Biosfera, Atmosfera eta Hidrosfera: Ezaugarriak
Biosfera: Ekosistema Guztien Multzoa
Biosfera ekosistema guztien multzoa da, bizidunek eta inguruneak osatzen dutena.
Ezaugarriak
- Ur likido asko egotea.
- Eguzki energia zuzenean jasotzea.
- Materia 3 agregazio-egoeratan (solidoa, likidoa, gasa) egotea.
Hauek guztiak bizitza posible egiten dute.
Biosfera 3 sistemaz osatzen da:
- Atmosfera
- Hidrosfera
- Litosfera
Atmosfera: Lurra Inguratzen Duen Gas-Geruza
Funtzioak
- O2 (Oxigenoa) arnasketarako.
- CO2 (Karbono dioxidoa) fotosintesirako.
- Izpi ultramoreetatik babestea.
- Tenperatura erregulatzea (Lurraren berotasunari eustea).
Osagaiak
Airea osatzen duten gasak:
- N2 (Nitrogenoa): %78
- O2 (Oxigenoa): %21
- CO2, H2O (Ura), H2, eta beste batzuk: %1
Gainera, partikulak (polena, hautsa...) ditu.
Ezaugarriak
- Dentsitatea altitudearekin txikitu