Coulomb-en Legea eta Potentzial Elektrikoa
Coulomb-en legea eta eremu elektrikoa
Coulomb-en legea: 1785ean, Charles-Augustin de Coulomb-ek bi karga elektrikok elkarri egiten dioten indarraren balioa adierazten duen legea enuntziatu zuen: bi karga elektriko puntualen arteko erakarpen- edo aldarapen-indarra bi kargen biderkaduraren zuzenki proportzionala da, eta bien arteko distantziaren karratuaren alderantziz proportzionala.
Indar elektrikoen ezaugarriak
- Indarra kargak biltzen dituen lerro zuzenaren norabidekoa da. Kargak zeinu berekoak direnean indarra aldaratzailea da; aurkako zeinukoak direnean, aldiz, erakarlea.
- Distantziarako indarrak dira.
- Ez da inolako ingurune materialik behar kargen artean indar horiek eragin dezaten.
- Beti binaka ageri dira, akzio-erreakzioaren printzipioaren arabera