Geologia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskarazko Esamoldeak eta Hitz Zailen Bilduma

Geologia5,02 KB

Elurrari eta Eguraldiari Buruzko Esamoldeak

  • Elur zirimola: Elur zurrunbiloa.
  • Bisutsa: Elur ekaitza.
  • Elur berria: Jausi berri den elurra.
  • Elur-jausi: Elurrezko olatu hilgarria (alud).
  • Elur hautsa: Elur fin-fina.
  • Elur izoztua: Izotza.
  • Elur ezponda: Elurrezko aldapa.
  • Elur maluta: Elur kopoa.
  • Maluten errezela: Elur maluten gordina.
  • Elurra harroturik egon: Elur ekaitza handia egotea.

Pertsona eta Ekintzei Buruzko Esamoldeak

  • Ardiz mozorroturiko otsoa izan (Bidaztia): Pertsona ona dirudi, baina gaiztoa da.
  • Begiak begi truk (Rattus jenerala): Niri erasotzen badidate, nik berdin erasoko dut.
  • Esana erraz eta egina garratz: Esaten duguna egitea kostatzen zaigula.

Euskarazko Hitz eta Kontzeptu Zailen Hiztegia

  • Adabaki: Atal, txaplata.
  • Anabasa: Nahasketa.
  • Abaildurik: Leher
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Esamoldeak eta Hitz Zailen Bilduma" »

Lurraren Historia, Bizitzaren Eboluzioa eta Zientziaren Gakoak

Geologia4,05 KB

Lurraren Historia eta Zientziaren Gako Galderak

Jarraian, Lurraren sorrerari, bizitzaren eboluzioari eta zientziaren historiari buruzko 34 galdera eta erantzun aurkituko dituzu:

Lurraren Sorrera eta Eboluzioa

  1. Zerk osatzen zuen Lurra orain 4.500 milioi urte?

    Karbono dioxidoa, nitrogenoa eta ur-lurruna.

  2. Ilargiaren diametroa?

    3.000 km baino gehiago.

  3. Nork ekarri zuen ura Lurrera?

    Meteoritoek.

  4. Zein da eguzki-izpien sakonera maximoa ozeanoetan?

    300 metro.

  5. Zein ziren Lurreko bizidun bakarrak hasiera batean?

    Bakterio unizelularrak.

  6. Zer bihurtzen du fotosintesiak energia luminikoari esker?

    Karbono dioxidoa eta ura glukosa bihurtzen ditu.

  7. Lurraren osagai garrantzitsuenetakoa bizitzarentzat?

    Oxigenoa.

  8. Lehen superkontinentearen izena?

    Rodinia.

  9. Zerk banatu zuen superkontinentea
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Historia, Bizitzaren Eboluzioa eta Zientziaren Gakoak" »

Lurraren Barnealdea eta Fenomenoak

Geologia2,89 KB

Epizentroa

Hipozentroarekiko bertikalean egoten da eta azaleko uhinak hedatzen dira, lurrikaretan hondamendiak eragiten dituztenak.

Hipozentroa

Hausturagunetik bibrazio batzuk hedatzen dira, uhin sismiko eran.

Uhin sismikoak

Uhin sismiko horiek osatutako uhin-fronte esferikoak lurraren barnealdean hedatzen dira.

Uhin primarioak

Azkarrenak dira eta partikulek uhinaren noranzko berean bibratzen dute, konpresio eta deskonpresio higiduren bidez. Material solidoak nahiz likidoak zeharkatu ditzakete.

Uhin sekundarioak

Abiadura txikiagoa dute eta partikulek uhinaren ibilbidearekiko zut bibratzen dute. Material solidoetan zehar soilik hedatzen dira, ez fluidoetan.

