Kristau erresumak: Taifa erreinuak, birkonkista, Iruñako erresuma eta Erdi Aroko gorteak

Historia-n eguneratua3,37 KB

Laburpena

Dokumentuak Iberiar penintsulako Erdi Aroko kristau erresumen garapena azaltzen du: Kordobako kalifatuaren zatiketatik sortutako taifa erreinuak, birkonkista prozesua (711-1492), Iruñako erresuma eta Las Navas de Tolosako gudua. Azkenik, erreinu kristauetako Erdi Aroko gorteen egitura eta funtzioak aztertzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Kordobako kalifatuaren zatiketak (1031) taifa erreinuak sortu zituen Al-Andalusen.
  • Taifa erreinuek kristauei paria ordaintzen zieten babesaren truke.
  • Birkonkista 711tik 1492ra iraun zuen prozesu historikoa izan zen, eta 1492an Granada konkistatu zen.
  • Iruñako erresuma 905ean sortu zen Iñigo Haritz eta Antso Garzesen eraginez, eta 1150ean Nafarroako Erresuma izena hartu zuen.
  • 1212an Las Navas de Tolosan kristauek garaipen handia lortu zuten musulmanen gainean.
  • Erdi Aroko gorteak 3 estamentutan banatuta zeuden: herri xehea, nobleak eta kleroa.

Frogatu zeure burua

TAIFAKO ERREINUAK:
Kordobako kalifaldiaren zatiketaren ondorioz (1031), Alandalusen sortu ziren 20 Erakunde politiko independienteak. Hau, kristauentzat onuragarria izan zen, birkonkista erraztu bait zuen. Erreinu kristauak Taifako erreinua baino Indartsuagoak ziren militarki, baina Taifako erreinuak aberatsagoak ziren, Horren ondorioz, Taifako erresumak paria ordaintzen zien, babesaren truke Ematen zen diru kopurua (ez erasotzeko). Erreinu bakoitzean talde etniko batek Agintzen zuen: arabiarrek, eslavoek edo berebereek. Zeukaten ahultasun horren Ondorioz, birkonkista azkartu egin zen, esate baterako, 1248rako Taifako erreinu guztiak konkistatuta zituzten, Granada izan ezik.
BIRKONKISTA:
Kristauek musulmanen lurrak berreskuratzean eta hauek Afrikara kanporatzean Datzan prozesu historiko luzea (711-1492). Ez zen prozesu jarraia izan, hau da, Itunak, aliantzak, bake garaiak, barne borrokak… zirela eta birkonkista marra Etengabe lekualdatzen zen. 3 fasetan bana daiteke: VIII-XI, non kristauak Tajo Ebro arteko lurraldeak hartuta zituzten, XI-XIII, Granada izan ezin dena Konkistatuta zeukatenean eta XIII-XV Penintsula osoa konkistatuta zeukatenean Zehazki 1492an, Isabel katolikoak eta aragoiko Fernandok dena konkistatuta Edukitzea lortu zuten. Horrela 4 erreinutan kristau independienteetan banatuta Geratu zen penintsula: Portugal, Gaztela, Aragoi eta Nafarroa.
IRUÑAKO ERRESUMA:
(905-1150) Mendebaldeko Pirinioen inguruan sortu zen erakunde kristau politiko Independientea. Lurralde horietatik Iñigo Haritzak frankoak eta Antso Garzesek Musulmanak kanporatu eta gero, erreinu independientea eratu zen. Haren Hiriburua Naiara (Najera) zen eta hainbat lurralde bereganatu zituzten haien Artean, Errioxa eta Aragoi. XI goraldi miltar, politiko eta juridikoa izan zuen Eta 1150an Santso Jakintsuak Nafarroako Erresuma deitzea erabaki zuen.
NAVAS DE TOLOSA:
(1212) Birkonkistaren garaian Sierra Morena inguruan kristauen eta musulmanen Arteko bataila. Musulmanek Yihad deialdeae egin zuten eta Gaztela eraso zuten. Gaztelak laguntza eskatu zion Inozentzio III Aita Santuari eta honek ejerzitu Kristau handi bat sortu zuen, gaztelaren gidaritzapean frankoak, Portugal, Aragoi eta Nafarroa zeudelarik. Kristauek garaipen handia izan zuten eta musulmanek Ihes egin zutenean lurraldea zatitu egin zen. Birkonkistan aurrerapauso handia Izan zen bai miltarki eta bai moralki.
ERDI AROKO GORTEAK:
(XII-XIV) Erreinu kristauetan martxan zeuden batzar politikoak, g.E. Parlamentuen aintzindariak. Gizartea bezala gortea ere 3 estamentutan banatzen Zen: herri xehea, nobleak eta kleroa (estamentu
1=boto1). Erregeak konbokatzen zituen eta haien funtzioa honi aholkuak ematea Zen gehienetan. Beste erreinu eta zonaldetan aldiz, beste funtzio batzuk ere Zituen: kejak bideratu, diru kudeaketa egin, botere legegile mugatua… Adb, Nafarroan eta Aragoien gorteen boterea handiagoa zen Gaztelan baino. Nafarroako I.Gortea 1329 sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer izan ziren taifa erreinuak?

Kordobako kalifaldiaren zatiketaren ondorioz (1031) Al-Andalusen sortu ziren erakunde politiko independienteak. Kristauentzat onuragarriak izan ziren, birkonkista erraztu zutelako.

Noiz eta nola sortu zen Nafarroako Erresuma?

Iruñako erresuma 905ean sortu zen Mendebaldeko Pirinioen inguruan, Iñigo Haritzek frankoak eta Antso Garzesek musulmanak kanporatu ondoren. 1150ean Santso Jakintsuak Nafarroako Erresuma izena hartzea erabaki zuen.

Zer izan zen Las Navas de Tolosako gudua?

1212an Sierra Morena inguruan kristauen eta musulmanen arteko bataila izan zen. Kristauek garaipen handia lortu zuten, eta birkonkistan aurrerapauso handia izan zen.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan zatitu zen Kordobako kalifatua taifa erreinuetan?
2. Zer ordaintzen zieten taifa erreinuek kristauei?
3. Noiz konkistatu zuten kristauek Granada eta Penintsula osoa?
4. Nork kanporatu zituen frankoak eta musulmanak Iruñako erresuma sortzeko garaian?
5. Zein izan zen Iruñako erresumaren hiriburua?
6. Zein izan ziren Erdi Aroko gorteen estamentuak?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.