Atomoa osatzen duten partikulak: elektroia, protoia eta neutroia

Fisika-n eguneratua3 KB

Laburpena

Dokumentu honek atomoa osatzen duten hiru partikula nagusiak azaltzen ditu: elektroia, protoia eta neutroia. Daltonen atomo zatiezinaren ideiatik gaur egungo ereduraino egindako bilakaera laburki kontatzen du. Ondoren, partikula bakoitzaren masa, karga elektrikoa eta aurkitzaileak aztertzen dira, baita masa atomikoaren unitatea (u) ere.

Funtsezko puntuak

  • Daltonek atomoa zatiezina zela uste zuen, XIX. mendearen erdira arte.
  • Thomsonek elektroia aurkitu zuen; Millikanek bere masa eta karga neurtu zituen (karga: 1,6 ∙ 10-19 C).
  • Elektroiak karga negatiboa dute eta masa oso txikia.
  • Rutherfordek 1911n protoia aurkitu zuen; protoiak karga positiboa dute eta masa elektroiarena baino 2.000 aldiz handiagoa da, gutxi gorabehera.
  • Chadwickek 1931n neutroia aurkitu zuen; neutroiak karga elektrikorik gabeak dira eta protoiaren antzeko masa dute.
  • Atomo neutroa izateko, elektroi kopurua protoi kopuruaren berdina izan behar da.
  • Masa atomikoaren unitatea (u) 1 u = 1,66 x 10-27 kg da.

Frogatu zeure burua

ATOMOAK OSATZEN DUTEN PARTIKULAK: ELEKTROIA, PROTOIA, NEUTROIA

Daltonetik gaur egungo eredurainoko ibilbidea:Daltonek uste zuen atomoa zatiezina zela. Uste horrek XIX. Mendearen erdialdera arte iraun zuen. Orduan, zenbait partikula hauteman zituzten atomoen barruan, eta partikula horiek berberak ziren atomo guztietan. Hau da, partikula kopuruaren arabera bereizten ziren atomoak. Atomoa osatzen duten partikulak aurkitzeari esker, fenomeno elektrikoak azaldu ahal izan zituzten.Elektroia: Thomson elektroien aurkitzailea.Urte batzuk geroago, RobertMillikan estatubatuar zientzialariak elektroiaren masa eta karga neurtu zituen: 1,6 ∙ 10-19 C. Elektroiek karga elektriko negatiboa dute, eta oso masa txikia, atomoen barruan dauden beste partikula batzuekin alderatuta.Elektroien mugimenduak korronte elektrikoa sortzen du.Protoia: Materiaren propietate elektrikoak baldintza jakin batzuetan baino ez dira hautematen; esaterako, igurtzi ostean. Hori dela-eta, zientzialariek pentsatu zuten materia neutroa zela. Horrenbestez, atomoek karga negatibodun partikulak badituzte, karga positibodun partikulak ere izan behar dituzte, atomo bakoitzak partikula positiboen eta negatiboen kopuru berbera izan dezan. 1911n, E. Rutherford britainiar kimikariak protoia aurkitu zuen. Protoiak elektroien karga berbera duten partikula subatomikoak dira, baina karga hori positiboa da. Bestalde, protoien masa elektroiena baino 2.000 aldiz handiagoa da, gutxi gorabehera.Neutroia: 1931. Urtean, James Chadwick zientzialariak atomoetan beste partikula mota bat dagoela deskubritu zuen: neutroia. Neutroiak karga elektrikorik gabeko partikulak dira. Protoien antzeko masa dute.Masa1,673 ∙ 10-27 kg,9,11 ∙ 10-31 kg,1,675 ∙ 10-27 kgKarga+ 1,6 ∙ 10-19 C (+1e),- 1,6 ∙ 10-19 C (-1e),0Atomo baten karga elektrikoa neutroa izateko, elektroien eta protoien kopuru berbera izan behar du. Adibidez, atomo baten 8 protoi baditu, 8 elektroi ere izan beharko ditu, neutroa izan dadin.Masa atomikoaren unitatea:Atomoen masa neurtzeko, kilogramoa edo gramoa aukeratzen bada, balioak izugarri txikiak izango dira, eta oso zaila izango da unitate horiek erabiltzea. Esaterako, uranio atomoa astunenetakoa da, eta 3,95 x 10-25 kg-ko masa du. Hori dela-eta, masa atomikoaren unitatea (u) zehaztu zen:

1 u = 1,66 x 10-27 kg  (protoiaren edo neutroiaren masa haiz zuzen ere)

Unitate atomikoak kontutan harturik:

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein partikulak osatzen dute atomoa?

Atomoa elektroiek, protoiek eta neutroiek osatzen dute. Elektroiek karga negatiboa dute, protoiek positiboa eta neutroiek ez dute karga elektrikorik.

Zergatik da atomo bat neutroa?

Atomo bat neutroa da protoi kopurua eta elektroi kopurua berdinak direnean. Adibidez, 8 protoi dituen atomoak 8 elektroi izan behar ditu.

Zer da masa atomikoaren unitatea?

Masa atomikoaren unitatea u da, eta 1 u = 1,66 x 10-27 kg balio du. Protoiaren edo neutroiaren masa da gutxi gorabehera.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein zientzialarik aurkitu zuen elektroia?
2. Zein karga dute elektroiek?
3. Noiz aurkitu zuen Rutherfordek protoia?
4. Zer partikulak dira karga elektrikorik gabekoak?
5. Zer gertatzen da atomo batek 8 protoi baditu?
6. Zenbat aldiz handiagoa da protoiaren masa elektroiarena baino, gutxi gorabehera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.