Nekazaritza paisaia

Geografia18,36 KB

ESPAINIA HEZEA: -Kokapena: Iberiar penintsula iparraldean eta ipar mendebal. -Inguru fisikoa: Erliebe gorabeheratsu, azalera laua gutxi dira eta urtero klima ozeaniko euritsua nagusi. -Nekazaritza egituraren ezaugarriak: Biztanleria (Ugari zen baina emigrazio ondorioz zaharkitu), Populatzea (Sakabanatu tartekatua da herrixka, parrokia eta herrietan oinarrituta), Ustiategiak (minifundioak, lursail txikiak, mekanizazio gutxi eta autokontsumorako etekin gutxi). Lurzorua (abeltzaintzarako nagusiki). -Nekazaritza (azalera txikia, haranetan kokatu eta lehorreko nekazaritza da “prezipitazio erregularrak”): Iraganean polilaborantza egiten zen, eta artoa, patata, fruta-arbolak eta mahatsondoa kontsumitzen zen Abereak ere hazten ziren. Gaur egun baratzeko laborantzetan eta bazka-laborantzetan espezializatu da (bazka-artoa eta, alpapa). -Abeltzaintza: Nekazaritza-jarduerarik garrantzitsuena da. Haragiaren eta esnearen hiriko eskariak ditu. Orokorren ustiategiak txikiak edo ertainak izaten dira. Behiak: 1)Esnerako (intentsiboa) eta 2) Haragia (estentsiboa). Etorkizunari begira arazoak: ustiategi txikiak (ez dira konpetitiboak), esne industrien baldintzak, Europar Batasuneko kuotak, ustiategi zaharkituak. -Basogintza: Altzariak eta paper-orea egiteko.


ESPAINIA BARNEALDEA: -Kokapena: Bi goi-lautadak eta Ebroren sakonunea (600-800)

-Inguru fisikoa: Erliebe laua du, batez besteko altitude garaia goi lautadan, eta klima mediterraneo kontinentalizatua. -Nekazaritza egituraren ezaugarriak: Biztanleria (urria eta zaharkitua da, 1950-1975 bitartean emigrazio handia egon zelako. Populatzea (Pilatua da, herri txikiak (Duero eta Ebro) eta herri handiak daude (bataz bestetik urrunduak Iberiar penintsularen hegoaldean)). Ustiategiak (minifundioak (Duero haranean eta Ebroko lur ureztatuetan nagusi) eta latifundioak (Gaztela, Aragoiko eta Extremadurako lur lehorretan)).

Lurzorua (nekazaritza, abeltzaintza, basogintza).  -Nekazaritza (azalera txikia, haranetan kokatu eta lehorreko nekazaritza da “prezipitazio erregularrak”): Lehorreko lurrak goi-lautada eta Ebro haraneko inguru ez ureztatuetan  dira nagusi. Nekazaritza estentsiboa egiten da “hirukote Mediterraneoa” (zerealak, mahatsondoa eta olibondoa). Ureztatutako lurretan nekazaritza intentsiboagoa da. Iraganean: Lehorreko lurrak (garia, lugorriak, ardiak, mahatsondoa, olibondoa, zerealak…). Ureztatutako lurrak (ibai, herri ondoko lursail txikietan eta barazkiak autokontsumorako ziren. Gaur egun: Lehorreko lurrak (garagarra eta lurgorria desagertzear dago. Zerealak “Gaztela Leon”, olibondoa “Gaztela Mantxa, Aragoi, Extremadura”, mahastiak “Errioxa, Nafarroa) eta Ureztatutako lurrak (ekoizpen dibertsifikatua) a) Industriarako (tabakoa, azukre-erremolatxa), b)Animaliak bazkatzeko (artoa, alpapa), c) industria kontserba: Errioxa, Nafarra, Aragoi. -Abeltzaintza: Ehiza/ Lehorrean: ardiak (Gaztela-Ebro), behiak, txerriak (Gaztela-Leon)/ Angioak: txerriak, ardiak (Extremadura) gaur egun, behiak.  -Basogintza: Garrantzi handikoak pinuak dira eta Soriako inguruetan ematen da gehien.


ESPAINIA MEDITERRANEO ALDEA: -Kokapena: Mediterraneoko kostaldea eta kostalde aurrea, Guadalquivír harana eta Balear Uharteak. -Inguru fisikoa: Gora-beheretasuna kostaldean, Guadalquivirren laua eta klima mediterranearra du. -Nekazaritza egituraren ezaugarriak: Biztanleria tradizioz ugaria, baina gaur egun murriztu da nekazaritza exodoaren ondorioz (hutsune hori etorkinekin bete da). Populatzea sakabanatua da pilatzeko joerarekin, kostaldean izan ezik. Ustiategia tamaina ezberdinetakoak dira (Hand, Andaluziako. M, Ert, Katalunian eta Txik, Valentzian). Lurzorua Gehien bat nekazaritzarako erabiltzen da.  -Nekazaritza (azalera txikia, haranetan kokatu eta lehorreko nekazaritza da “prezipitazio erregularrak”): Bi alde desberdin: Lehorreko laborantza: zerealak, mahatsondoa eta olibondoa Guadalquivir haranean eta kosta-aurreko mendietan. Laborantza ureztatua: baratze zaintza goiztiarra, aire-zabalean eta plastikoaren azpian. Fruitu-kultura mediterranearra (zitrikoak, hezurdun eta pepitadun fruta-arbolak). Fruitu-tropikalak (txirimoia eta ahuakatea). -Abeltzaintza: Behi, txerrri eta hegaztien aziendak Katalunian./ Ardiak lehorreko lurretan./ Zezenak batez ere Guadalquivir ingurunean.  -Basogintza: Garrantzi txikikoak. Huelvan eukaliptoa.




NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA BASOGINTZARAKO ESPAZIOAK: -kokapena: Bizkaiko golkoaren isurialdea, iparraldeko lurrak (Gorbeiatik gora). -inguru fisikoa: erliebe gorabeheratsua, lurzoru makurra (aldapatsua). Klima ozeanikoa, prezipitazioa ugari eta erregularrak. -nekazaritza egituraren ezaugarriak: BIZTANLERIA: urria (hiri eta industria-inguruetara exodo handia egon delako). POPULATZEA: baserrietan populatzea sakabanatua (Bizkaiko Enkarterrietan ezik, pilatu lasaia). Etxeak harrizkoak, teilatua bi isurkikoa, eta hiru solairukoak (sukaldea, ukuilua, logelak eta aletegia edo biltegia). USTIATEGIAK: nekazaritza-ustiategia baserriaren inguruan antolatzen da. Neurri txikiko ustiategi pribatua da (5-6 hkt.). Bi ataletan egituratuta: a) etxaldea, etxetik hurbil, belarra eta laboreak b) basoa, aldapa edo altitude handieneko lurretan, basogintzarako. Lursailak heskaien bidez itxita daude. Zailtasunak mekanizaziorako, topografia zaila delako eta ustiategia txikia. Ekoizpen-sistema intentsifikatu da (baratzeko espezializaziora bideratuz). -landa-espazioaren erabilerak: 1960ko hamarkadatik, industrializazioak nekazaritzari eskulan ugari kendu dio eta denbora partzialeko nekazaritza ezarri zuen. LURZORUA: bazkak, larre naturalak eta baratzeak ( azken hau autokontsumorako) jartzeko. Nekazari gutxik dute dedikazio esklusiboa. -abeltzaintza: behi-azienda, erregimen intentsiboan esnetarako, eta erregimen estentsiboan haragitarako. Ardi-aziendak (Aralar, Aizkorri eta Gorbeia) altuerako larretan latxa arraza autoktonoa. -basogintza: konifero exotikoak: intsinis pinua, produktibitate handikoa eta eukaliptoa.


NEKAZARITZA, ABELTZAINTZA ETA BASOGINTZARAKO ESPAZIOAK; -kokapena: uren banalerroaren hegoaldean kokatutako lurrak (Gorbeiatik behera). -ingurune fisikoa: laborantzarako erliebe errazagoak. Klima mediterraneo kontinentalizatua, udan lehortea. -nekazaritza egituraren ezaugarriak: BIZTANLERIA: ugariagoa, topografia mesedegarriagoari esker landa mekanizatu egin delako eta industrializazio-prozesua berandu iritsi delako. POPULATZEA: pilatua eta elkarrengandik bereizita dauden herri handiak. Etxe tradizionalak harrizkoak dira eta Arabako Errioxan estalki bakarreko inklinazio txikiko teilatua izaten dute. USTIATEGIAK: batez besteko neurria handitu egin da errentamenduari eta lursailak pilatzeari esker (Arabar Errioxan izan ezik, bertan txikiak dira eta). Teknikak asko modernizatu dira. Ekoizpen-sistema laborantzen espezializaziora bideratzen da. -landa-espazioaren erabilerak: Lehorreko lurretan: -zerealak, lugorriarekin, ekilorearekin txandaketan (garia, Arabako lautadan eta haranetan). -mahastiak (Arabar Errioxan), monolaborantza bihurtuz. Errioxa jatorri-deituran sartzean ardo hauen prezioak gora egin du eta produktibitate eta kalitate handia dute. Ustiategi txikiak baina errentagarriak./ Nekazaritza ureztatua: Ebroren lautadan eta barruko arro eta haran ureztatuetan. Artoa, bazka, azukre-erremolatxa, fruta-arbolak, patata eta baratzeko produktuak lantzen dira. - basongintza: Intsinis pinua, Arabako mendilerroan


Nekazaritza intentsiboa: Produkzio baliabide asko, kopuru handiekin eta teknologia berrien isla direnak erabiltzen dituen nekazaritza mota da, espazio txikietan produktibitate handia lortzen duena.

Nekazaritza estentsiboa: Produkzio baliabide gutxi, kopuru txikietan eta teknologia mugatuen isla direnak erabiltzen dituen nekazaritza mota da, espazio handietan produktibitate txikia lortzen duena.

Abeltzaintza intentsiboa: Produkzio baliabide asko, kopuru handietan eta teknologia berrien isla direnak erabiltzen dituen abeltzaintza mota da, produktibitate handia lortzen duena abelburu bakoitzeko (esnea lortzeko gehienbat).

Abeltzaintza estentsiboa: Produkzio baliabide gutxi, kopuru txikietan, espazio handietan eta teknologia mugatuen isla direnak erabiltzen dituen abeltzaintza mota da, produktibitate 

txikia lortzen du bina kalitate handikoa (haragia lortzeko gehienbat).

Nekazaritza-ustiapena: Nekazaritza edo abeltzaintza jarduera osatzen duen unitate ekonomikoari deritzo, ustiatzaile batek bere ardurapean duena (familia edo enpresa batek).

Erabilitako Nekazaritza Azalera edo ENA: Landutako lurren eta bazkaleku iraunkorretako lurren multzoa da. Hauek dira landatutako lurrak: belarki-laboreetako lurrak, lurgorriak, familia baratzeak eta zurezko laboreetako lurrak.

NBP (Nekazaritza Politika Bateratza): Europar Batasunaren baitan nekazaritza gaiei buruz hartutako erabakien eta neurrien multzo koordinatua da, Erromako Itunatik dator.

Akuikultura: Uretan animaliak, landareak eta alga hazteko jardueren multzoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML