Batxilergoa mailako Beste ikasgaiak ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Filosofia Politikoa: Rousseau eta Arendt

Beste ikasgaiak3,51 KB

Jean-Jacques Rousseauren Pentsamendua

Gizakiaren Nortasun Naturala

Filosofoaren arabera, gizakiak berez onak edo zintzoak dira. Naturarekin zuzeneko harremana zutenean, zoriontsuak eta independenteak ziren. Bizitza errespetatzen zuten eta bizidunak ez zituzten suntsitzen. Zoritxarrez, gizartea antolatzen hasi zirenean, batak besteari bere arauak inposatu zizkion. Antolaketa diskriminatzaile, biolentoa eta artifiziala sortu zuten. Gizakia zoriontsu izatetik injustizia sufritzera pasatu zen. Berez zintzoak eta onak izatetik gaizto eta maltzurrak izatera pasatu ziren. Gizarte antolaketak ondo funtzionatu ez duelako sortu dira gizaki gaiztoak. Agian planteamendua sinplista izan daiteke, baina egia da gizartean ditugun faktoreek (familiarrak, sozialak…)...

Jarraitu irakurtzen "Filosofia Politikoa: Rousseau eta Arendt" »

Etika, Morala eta Askatasuna: Kontzeptuak eta Gogoetak

Beste ikasgaiak3,67 KB

Morala

Latinetik datorren Moralis hitzetik datorkigu, eta ohitura esan nahi du. Eguneroko bizitzan aplikatzen diren arauen multzoa izango litzateke.

Etika

Kontzeptu hau greziarretik dator, Ethos kontzeptutik konkretuki, eta nortasuna esan nahi du. Etikaren bitartez, morala aztertzen da eta ongiz zehazten da.

Kontzientzia, zerbaitetaz ohartzeko kapazitatea izango litzateke. Kontzientzia morala, beraz, moralki hobeak diren printzipio, balore eta bizitza estiloetaz ohartzeko kapazitatea.

1.2 Ekintza, Ohitura eta Nortasuna

Moralaren arlotik begiratuta, ekintza izango da gizakion nortasun morala adierazten dugun modu bat. Ekintza bat morala edo inmorala izan daiteke, arauak betetzen dituen arabera. Ohitura guzti hauen multzoak, bere nortasuna osagarrituko

...
Jarraitu irakurtzen "Etika, Morala eta Askatasuna: Kontzeptuak eta Gogoetak" »

Bioetika, Eutanasia, Estatua, Utopia, Demokrazia Liberala eta Makiavelo: Definizioak eta Kontzeptuak

Beste ikasgaiak2,24 KB

Definizioak eta Kontzeptuak

4. Definizioak

Bioetika (2x): Etikaren arlo hau zientziaren eta osasunaren, ugalketaren, elikaduraren eta ingurumenaren arloetan teknika aplikatzeko orduan sortzen diren auzietan erabiltzen da.

Eutanasia: 'Heriotza ona' esan nahi du. Helburua da gaixo bati sufrimendu jasangaitzak edo bizitza bitarteko artifizialekin luzatzea ekiditea. Eutanasia gaixo baten baimenarekin edo baimenik gabe egin daiteke.

Estatua (2x): Gizarte antolatua, lurralde jakin batean gizarte-entitate iraunkorra osatzen duena eremu politikoan eta juridikoan, eta gobernu baten agintaritzapean dagoena helburu jakin batzuk lortzeko. Estatua 3 elementuk osatzen dute: lurraldea, biztanleak eta boterea.

Utopia: Pentsatzen edo proposatzen den unean gauzatu...

Jarraitu irakurtzen "Bioetika, Eutanasia, Estatua, Utopia, Demokrazia Liberala eta Makiavelo: Definizioak eta Kontzeptuak" »

Filosofiaren Sorrera eta Presokratikoak

Beste ikasgaiak4,39 KB

Filosofiaren Sorrera

K.a. VI. mendean, Grezian, Mileton sortu zen filosofia. Lehen filosofoa Tales izan zen. Mitoak alde batera utzi eta arrazoimena nagusitu zen.

Arrazoiak

  • Erlijio olinpikoa krisian: sinesgarritasuna galdu zuen, filosofiaren ideiak nagusitu ziren. Ez zuen liburu sakraturik eta hezkuntza ez zen zentralizatua.
  • Egoera soziopolitikoa: merkataritza-hiriak sortu ziren, ondorioz, gizarte klasista (esklaboak) eta demokratikoa.
  • Beste herriekiko harremanak.
  • Pentsamendu abstraktua: faktore hauen eragina: idazkera alfabetikoa, diruaren sorrera, egutegia, astronomia, matematika.
  • Herritar askok denbora librea.

Mitoa

Boterea dutenek (jainkoek) interpretatzen duten narrazioa da. Naturari eta gizakiari erantzuna ematen dio.

Ezaugarriak

  • Oinarririk gabeko
...
Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Sorrera eta Presokratikoak" »

Zabor Teknologikoa: Arazoa eta Gizartearen Erantzuna

Beste ikasgaiak2,4 KB

Teknologia sortu zenetik, aurrerapen ugari ikusi ditu gure gizarteak. Ordenagailu, telefono eta bestelako tresnak sortu badira ere, gizakion eragina ez da hain positiboa izan, anbizio handiko gizarte batera eraman gaituelako aldaketa honek. Anbizio honek tresnak erosi eta denbora gutxian baztertzea eragin digu, eta ondorioz, zabor teknologikoz inguratuta gaudela esan daiteke. Baina, erraza al da gizarte honetako zaborraz desegitea?

