Nerbio-bulkada: Transmisio Elektrikoa eta Kimikoa
Transmisio Elektrikoa
Nerbio-bulkada neuronan zehar hedatzen da, uhin elektriko baten moduan, mintzeko potentzial elektrikoan hainbat aldaketa egiten direlako.
Pausaguneko Potentziala
Zelula atsedenean dagoenean, kinadarik jasotzen ez du, karga negatiboak mintzaren barnealdean daude, erradikal organiko negatiboengatik eta Cl- ioengatik. Kanpoaldean karga positiboak daude, Na+ ioien kontzentrazioagatik. K+ ioiak barnean badaude ere, ez dira nahikoak izaera negatiboa orekatzeko. Mintza polarizatuta dagoela eta mintz-potentzial negatiboa duela esaten da. -70 mV ingurukoa da.
Pausaguneko potentziala Na+/K+ ponpa bezala ezagutzen den garraio aktiboko sistema bati esker mantentzen da, ATP gastatuz (garraio aktiboa, gradientearen kontra): Na+ kanporatuz...