Kanten Autonomia Morala: Arrazoia eta Ekintza
KANT ETA ILUSTRAZIOA: AUTONOMIA MORALA
Kanten ustez, arrazoia, ezagumen teorikoa ez ezik, ezagumen praktikoa ere bada, ekintzaren gida. Teorikoaren bidez, izaera ezagutzen dugu (fisika, kimika) eta praktikoaren bidez, zer izan behar duen ezagutzen dugu. Legeak ezartzen dizkiogu gure buruari (portaera arautu).
Kontzientzia moralaren existentzia dudaezinezkoa da. Gizakiak eredu ideal batzuen arabera bideratzen eta neurtzen ditu bere ekintzak ondo edo gaizki jokatzeko; esperientziaren gidariak dira ekintza hauek.
Gure ekintza-idealak arrazoimen praktikoaren bidez ateratzen direnak dira. Arrazoi teorikoaren legeak deskribatzaileak eta hertsitzaileak (determinanteak) dira, eta arrazoi praktikoarenak gure portaera gidatzen dute eta ez dira hertsitzaileak, baizik eta behartzaileak, horregatik inperatibo gisa agertzen zaizkigu.
Etika Unibertsalerako Aginduak
Aginduak forma bat eduki behar dute etika unibertsala lortzeko:
- A priorizkoa (esperientzia aurretik dagoena) eta ez enpirikoa: Ez du esaten zer egin behar dugun, nola jokatu behar dugun baizik. Moralitateak arau bakarra du; betebeharrak bete egin behar dira, ondorioak kontutan izan gabe.
- Kategorikoa, ez hipotetikoa: Inperatibo hipotetikoek helburu bat lortzeko bideak ezartzen dituzte. Ez dute balio unibertsalik, helburua bete nahi dutenentzat soilik balio dutelako.
- Autonomoa, ez heteronomoa: Bakoitzak bere buruari aginduak ezarri behar dizkio arrazoia kanpoko ezeren mende jarri gabe.
Agindu moralak izaki arrazionalak bere buruari ezartzen dizkionak dira. Adibidez, erregeak ez du gramatikariek baino ezagumen gehiago gramatikan (Caesar non est supra grammaticos) eta ondorioz erregeak ezin dezake gramatika arautu. Berdina gertatzen da moralitatearen kasuan, erregeak ez daki bakoitzaren moralitateari buruz norberak bere buruari buruz dakiena baino gehiago. Horregatik, estatuak ezin ditzake agindu moralak ezarri, hauek autonomoak dira eta ez heteronomoak.
Monarkaren ardura denak elkarrekin era baketsuan biziko diren espazioa sortzea da, bakoitzak bere zoriontasuna eta bere salbazioa lortu ahal izando duelarik, beti ere besteen askatasuna (autonomia morala) errespetatuz.