Etenunea

Lurbarneko bi geruzen arteko muga, non uhin sismikoen abiadura eta noranzkoa bat-batean...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren Barnealdea eta Fenomenoak" »

Geografia Fisikoaren Oinarrizko Kontzeptuak

Geologia3,56 KB

Mendigune Zaharrak

Era Tertziarioan eratutako mendiak dira, Alpetar orogeniaren presioek zokalo bateko bloke batean eragindako altxamendu berri baten ondorioz (gaztetzea). Beraz, haien materialak ere Paleozoikokoak dira. Gaur egun, mendigune horiek forma biribilak eta gailur lautuak dituzte, higadura-gainazal garaiak baitira. Iberiar penintsulan, antzinako mendiguneak dira Erdialdeko Sistema, Toledoko Mendiak, Galiziako Mendigunea eta Kantauriar Mendikatea.

Tolestura-Mendikateak

Era Tertziarioko Alpetar orogenian sortutako mendi-goraguneak dira. Era Sekundarioan edo Mesozoikoan itsasoek jalkitako sedimentuak oinarri hartuta eratutako eremuak dira. Bi motatakoak daude:

  • Tarteko mendikateak: Itsasoek zokaloen ertzetan jalkitako materialak oinarri
...
Jarraitu irakurtzen "Geografia Fisikoaren Oinarrizko Kontzeptuak" »

Iberiar Goi-lautadaren Kanpoaldeko Mendikateak

Geologia3,45 KB

Sarrera

Iberiar Goi-lautadaren kanpoaldeko mendikateak Pirinioak, horien luzapena eta Mendikate Betikoak dira. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren. Pirinioetako eta Mendikate Betikoetako fosa ozeanikoetan, tope gisa aritzen ziren mendiguneen artean, sedimentu sekundarioak jalki ziren, eta horiek tolestu zirenean sortu ziren mendikateok. Beraz, kareharriak dira nagusi horietan.

Pirinioak

Egitura konplexua dute:

  • Ardatza edo eremu axiala: Antzinako mendigune hertziniarra da, Alpetar orogeniarekin gaztetuta. Material paleozoikoz osatuta dago eta erliebe malkartsua du, izotzaren eraginaren ondorioz. Eremu horretan daude mendikateko mendi garaienak.
  • Pirinioaurreak: Eremu axialaren hegoaldean daude. Era Tertziarioko Alpetar orogenian eratu ziren,
...
Jarraitu irakurtzen "Iberiar Goi-lautadaren Kanpoaldeko Mendikateak" »

Lurraren Egitura eta Dinamika

Geologia3,03 KB

Bolkanismoa

Sumendiek urtutako harriak isurtzen dituzte lurrazalera.

Lurrikara

Lurraren gainazalaren mugimendu bortitz eta laburrak dira.

Kontinenteen Higidura

Lurraren mantuko konbekzio-higidurek eragiten dute.

Mendien Sorrera

Bi modutan sortzen dira: lurraren gainazaleko materialak tolesten direnean, eta sumendien eraginaren ondorioz.

Lurrazala

Kanpoko partea da, harritsua, hotza eta zurruna.

  • Kontinentala

    Kontinenteak osatzen ditu. Granitoa gehi harri metamorfikoak eta sedimentarioak ditu. 35-70 km-ko lodiera du.

  • Ozeanikoa

    Ozeanoen azpikoa da (hondoak). Basaltoa gehi harri magmatikoa ditu. 10 km-ko lodiera du.

Mantua

Konposizio homogeneoa du, lurrazalaren azpian dago, 2900 km-ko sakoneraraino.

  • Goi Mantua

  • Behe Mantua

Nukleoa

Barruko geruza da, burdina eta nikela...

Jarraitu irakurtzen "Lurraren Egitura eta Dinamika" »

Geografia eta Lurralde Antolaketako Oinarrizko Kontzeptuak

Geologia2,61 KB

Kontzeptu Nagusiak

1. Multzoa: Ikasgai honetako eduki komunak

Geografia

Lurreko azala eta itxura fisikoa ikasten dituen zientzia da.

2. Multzoa: Lurralde Antolaketa eta Espazio Geografikoa

Erromako Ituna

1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen; bertatik sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE), 1958ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.

Europar Batasuna (EB)

Europako 27 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da.

