XIX eta XX. Mendeko Lider Historikoak: Eragin Handiko Pertsonaiak
Robespierre
Ilustrazioaren garaiko pentsalari eta Frantziako Iraultzaren lider nagusienetako bat izan zen. Bere alderdiko zenbait pertsona (jakobinoak) bere aurka jarri ziren, Termidorreko kolpea eman zuten, eta Robespierre gillotinatu egin zuten. Orduan, girondinoek boterea hartu zuten. Hil zenean, berdintasunaren aldeko errepublika jakobinoari amaiera eman zitzaion.
Napoleon Bonaparte
Militar eta enperadore frantsesa izan zen. General garrantzitsua izan zen. Biziarteko kontsul izendatu zuten eta frantsesen enperadore bihurtu zen. Jenio militar eta politikoa izan zen eta Brumaireko kolpea eman zuen. Waterlooko batailaren ondoren amaitu zen bere agintaldia.
Klemens von Metternich
Metternich Austriako kantzilerra eta XIX. mendeko Europako politikaren pertsonaia garrantzitsuenetako bat izan zen. Napoleonen ideien aurka zegoen eta absolutismoaren defendatzailea zen; gainera, Vienako Kongresuaren bultzatzaile nagusitzat jotzen da. Inperioa 40 urtez gidatu zuen.
Otto von Bismarck
Otto von Bismarck Prusiako armadako buru eta Alemaniako lehen ministroa izan zen Gilen I.aren garaian. Hark izugarrizko garrantzia izan zuen Alemaniako bateratze-mugimenduetan eta aliantza garrantzitsuak garatu zituen Europan, horren egonkortasuna ahalbidetu zutenak.
Vladimir Lenin
Lenin errusiar iraultzailea eta Sobietar Batasunaren lehen idazkari nagusia izan zen. Hark zenbait urtez Errusiako Alderdi Sozialdemokrataren zuzendaritzan egon zen, eta alderdi horrek izandako zatiketaren ondorioz, Lenin boltxebikeen buru hautatu zuten. 1917. urtean tsarismoa amaitzean Errusiara itzuli zen eta Herriko Komisarioen Kontseiluko presidente hautatu zuten. 1924. urtean hil zen eta bere kargua Stalineri utzi zion. Apirileko Tesien egilea da eta NEP sortu zuen.
Franklin D. Roosevelt
Ameriketako Estatu Batuetako presidentea eta Alderdi Demokrataren burua izan zen. Depresio Handiaren ondorioekin amaitzeko, New Deal izeneko programa ekonomikoa martxan jarri zuen. II. Mundu Gerraren hasieran presidentea izaten jarraitzen zuen.
Benito Mussolini
Benito Mussolini (1883-1945) italiar politikaria izan zen, faxismoaren sortzailea. Hark 1922. urtean Italiako lehen ministro bihurtu zen, Erromako Martxako estatu-kolpea gauzatu ondoren, eta une horretatik aurrera diktadura pertsonala ezartzen joan zen. Inperialismoa eta kanpoko politika espantsionista garatu zituen, eta Alemania naziarekin Erroma-Berlin Ardatza sinatu zuen. Bigarren Mundu Gerra amaitu baino zenbait hilabete lehenago, 1945eko apirilaren 28an exekutatu zuten.
Adolf Hitler
Adolf Hitler Austrian jaiotako politikari alemaniarra izan zen; Alemaniako Alderdi Nazionalsozialistaren burua eta nazismoaren sortzailea izan zen. 1933. urtean Hindenburgek kantziler izendatu zuenetik, beste alderdi politikoekin eta bere alderdiaren barruko oposizioarekin amaitzen joan zen, botere guztiak bereganatu eta diktadura bat ezarri arte. Hitlerren ideologia inperialista, antisemita eta arrazista Bigarren Mundu Gerraren eragiletzat har genezake. Hitlerrek II. Mundu Gerra galduko zuela ikusita, 1945eko apirilaren 30ean bere buruaz beste egin zuen.
Pio XII.a
Pio XII.a Aita Santua izan zen 1939ko martxoaren 2tik 1958ko heriotza egunera arte. Lehen hilabeteetan Bigarren Mundu Gerra geldiarazten saiatu zen, eta gerra garaian nazionalsozialismoaren eta faxismoaren gehiegikeriak salatu zituen, jarrera ofiziala neutraltasunezkoa hartu bazuen ere. Hala ere, antikomunista zenez, faxismoari zeharka lagundu zion.
Philippe Pétain
Pétain militar eta politikari frantsesa izan zen. Lehen Mundu Gerran zehar ospe handia lortu zuen eta 1918an Frantziako mariskal izendatu zuten. 1940. urtean, frantsesak nazien mende geratu zirenean, Pétain hegoaldeko zonako lehen ministro izendatu zuten, eta Alemania naziarekin jarrera kolaborazionista garatu zuen.
Winston Churchill
Winston Churchill politikari britainiarra Bigarren Mundu Gerran lehen ministro izan zen. Rooseveltekin eta Stalinekin batera, Europako mapa diseinatu zuen, Yaltako eta Potsdamgo konferentzietan. Gerra garaian, eta batez ere Londresko bonbardaketaren ondoren, nazismoaren aurka gogor borrokatu zuen. Gerra amaitu ostean, britainiar herriak bizkarra eman zion eta 1945ean hauteskundeak galdu zituen.