XIX. Mendeko Euskal Literatura Iparraldean: Prosa eta Bertsogintza

Beste atzerriko hizkuntzak3,14 KB

Prosa Erlijiosoa

Iraultza garaiko larrialdirik handienak igaro eta Duhalderen Meditazioneak gai premiatsuenen gainean (1809) euskara dotorean idatzia zen.

Elizgizonek garrantzi handia izaten jarraitu zuten. Elizgaietan, XIX. mendearen amaieran, prosalaririk zorrotzenak agertu ziren.

Lapiere (1840-1893) eta haren Kredo edo Sinhesten dut esplikatua (1891), lapurtera klasikoko lan garrantzitsuenetakoa dugu. Mezua zuzen eta zehatz adierazten zekien.

Arbelbide (1841-1905) eta haren Igandea edo Jaunaren eguna (1895) lanak, garai horretako apaiz askok gure hizkuntzaz zer pentsatzen zuten azaltzen digu.

Saiakerak eta Biografiak

Duvoisinek (1810-1891) nekazaritzari buruzko lan didaktiko eta jakingarria argitaratu zuen: Laborantzako liburua (1858).

Mixel Elizanburu (1826-1895) gatazka politikoek asko kezkatzen zuten. Hark, Framazonak eta Frantziako hiru errepubliken istorioa laburzki idatzi zuen.

Garai hartako prosa liburu irakurriena, Frantzisko Laphitzen (1832-1905) Bi saindu eskualdunen bizia (1867) biografia dugu. San Ignazioren bizia kontatzen da gehienbat.

Biografiak idazten zituen beste bat Basilio Joanategi (1837-1921) dugu. Plazaratu zituen liburuetako bat Sainduen bizitzea da.

Kazetaritza erlijiosoan ere aritu zen, Hiriart-Urruti (1859-1915) apaiza bezala. Gehienbat kazetaritzaren oinarriak finkatu zituen Iparraldean. Gutxitan hobetu zen haren idazkera.

Iparraldeko Narratiba

1870ean agertu zen Azkonagerreren (1844-1927) Atheka gaitzeko oihartzunak, lehen eleberritzat hartu zena.

Joan Pierres Duvoisinek (1810-1891) idatzi eta 50 urte ondoren kaleratu zituen: Baigorriko zazpi liliak (1884-1885).

Bertsogile eran, Elizanburuk (1828-1891) Piarres Adame (1888) idatzi zuen, ibilaldi bat kontatzen diguna. Idazlan biziak, aberatsak eta atseginak egiten zituen.

Bertsogintza Iparraldean

Ipar Euskal Herriak produkzio ugari izan zuen.

Etxahunek (1786-1861) gehienetan tristura eta gorrotoa adierazten zituen, baina ironia ere erabiltzen zuen.

Maria Olt eta Kasterori buruz idatzi zuen, 1840 inguruan zahartu eta gero maitemintzearen gaia jorratuz; gaur egun ondo ikusia ez dagoen bezala, garai hartan are gutxiago zegoen gai bat zen.

Hiribarren (1810-1866) apaizaren obrarik ezagunena Eskaldunak (1853) poema luzea da, gertakari historikoez eta abarrez hitz egiten duena.

1853an Abadiak (1810-1897) Lore Jokoak sortu zituen. Azkenean, batzuen poemak Iparraldetik kanpora ere ezagun egin ziren.

Elizanbururen (1828-1907) lanak erlijiosoak eta herrikoiak ziren.

Bonaparte, Van Eys, Vinson eta beste askoren lanari esker, euskal gramatikak, filologiak, bibliografiak, literaturak eta beste hainbat arlotako argitalpenek aurrera egin zuten.

Deskargatu

PDF Word HTML