Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Bidea Ortega y Gasseten arabera
Ideiak eta Sinesteak: Gizakiaren Bidea
Ideiak, Gizakiaren Koordenatuak
Betidanik, gizakia ulertu ahal izateko, bakoitzaren ideiak aztertu behar izan ditugu. Ideiak, Ortegaren esanetan, gizakiak mundura nora jo behar duen jakiteko koordenatuak dira. Hauek, bizitza bideratzeko balio izan zaizkio, bide bat jarraitzeko eta horren helburuarekin ideia berri bat sortzeko. Baina gaur egungo arazoa sineste eta ideia gutxiren sorrera da. Benetan finkatu behar dugu gure helburua sortutako ideia batean? Gizakien bizitza bideratzeko, soilik behar al dira ideiak? Edo beste zerbaitetan bilatu behar dugu?
Sinesteak eta Errealitatearen Oinarriak
Sinesteak oso garrantzitsuak dira, ia-ia bizitzaren oinarriak, gure aurrean jartzen dutelako benetako errealitatea. Baina askotan ez dugu kontzientzia zehatzik. Gainera, sineste horiek bideratzeko, ideia berri batzuk izan behar ditugu, nahiz eta hasieran ez egonkorrak izan. Antzinean zituzten sinesteek, adibidez, garrantzia galdu egin dute, baina beste batzuk sortu behar ditugu aurrera joateko, garatzeko, eta aurreko historian itota ez gelditzeko.
Zalantza eta Arrazoimenaren beharra
Baina ezin dugu ukatu, sinesteak lortzerakoan, zalantzan erori gaitezkeela, eta horrek ezegonkortasuna ekarriko du, bizitzako zerbaiti heldurik ez gaudela pentsaraziz. Orduan, zalantza ongi ulertzeak oztopatzen digu, sinesteetan finkatutako errealitatea zapuzten. Horregatik, arrazoimena erabili behar dugu, hortik ateratzeko eta ideia batzuk sortuz. Azken hauek, sineste berri eta egonkorretan bihur daitezen denbora igaro behar dela. Horretarako, gogeta kontzientea egin behar dugu, Ortegak aipatzen duen moduan, Ideiak eta sinesteak teorian.
Ideia Berrien Sorkuntza
Askotan ideia berriak (kulturalak, sozialak...) sortzeko, zalantza egokia izan daiteke. Aurreko sinesteen hutsuneak aprobetxatuz, esku hartzeko biziguneak baitira. Horregatik, ideiak irudimenarekin erlazionatuta daude, momentu horretan bizi eta hautemandakoaren arabera sortzen direlako, unean uneko zirkunstantziekin.
Kontuan izan behar da, orduan, horiek gizabanako bakoitzaren araberakoak izango direla, bakoitzak bere mundu berria sortu behar duelako, eta ideia berri horiekin bertan moldatu.