Langileen Mugimenduak eta Nazionalismoa Euskal Herrian
1.- LANGILEEN MUGIMENDUAK
ANARKISMOA: Anarkismoaren ezaugarri ideologikoak dira: barne diziplinarik ez izatea, hauteskundeetan parte hartzeari uko egitea, estatua eta honen instituzioak abolitzeko nahia, jabetza pribatua kentzea, indarkeriaren defentsa eta greba orokorraren baliabidea. Euskal Herrian CNT (Lanaren Konfederakuntza Nazionala) erakundeko anarkismoak Gasteizen, Bilboko itsasadarrean eta Errenteria–Donostia inguruan izan zituen hedapen gune nagusiak. Gobernuak gogor zapaldu zituen mugimenduak.
SOZIALISMOA: 1879an Pablo Iglesias eta Jaime Verak, Alderdi Sozialista Langile Espainiarra sortu zuten (P.S.O.E.). Alderdi honen sindikatua, UGT, 1888. urtean sortu zen. 1925. urte arte, Pablo Iglesias izan zen alderdi eta sindikatuko buru....