Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima Platon eta Aristoteles

Filosofia eta etika3,13 KB

Dualismo Antropologikoa: Gorputza eta Arima. Arimaren Teoria

Arimaren jardueraren oreka eta zuzentasuna jokaera moralaren oinarri izango dira; gizakia zoriontasuna eskuratzera eraman arte. Gizadiak bi osagai ditu: arima (jainkozkoa) eta gorputza (hilkorra). Platonek hiru arima bereizten ditu eta hegodun gurdiaren alegorian erlazionatzen ditu:

  • Arrazoi-arima: gizakiaren goi-mailako gaitasuna da. Buruan kokatzen du eta gurdi gidariak ordezten: pentsamendua eta nahimena dira.
  • Suminezko arima: gaitzespen, mendeku, ausardia eta koldarkeria adierazten ditu. Bihotzean datza eta zaldi zuriak ordezkatzen.
  • Irritsezko arima: bizirik irauteko sena, otorduen plazera, mina... Soin edo sabelean kokatuta dago eta zaldi beltza da.

Nagusia arrazoi-arima da eta hiltzen ez den bakarra. Suminezko eta irritsezko arima zatiek gizakiaren alderdi sentikorra dira. Arima arrazionala, ideien mundukoa. Arima zati bakoitzak bertute bat dauka: arrazoimenak egia eta ongia bilatzea; Suminezkoak sendotasuna eta Irritsezkoak neurritasuna. Fedro elkarrizketan, hegodun gurdiaren alegoria erabiltzen du arimaren natura azaltzeko. Bi zaldiak egoki menderatu behar dira hiru arimak orekatzeko. Arima hilkorra izango balitz, heriotza berdina litzateke maltzurkeriaz zein on beharrean jokatzen duenarentzat, jokabide moralak zentzua gal ez dezan, lur honetan ongia saritu behar da hil ondoren.

Platon eta Aristoteles

Platonen ideien teoriaren kritika: hilemorfismoa

Eszeptizismoa baztertu nahi dute biek eta errealitatea adigarria dela eta ezagutu egin daitekeela diote; baina benetako errealitatea (Ontologia) zer den esateko bi planteamendu daude: Platonek mundu sentikorra ez dela benetakoa dio. Aristotelesek, errealitate substantziala eta errealitate akzidentala bereizi zituen. Substantzia zentzumenez hautematen dugun errealitatea da. Esentziala, unibertsala edo bigarren substantzia da. Errealitatea den bakarra lehenengo substantzia da, eta akzidenteak ez. Idealismoaren aurrean errealismoa aldarrikatu zuen Aristotelesek.

Aristotelesen teoria hilemorfismoan oinarritu zen: zerbait ez izatetetik izatera iragatea da, edo alderantziz, ez izatetik, izatera. Ez-izateak zentzu erlatiboa du eta ez du ukatzen aldaketa. Hiru elementu sartzen dira aldaketa-prozesuan (oraingo izaera edo forma), aldatzen den gaia (subjektua) eta ez-izate erlatiboa, izan daitekeena (potentzialitatea). Izakiak bi elementuz osaturiko substantziak dira: materia eta forma (hylea). Aristotelesen ustez, formak ez daude materiatik haragoko beste nonbait. Ezagutzaren teorian (epistemologian) Aristotelesen ustez, ezagutza esperientziarekin hasten da, nahiz eta esperientziarekin ezagutza ez den amaitzen. Teoria honi lotuta dago gizakiaren definizioa. Platonen ustez, gorputza arimaren kartzela da: arima da gizakia. Aristotelesen ustez, arima hilkorra da, gorputza eta arima batasun substantziala dira.

Zoriontasunari buruzko ulerkera ere desberdina dute. Aristotelesen ikuspuntutik denok lortu nahi dugun hori, zoriontasuna, praktikaren bitartez lortzen den helburua da, eta ez berezko gaitasun batzuei esker.

Deskargatu

PDF Word HTML