Estatua eta Teoria Politikoak: Funtzioak eta Ikuspegiak
Estatua: Definizioa eta Funtzioak
Estatua goi-aginte gorena da, herritarren bizitzaren alderdi batzuk arautzen dituena eta lurralde baten gainean agintzen duena. Inork edo ezerk ez du estatuaren boterea gainditzen (botere osoa du), eta estatuak arriskuetatik babesten gaitu.
Estatuaren beharraren inguruko ikuspegiak
- Estatuaren beharraren aurkako ikuspegiak:
- Anarkismoa: Botereak eta aberatsek herria zapaltzen dutela uste du.
- Komunismoa: Legeen eta epaitegien administrazioa boteretsuen mesedetan funtzionatzen duela dio.
- Estatuaren beharraren aldeko argudioak:
- Indarkeriaren monopolioa (kontrol osoa) gizarte mugatu eta kontrolatu bat izateko.
- Guztien ongizatea bermatzeko, ingurumena zainduz eta beharrak dituztenei lagunduz.