Autonomia Erkidegoa

Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

3. Multzoa:

...
Jarraitu irakurtzen "Geografia eta Lurralde Antolaketako Oinarrizko Kontzeptuak" »

Iberiar Penintsulako Arro Hidrografikoak: Ezaugarriak eta Ibai Nagusiak

Geologia3,35 KB

Iberiar Penintsulako Arro Hidrografikoak

1. Bizkaiko Golkorako Isurialdea

Bizkaiko Golkorako isurialdeko ibaiek Penintsulako iparraldea drainatzen dute. Prezipitazioen erregulartasunak eta ugaritasunak (1350 mm batez beste urtean) eta kontraste handirik gabeko tenperaturek ibai emaritsu eta erregularrak ematen dituzte. Ibai hauek sorburutik kostaraino (100 km) duten desnibel handiak (2000 m batzuetan) beste ezaugarri bat ematen die: uholdezkotasuna. Emariak eta aldapak areagotu egin dute uraren higadura, eta haran sakonak sortu dira. Ibai nagusiak hauek dira: Bidasoa, Ibaizabal, Sella, Nalon, Navia, Tambre eta Ulla.

2. Isurialde Atlantikoa

Bertan dira Mesetako ibai handiak (Duero, Tajo eta Guadiana) eta Guadalquivir ibaia. Batez beste, 596,5 mm-...

Jarraitu irakurtzen "Iberiar Penintsulako Arro Hidrografikoak: Ezaugarriak eta Ibai Nagusiak" »

Geosferaren Konposizioa: Mantua eta Nukleoa

Geologia2,2 KB

MANTUA

Mantua geosferan masarik eta bolumenik handiena duen geruza da. Lurrazaleko harriek baino dentsitate gutxiagoko harriek osatzen dute eta harrion artean peridotitak nabarmentzen dira. Honen barnean hiru eremu banatzen dira: goi-mantua, behe-mantua eta mantu-nukleo muga.

Goi-mantua

Goi-mantua Mohorovicic-en etenetik 670 km-ko sakonerenaino hedatzen da. Kanporago duen eremua zurruna da eta portaera dinamikoa du, lurrazala bezala. Bi geruzek 100km lodiera duen egitura bakarra eratzen dute (litosfera). Honen azpian, goi-mantua plastiko bihurtzen da harrien tenperatura eta presioen eraginez. Zuzenean litosferaren azpian, uhin sismikoen hedapenaren abiadura murriztapena hautematen da, partzialki urtutako harrien presentziaren baliokideak. Hau,...

Jarraitu irakurtzen "Geosferaren Konposizioa: Mantua eta Nukleoa" »

Lurraren Egitura eta Plaken Tektonika

Geologia3,29 KB

Lurra

Lurra Aztertzeko Metodoak

Zuzenekoa

Lurra zulatzen da sakonera desberdinetako materialak aztertzeko.

Zeharkakoa

Uhin sismikoen bidez. (TOMOGRAFIA SISMIKOA)

Uhin Sismikoen Portaera

  1. Ingurune homogeneoan uhinak zuzen hedatzen dira, eta heterogeneoan, ez.
  2. Uhinak ez dira ingurune guztietan abiadura berdinez hedatzen. Material beroetan mantsoago hedatzen dira.
  3. Materialaren zurruntasuna aldatzen bada, uhinen hedapena ere aldatzen da.
  4. Uhinaren abiadura bat-batean aldatzen denean, etenune bat dagoela esaten da.

Uhin Sismiko Motak

Primarioak (P)

  1. Sismografoan lehenengo jasotzen diren uhinak.
  2. Luzerako uhinak dira.
  3. Hedapen abiadura handia dute.
  4. Atal solido eta fluidoak zeharkatzen dituzte.

Sekundarioak (S)

  1. Sismografoak P uhinaren ondoren jasotzen ditu.
  2. Zeharkako uhinak
...
Jarraitu irakurtzen "Lurraren Egitura eta Plaken Tektonika" »