Euskadiko erliebea: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea
Euskadiko erliebea
Euskadiko erliebea bi unitate nagusik osatzen dute: Euskal Mendiak eta Ebroko Zokogunea.
Euskal Mendiak
Pirinioak eta Kantabriar Mendilerroaren sektorean kokatuta daude. Altuera moderatuko mendiak dira (1500 metrokoak altuenak), orogenesi alpinoaren ondorioz tolestu eta eraikitako Aro Sekundario eta Tertziarioko eraketa sedimentarioz osatuak (kareharrizkoak batez ere). Euskal Mendietako unitateak:
Ur-isurialdeen iparraldea
- Kostaldeko mendikateak: Higer lurmuturra eta Zumaia artean altxatzen diren mendiak (Jaizkibel). Tertziarioko materialez osatuak eta altuera gutxikoak dira.
- Itsasbazter aurreko mendikatea: kostatik urrutiago dauden mendizerrek osatzen dutena. Eremu honetan erliebeak leuntasuna galtzen du eta mendiak garaiagoak