Klima Aldaketa Eragiten Duten Faktoreak eta Lurraren Sorrera
Klima Aldaketan Eragina Duten Faktoreak
Berotegi-efektua: Metanoak, karbono dioxidoak eta ur-lurrunak, besteak beste, eguzki-erradiazioaren beroa atxikitzen dute.
Albedo-efektua: Kolore argiko azalek eguzki-argia islatu, eta atmosfera hozten dute. Elur- eta izotz-estalkiak eragiten dute gehienbat, eta hodeiek eta atmosferako hautsak neurri txikiagoan.
Eguzki-jardueraren aldaketak: Eguzkiaren erradiazioaren intentsitateak gorabeherak izaten ditu aldi luzeetan zehar, eta horrek klimari eragiten dio.
Kontinenteen eta itsaslasterren banaketa: Masa kontinental handiek mesede egiten diote antizikloi egonkorren eraketari; hau da, klima lehorreko egoerari. Kontinenteen kokapenaren mende dauden itsaslasterrek, aldiz, beroa garraiatzen dute latitude batzuetatik...