar Aurkariak

Indar aurkariak Inperio Zentralak (Alemania, Austria-Hungaria) eta Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma Batua) izan ziren.

2.2. Gerraren Ezaugarriak

Mugimendu Gerra: Alemaniaren Planaren Porrota (1914ko abuztua-abendua)

Planaren helburua mendebaldeko frontean garaipena ahalik eta azkarren lortzea zen, gero ahalegin guztiak Errusiako frontean egiteko. Frantzian sartu ziren hasieran, baina aliatuek alemaniarrak gelditzea lortu zuten. Marneko guduan Frantziak garaipen mugatua lortu zuen, alemaniarren Schlieffen Planak huts egin zuen.

Ekialdeko frontean errusiar tropek Ekialdeko Prusia hartu zuten, eta alemaniar tropek erretiratu zituzten. Kontraerasoan, alemaniarrek Tannenbergen garaipen garrantzitsu...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Ezaugarriak eta Ondorioak" »

Bertsolaritza Errepublika garaian: Txirrita, Lekuona eta Bertsolari-Egunak

Historia-n eguneratua2,53 KB

Txirritaren Garaia

Bertsolaritzaren prestigioak behera egin zuen XX. mendeko lehen hamarkadetan, kontrako iritzi batzuen ondorioz. Hala ere, herri eta auzoetako ospakizun garrantzitsuenetan bertsoetarako tartea beti egon zen. Gerra aurretik, bertsolari on asko aritu ziren Gipuzkoan eta inguruetan: Juan Bautista Urkia “Gaztelu” (Usurbil), Juan Jose Lujanbio “Saiburu” (Hernani), Jose Mari Berra “Teilleri txiki” (Errenteria), Jose Joakin Urbieta “Kaskazuri” (Oiartzun), eta beste batzuk. Gipuzkoatik kanpo, Paulo Iantzi nafarra eta “Frantses txikia” ezizenez ezaguna zen Iparraldeko bertsolaria ere aipatzekoak dira. Garai hartako bertsolari ezagunena Jose Manuel Lujanbio “Txirrita” (1860-1936) izan zen, Euskal Herriko ia bazter...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritza Errepublika garaian: Txirrita, Lekuona eta Bertsolari-Egunak" »

Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena Espainian (1834-1874)

Historia-n eguneratua5,02 KB

Mendebaldeko Europa osoan sendotzen ari zen gizarte burgesa. Industria Iraultzak sortutako kapitalismoan zuen oinarri ekonomikoa, eta Espainian ere, berezitasun batzuekin, prozesu hori abian zegoen. Isabel II.aren erregealdian, liberal oso moderatua izanik, Estatu liberalaren oinarriak finkatuko dira. Herriak demokrazia eta askatasun gehiago eskatzen duenean, ordea, bera izango da lehen oztopoa, eta iraultzak etorriko dira ondoren.

Urte hauetan, Antzinako Erregimeneko jaunen gizarte feudala deuseztatu eta gizarte liberal-burgesa eta kapitalista ezarriko da. Aldaketa politikoak oso sakonak izango dira: estatu konstituzionala sortu, herritarren askatasun politikoa eta berdintasun juridikoa, aginte-banaketa. Aldaketa ekonomikoak ere handiak izan...

Jarraitu irakurtzen "Estatu liberalaren eraikuntza eta finkapena Espainian (1834-1874)" »

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak

Historia-n eguneratua2,55 KB

Berpizkundea eta Zientzia Iraultza

1. Gizartearen Eraldaketa

Gizartearen aldaketa garrantzitsuak eman ziren Berpizkunde garaian. Erdi Aroan ia erabateko nagusitasuna zuen nekazal munduaren aurrean, biztanleak hirietan ugaritu egin ziren eta merkataritza kapitalismo hasi berria garatu zen.

Ekonomia espezieetan (trukean) oinarritzetik dirutan ordaintzera igaro zen, eta horri esker, burgesia sortu zen; ordena feudala ahuldu zuen klasea hain zuzen.

Monarkia autoritarioak ere garai honetan sortu ziren. Frantzian, Ingalaterran eta Gaztelan zentralizazio prozesu politikoa gertatu zen (erreinu txikiagoak desagertu eta erresuma handiak sortuko dira): monarkek armada handitu zuten, funtzionarioz inguratu eta konkista berriak egin zituzten. Monarkia autoritario...

Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Zientzia Iraultza: gizartearen eta zientziaren aldaketa nagusiak" »

Kristau erresumak: Taifa erreinuak, birkonkista, Iruñako erresuma eta Erdi Aroko gorteak

Historia-n eguneratua3,37 KB

TAIFAKO ERREINUAK:
Kordobako kalifaldiaren zatiketaren ondorioz (1031), Alandalusen sortu ziren 20 Erakunde politiko independienteak. Hau, kristauentzat onuragarria izan zen, birkonkista erraztu bait zuen. Erreinu kristauak Taifako erreinua baino Indartsuagoak ziren militarki, baina Taifako erreinuak aberatsagoak ziren, Horren ondorioz, Taifako erresumak paria ordaintzen zien, babesaren truke Ematen zen diru kopurua (ez erasotzeko). Erreinu bakoitzean talde etniko batek Agintzen zuen: arabiarrek, eslavoek edo berebereek. Zeukaten ahultasun horren Ondorioz, birkonkista azkartu egin zen, esate baterako, 1248rako Taifako erreinu guztiak konkistatuta zituzten, Granada izan ezik.
BIRKONKISTA:
Kristauek musulmanen lurrak berreskuratzean eta hauek
...
Jarraitu irakurtzen "Kristau erresumak: Taifa erreinuak, birkonkista, Iruñako erresuma eta Erdi Aroko gorteak" »