Geografia eta Lurralde Antolaketako Oinarrizko Kontzeptuak

Geologia2,61 KB

Kontzeptu Nagusiak

1. Multzoa: Ikasgai honetako eduki komunak

Geografia

Lurreko azala eta itxura fisikoa ikasten dituen zientzia da.

2. Multzoa: Lurralde Antolaketa eta Espazio Geografikoa

Erromako Ituna

1957ko martxoaren 25ean sinatu zuten Alemaniako Errepublika Federalak, Frantziak, Herbehereek, Luxenburgok, Belgikak eta Italiak. Itun hau Europako Batasuna eraikitzeko prozesuan aurrerapauso garrantzitsua izan zen; bertatik sortu zen Europako Ekonomia Erkidegoa (EEE), 1958ko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zena.

Europar Batasuna (EB)

Europako 27 estatuk osatzen duten nazioz gaindiko erakundea da.

Autonomia Erkidegoa

Espainiako antolamendu konstituzionalaren barnean dagoen lurralde-entitate bat da. Estatuaren banaketa administratiboa da.

3. Multzoa: Dinamika Ekogeografikoak

Mendigune Zaharra / Mazizo Zaharra

Aro Paleozoikoan sortutako erliebe-unitatea da, aldaketa kimiko handia jasan duten materialez osatua (adibidez: kuartzoa, granitoa, eskistoa, arbela).

Tolestura Mendikatea

Indar tektonikoen eraginez tolestutako materialez osatutako erliebe-unitatea. Material plastikoak izaten dira, eta sinklinalak eta antiklinalak dituzte.

Arro Sedimentarioa

Higatutako, garraiatutako eta metatutako materialez osaturiko esparrua. Ohikoenak hauek dira: hare-harria, ikatza, buztina eta igeltsua.

Padura

Itsasoko urek hartutako lurrak.

Desertifikazioa

Higaduraren, landarediaren desagertzearen eta giza eragin kaltekorraren ondorioz sortutako paisaia.

Modelatu Karstikoa

Kareharri inguruan gertatzen den moldatzea. Kaltzio karbonatoa desegitean sortzen da.

Arro Hidrografikoa

Ur-eremu bat da, non euritik, elurretik edo izotzetik datorren ura maldan behera ibai, aintzira, urtegi edo beste ur-multzo berera isurtzen den.

Ur Banalerroa

Isurialde hidrografikoak banatzen dituen lerroa.

Landaredi Potentziala

Leku batean berez sor daitekeen landaredi teorikoa, kanpoko eragin nahasgarririk gertatzen ez bada.

Ekintza Guneak (Antizikloia eta Borraska)

Goi eta behe presioko inguruak dira:

  • Antizikloia: Goi-presioen gunea da, inguruan presio txikiagoko zonak dituena. Haizea erlojuaren orratzen moduan mugitzen da horren inguruan, eta eguraldi egonkorra sortzen du.
  • Borraska (Depresioa): Behe-presioen gunea da, inguruan presio handiagoko zonak dituena. Haizea erlojuaren orratzen kontra mugitzen da honen inguruan, eta eguraldi ezegonkorra sortzen du.

Deskargatu

PDF Word HTML