Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Frankfurteko Eskola: Gizarte Kritika eta Pentsamendu Askatzailea

Beste ikasgaiak2,67 KB

XX. mende bukaerako pentsamendu kritiko multidiziplinarra da Frankfurteko Eskola, filosofia, soziologia, ekonomia, zuzenbidea eta psikologia bezalako arloak uztartzen dituena.

Gizarte Industrialaren Analisi Kritikoa

Gizarte industrialeko gizartea aztertu eta ondorio kritiko hauek atera zituzten:

  1. Ekonomia kapitalistak ez du gizateriaren garapen soziala lortu; aitzitik, desberdintasun eta diskriminazio ekonomikoak areagotu egin dira.

  2. Filosofiak alternatiba sozio-etikoak sortzen lagundu beharko luke, gizarte zibila iratzarriz eta benetako demokrazia aldarrikatuz.

  3. Aurrerapena ez da termino ekonomiko-industriala soilik. Aurrerabidea helburu soziala eta morala ere bada: ongizatea, askatasuna, emantzipazioa, bakea, besteak beste.

  4. Ideologia tekniko-zientifikoak

...
Jarraitu irakurtzen "Frankfurteko Eskola: Gizarte Kritika eta Pentsamendu Askatzailea" »

Filosofia Politikoa: Rousseau eta Arendt

Beste ikasgaiak3,51 KB

Jean-Jacques Rousseauren Pentsamendua

Gizakiaren Nortasun Naturala

Filosofoaren arabera, gizakiak berez onak edo zintzoak dira. Naturarekin zuzeneko harremana zutenean, zoriontsuak eta independenteak ziren. Bizitza errespetatzen zuten eta bizidunak ez zituzten suntsitzen. Zoritxarrez, gizartea antolatzen hasi zirenean, batak besteari bere arauak inposatu zizkion. Antolaketa diskriminatzaile, biolentoa eta artifiziala sortu zuten. Gizakia zoriontsu izatetik injustizia sufritzera pasatu zen. Berez zintzoak eta onak izatetik gaizto eta maltzurrak izatera pasatu ziren. Gizarte antolaketak ondo funtzionatu ez duelako sortu dira gizaki gaiztoak. Agian planteamendua sinplista izan daiteke, baina egia da gizartean ditugun faktoreek (familiarrak, sozialak…)...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Politikoa: Rousseau eta Arendt" »

Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa

Beste ikasgaiak3,21 KB

Gizarte Komunista Marxen Ikuspegitik

Ekoizpen-modu kapitalistan, gizakia alienaturik dago, ez baita bere buruaren jabe. Langilearen lana merkatuko beste produktu bat bezalakoa da, eta bere burua saltzera behartuta dago, burgesiak finkatzen dituen baldintzetan. Sistema kapitalistaren kontraesanek sistemarekin amaituko zuten arren, Marxek uste zuen ahalik eta lasterren amaitu behar zela produkzio-sistema honekin. Horretarako urratsak zehaztu zituen Kapitala liburuan:

Komunismorako Urratsak

  • Langileak batu eta klase-kontzientzia hartzea.
  • Iraultza.
  • Proletariotzaren diktadura.
  • Komunismoa: klaserik gabeko gizartea.

Proletariotzaren Diktadura

Proletariotzaren diktadura burgesiaren produkzio-bideen jabetza pribatua suntsitzeko eta klaserik gabeko gizartera...

Jarraitu irakurtzen "Marxen Teoria: Gizarte Komunista eta Eragin Historikoa" »

Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza

Beste ikasgaiak3,71 KB

Marxen ustez, errealitate bakarra dago: materia. Baina Hegeli jarraituz, etengabeko aldaketan dago. Errealitate dialektikoa da, eta etengabeko aldaketa honen motorra klaseen arteko borroka da.

Materialismo Historikoa: Egiturak

Marxek gizartean bi zati bereizi zituen:

Azpiegitura: Gizartearen Oinarri Ekonomikoa

Gizartearen oinarri materiala da, ideiak, gizarte-egitura eta aldaketa sortarazten dituena. Bertan ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-harremanak daude.

Ekoizpen-Indarrak

Bizirik irauteko behar dituen ondasunak ekoizteko gizarte bakoitzak erabiltzen dituen bideak:

  • Lanaren indarra: langilea.
  • Ekoizpen-bideak: bide teknikoak, etab.

Ekoizpen-Harremanak

Lanaren edo ekoizpenaren ondorioz sortzen diren harremanak:

  • Harreman teknikoak: gizakiaren eta ekoizpen-
...
Jarraitu irakurtzen "Materialismo Historikoa: Marxen Teoria eta Iraultza" »

Gizarte Komunista

Beste ikasgaiak3,01 KB

Klaserik eta jabetza pribaturik gabeko gizartea

Iraultza proletariotik proletarioen diktadurara:

Kondizio objektiboak gertatuko zirenez, Marxek gizakia gizarte kapitalistatik gizarte sozialistara jauzi egiteko gertu zegoela uste zuen, horrela alienazioei amaiera ipiniz. Horixe da historiaren dialektika.

Kapitalismotik komunismorako jauzi kualitatibo hori ezin gerta daiteke aurretik iraultzarik ez badago, gainegitura mailan dauden instituzioen suntsitzea eragingo duen iraultzarik gertatu ezik.

Iraultzak badu helburu argi bat: jabego pribatua amaitzea, horrek klase sozialen arteko desberdintasunak sortzen baititu.

Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatzen du, zeinean botere politikoa langileen eskuetan egongo baita. Proletarioen...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Komunista" »

Ekonomia-Alienazioa Marxen Ikuspegitik: Lana eta Gizartea

Beste ikasgaiak2,27 KB

Ekonomia-Alienazioa

Ekonomia-alienazioa kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.

Gizakia Marxismoaren Ikusmoldetik

Gizakiaren Esentzia

Lana: Gizakiak ingurunean moldatzeko dituen gaitasunak lanean eta tresnekin gauzatzen dira; jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du ("homo faber").

Gizartea (soziala): Lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean; bere errealitate osoa bere harreman sozialen multzoa da.

Alienazioaz

Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua; zenbait kasutan zoroaren sinonimoa (arrazoimena, bere burua, galdu duena…)

Alienazio Motak

Marxen ustez alienazio...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia-Alienazioa Marxen Ikuspegitik: Lana eta Gizartea" »

Etika, Morala eta Askatasuna: Kontzeptuak eta Gogoetak

Beste ikasgaiak3,67 KB

Morala

Latinetik datorren Moralis hitzetik datorkigu, eta ohitura esan nahi du. Eguneroko bizitzan aplikatzen diren arauen multzoa izango litzateke.

Etika

Kontzeptu hau greziarretik dator, Ethos kontzeptutik konkretuki, eta nortasuna esan nahi du. Etikaren bitartez, morala aztertzen da eta ongiz zehazten da.

Kontzientzia, zerbaitetaz ohartzeko kapazitatea izango litzateke. Kontzientzia morala, beraz, moralki hobeak diren printzipio, balore eta bizitza estiloetaz ohartzeko kapazitatea.

1.2 Ekintza, Ohitura eta Nortasuna

Moralaren arlotik begiratuta, ekintza izango da gizakion nortasun morala adierazten dugun modu bat. Ekintza bat morala edo inmorala izan daiteke, arauak betetzen dituen arabera. Ohitura guzti hauen multzoak, bere nortasuna osagarrituko

...
Jarraitu irakurtzen "Etika, Morala eta Askatasuna: Kontzeptuak eta Gogoetak" »

Erregimen Frankistaren sorreraren eta Espainiako trantsizioaren inguruko informazioa

Beste ikasgaiak4,16 KB

Adierazi zer erakunde sortu erregimen frankistak

Herritarrak kontrolatzeko, biztanleria FET y de las JONSen menpeko zenbait erakundetan sortu zuten. Erakunde nagusiak hauek izan ziren: -Zentral Nazional Sindikalista, langileak eta empresa buruak hartu zituena. -Emakumezkoen saila, gizarte lanak egiteko emakumeen taldeak hartu zituena. -OJE Espainiako gazten erakundea, gazteak erakartzeko jolas jarduerak antolatzen zituena.

Zer jarrera Francok

-1942.urtera arte, erregimen frankistak babesa adierazi zien ardatzaren potentziei. Bigarren mundo gerran, gerran zuzenean parte hartu ez bazuen ere. Salbuespen bakarra 1941ean izan zen: Dibisio Urdina sortu zen, Errusiako frontean Hitlerren Alemaniari laguntza emateko. -1942an, aliatuen garaipenak zirela...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen Frankistaren sorreraren eta Espainiako trantsizioaren inguruko informazioa" »

Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak

Beste ikasgaiak6,24 KB

1. Nortasunaren Hasiera eta Iraungitzea

Jaiotzak nortasuna dakar. Gaitasun juridikoa: jaiotzean eskuratzen den nortasunak eskubideen titularitzako gaitasuna ematen du. Fetuak ez baitu gaitasun juridikorik. Umeak, jaiotzen den unetik, duintasun- eta errespetu-eskubidea du.

Nortasun zibila pertsonen heriotzaren ondorioz iraungitzen da, ezaugarri guztiekin desagertzen da. Botere- eta erantzukizun-gune izateari uzten dio. Oinordetza zabaltzen da, ondarea jaraunspen bihurtuz eta pertsonaren gorputza gauza bilakatuz.

Nortasun-eskubideak (doktrinak)

Ordenamenduak giza nortasunaren hainbat arlo babesten ditu, ondasun eta ezaugarri horien babesa zuzenbide naturaletik datorrela.

Izenarekiko Eskubidea

Izena, ezizena, bestearekiko banan-banakatu eta bereizteko...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Zibilaren Oinarriak: Pertsona Fisiko eta Juridikoak" »

Bioetika, Eutanasia, Estatua, Utopia, Demokrazia Liberala eta Makiavelo: Definizioak eta Kontzeptuak

Beste ikasgaiak2,24 KB

Definizioak eta Kontzeptuak

4. Definizioak

Bioetika (2x): Etikaren arlo hau zientziaren eta osasunaren, ugalketaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzeko orduan sortzen diren auzietan erabiltzen da.

Eutanasia: 'Heriotza ona' esan nahi du. Helburua da gaixo bati sufrimendu jasangaitzak edo bizitza bitarteko artifizialekin luzatzea ekiditea. Eutanasia gaixo baten baimenarekin edo baimenik gabe egin daiteke.

Estatua (2x): Gizarte antolatua, lurralde jakin batean gizarte-entitate iraunkorra osatzen duena eremu politikoan eta juridikoan, eta gobernu baten agintaritzapean dagoena helburu jakin batzuk lortzeko. Estatua 3 elementuk osatzen dute: lurraldea, biztanleak eta boterea.

Utopia: Pentsatzen edo proposatzen den unean gauzatu...

Jarraitu irakurtzen "Bioetika, Eutanasia, Estatua, Utopia, Demokrazia Liberala eta Makiavelo: Definizioak eta Kontzeptuak" »