Utilitarismoa: Oinarriak, Filosofoak eta Eragina

Filosofia eta etika2,86 KB

Utilitarismoaren Oinarriak eta Ongiaren Kontzeptua

Etika utilitaristak zorionaren eta plazeraren xedeak Epikuro eta Aristotelesekin elkarbanatzen ditu. Utilitaristek bi filosofo hauen ideiak norbanakoaren ongizatean soilik oinarritzen zirela pentsatzen dute. Zerbait egin baino lehen, pentsatu behar dugu zer ondorio ekarriko dituen. Hau da, kontuan hartu behar ditugu gure ingurukoengan izango dituen eragin zoriontsuak eta zoritxarrekoak. Moralki ona da zoriona ekartzen badu eta moralki gaitzesgarria da mina eragiten badu. Plazeren kalkulu bat egin beharko genuke, erabakiak zenbat mesede eta zenbat kalte egingo dituen kontuan hartuta.

Erabilgarritasun Kontzeptua

Utilitar hitzak onura esan nahi du. Ekintza bat onuragarria da jende asko zoriontsu egiten badu, hau da, eragiten duen plazera handia eta mina txikia direnean. Etika utilitaristaren arabera, ahalik eta jende gehienari ahalik eta onura handiena dakarkion ekintza da moralki zuzena.

Jeremy Bentham eta John Stuart Mill

Jeremy Bentham eta John Stuart Mill bi filosofo utilitarista garrantzitsu izan ziren. Haien arteko ezberdintasunak:

  • Bentham: Plazeren kalkulua egitean, denak balio berekotzat hartzen zituen. Eragiten dugun plazer eta min kopurua behar bezala kalkulatzeko, plazeraren intentsitatea, iraupena, ziurtasuna eta hurbiltasuna kontuan hartu behar dira.
  • Mill: Plazer batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak direla zioen. Goi-mailako plazerek bereizten gaituztela defendatzen zuen, eta horien artean plazer intelektualak eta moralak dira nagusi.

Utilitarismoaren Eragina Gaur Egun

Utilitarismoak eragin handia izan du gaur egungo munduan. Politikagintzan, ohikoa da neurriak argudio utilitaristak aldarrikatuz hartzea. Agintariek beren ekintzen ondorioetan pentsatuz jokatu behar dute. Gaur egun, pentsamendu utilitarista sofistikatuagoa da. Gaur egungo ikuspegiak ez ditu plazera eta onuragarritasuna berdintzat jotzen. Horrelako egoerak azaltzeko, norbanakoa bere hobespenak asetzen saiatzen dela esaten da; norberaren erabakiaren baitan dago.

John Rawlsen Justizia Printzipioak

Rawlsen arabera, gizarte-maila okerrenekoek ahalik eta bizi-baldintza onenak izatea lortzen saiatuko lirateke parte-hartzaile guztiek. Bi printzipio nagusi proposatu zituen:

  • Berdintasun-printzipioa: Gizabanako guztiek zenbait eskubide eta ahalik eta askatasun gehien izan behar dituzte.
  • Desberdintasun-printzipioa: Desberdintasun sozialak gizabanako guztiei onura dakarkienean dira bidezkoak, eta ez meritu-desberdintasunaren ondorio izatea.

Deskargatu

PDF Word HTML