Zabor Teknologikoaren Kudeaketa

Gaur egun, ohikoa da erabiltzen ez diren gauzak edo eguneroko zaborra, denak batera pilatu beharrean, birziklatzeko prozesua sustatzea. Baina hau posible al da teknologiaren munduan? Argi dago gure tresnak osagai kimiko eta kutsakorrez eginak daudela, eta beraz, ideia paregabea litzatekeela...

Jarraitu irakurtzen "Zabor Teknologikoa: Arazoa eta Gizartearen Erantzuna" »

Demokraziaren erronkak XXI. mendean: Desatxikimendua, Kosmopolitismoa eta Giza Eskubideak

Beste ikasgaiak2,59 KB

Desatxikimendu demokratikoa: Demokrazia gaur egun nolako egoeran dagoen ikusita, ezagun da badirela arazoak. Erroka nagusietako bat, parte hartzerik eta inplikaziorik eza da; desatxikimendua. Herritarrek urrun daukate ordezkari bidezko sistema, baina inork ez du sistema demokratikoaren legitimitatea auzitan jartzen. Herritar pasiboak sortzen dira, hainbat arrazoiengatik: frustrazioa, ordezkari politikoei ez sinistea, nahigabea, errealitatea aldatzeko boterea benetan dutenak guk hautatutakoak ez direlako irudipena, kolonialismo ekonomikoa eta alderdi politikoen barruko demokrazia falta.

Demokrazia kosmopolita

: Gaur egungo arazoetako asko globalak dira, eta horrek erronka berri bat dakarkie estatu demokratikoei. Zalantza ugari sortzen ditu; demokrazia
...
Jarraitu irakurtzen "Demokraziaren erronkak XXI. mendean: Desatxikimendua, Kosmopolitismoa eta Giza Eskubideak" »

Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa: Gizarte Justuago Baten Oinarriak

Beste ikasgaiak2,53 KB

PARTE HARTZEAREN GARRANTZIA

Ordezkariak aukeratzea ezinbestekoa da testuinguru konplexu eta pluraletan, baina demokrazian funtsa, sistema politiko bat den aldetik, herritar guztiek hura arrazionalki onartzearen datza. Gizartekideek parte har dezaten, ordezkariak hautatu behar direneko sistema demokratikoak funtsezko hiru alderdi bermatu behar ditu:

Justizia Bermatzea

Ezin eska dakieke herritarrei eztabaida publikoaz interesa agertzea, haiek kide dituen gizartea ez bada kezkatzen den-denei duintasunez bizi ahal izateko gutxieneko bizi-maila ziurtatzeaz: enplegu duina, elikadura, etxebizitza…

Ordezkaritza Hobetzea

Gaitasunez eta arduraz jokatzea exijitu behar diegu gure ordezkari politiko eta haien alderdiei.

Parte-hartze Aktiboa Sustatzea

Garrantzi...

Jarraitu irakurtzen "Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa: Gizarte Justuago Baten Oinarriak" »

Estatu Modernoaren Bilakaera

Beste ikasgaiak2,94 KB

Fase nagusiak:

  • Zuzenbidezko estatu liberala:

    Iraultza liberalak arduratu ziren botere absolutista hura deuseztetatzeaz eta garantís handiko ideia bat ezartzeaz: ezin Egon daitekeela inor, ezta monarka bera ere, leguen gainetik. Horri deritzo legearen inperioa, eta horixe dagokio zuzenbidezko estatu orori. Gizabanakoen eskubideak babesteko lege esparru bat ezarri zen aurrenekoz: bizitzeko eskubidea, iritzia adierazteko eskubidea…

  • Zuzenbidezko estatu demokratikoa:

    Tradizio demokratikoa, antzinako greziarrek sortua, gobernatuek politikan parte hartzearen aldekoa da, horixe omen delako modu onena gobernarien boterea kontrolatzeko eta, beraz, askatasuna bermatzeko. Printzipio demokratikoak dio herritar guztiek modu eraginkorrean hartu beharko luketeela

...

Jarraitu irakurtzen "Estatu Modernoaren Bilakaera" »

Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa

Beste ikasgaiak2,86 KB

Demokrazia eta Gizarte Zibila

Legitimitatea

Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari deritzo eta bai botere hori bai boterea erabiltzea justifikatuta daudela esan nahi du.

Demokrazia Gaur Egun

Gaur egun, ordezkaritzako sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia, eta horretarako baldintza batzuk bete behar dira, nahitaez:

  • Sufragio unibertsala
  • Aldizkako hauteskunde erregularrak
  • Botere banaketa
  • Eztabaida publiko askerako bermea

Deliberazio Demokrazia

Alde onei eta txarrei nahiz helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak dira, eta lau alderdi bermatu behar ditu:

  1. Gutxieneko justizia maila ziurtatzea.
  2. Ordezkaritza mekanismoak hobetzea.
  3. Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
  4. Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.

Gizarte

...
Jarraitu irakurtzen "Demokrazia, Gizarte Zibila eta Ekonomia Etikoa" »

Ekonomia etikoa eta utopiaren balioa

Beste ikasgaiak3,12 KB

Ekonomia etikorantz

Zer da ekonomia? Funtsean, giza banakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Ekonomiak eta enpresek haiek ere badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan.

Ekonomia eta etika

Aristotelesek etxea zuzen administratzean datzala zioen ekonomia; ekonomia bera eta krematistika bereizten zituen. Krematistika besteengan prestatu ere egin gabe ondasunak pilatzekoa zen, hain zuzen. Adam Smithek ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu behar da.

Amaya Sen eta bestelako ekonomia

Amaya Sen pertsonon zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna pobrezia-maila eta desberdintasun-maila handiak direnean,...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia etikoa eta utopiaren balioa" »